Modica: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
7. lerroa:
 
=== Antzinaroa ===
[[Tuzidides]]en arabera, hiria K.a. 1360an edo 1031n fundatu zen eta K.a. VII. mendean [[sikuloak]] hemen bizi ziren. Seguruena, [[Sirakusa]]ren menpeko hiri bat zen. Erromatarrek Modica, Sirakusa eta Sizilia osoa okupatu zituzten kartagotarren kontrako [[Egada uharteetako gudua|Egada uharteetako gudaren]] ondoren, [[Lehen Gerra Punikoa]]ren amaieran (K.a. 241). Modicak ''decumano''<ref group="oh">Honako hiri hauek dekuma izeneko zerga ordaindu behar zien Erromari</ref> kategoria zuen beste 35 hirirekin batera erromatarren botereari berez men egin ziolako. [[Gaio Verres|Verres]]<ref>Zizero, ''In Verrem'', 1, III, 51</ref> pretorrak zapaldu zuen. Hiri hau burujabeko [[municipium]] bilakatu zen nolabaiteko garrantziarekin. [[Plinio Gaztea|Pliniok]] eta [[Klaudio Ptolomeo|Ptolomeok]] hiri hau aipatu zuten uharteko beste batzuen artean, [[Antoninoren Ibilbidea|Ibilbideetan]] agertzen ez bada ere. [[Rabenako kosmografia|Rabenako geografoak]], [[Silio Italiko|Silio Italikok]]k<ref>Plin. III. 8. § 14 ; Ptol. III. 4. § 14; Geogr. Rav. V. 23.</ref>, berriro aipatzen zuen beste Siziliako hiri batzuen artean, [[Noto (Sizilia)|Netum]]-ekin (gaurko [[Noto Antica]]) elkartzen du, auzikideak zirelako''<ref>Sil. Ital. XIV. 268.</ref>.''
Siziliako hego-ekialdearen eta Modikaren kristautasuna (germaniar historialariaren arabera, L. Hertling) goiztiarra zen. Sirakusako elizbarrutiak dioenez, San Paulok fundazio apostoliko bat egin zuen K.o. 61ean<ref>Apostoluen aktak 28:12</ref>.
 
=== Erdi Aroa ===
Zenbait mende geroago, 535. urtean, [[Bizantziar Inperioa|Bizantziar]] jenerala [[Belisario|Belisariusek]], [[ostrogodo]]ak egotzi ondoren, [[Justiniano I.a|Justiniano I.aren]]ren Ekialdeko Erromatar Inperioaren gobernua ezarri zuen ([[Bizantziar Inperioa]]). Grekerazko hiztunek eutsi zioten beraien kulturari XI. mendean [[normandiar]]rek latinizazioa inposatu arte. 845. urtean, [[Aglabtar leinua|arabiarrek]] Modica okupatu zuten, ''Mudiqah ''deitu ziotenari. 1091an, Modica eta Notoko harana normandiarren esku erori ziren, [[Roger I.a Siziliakoa|Hautevilleko Rogerrek]] zuzenduta.
 
XIII. eta XIV. mendeetan, espainiar menpean egon zen [[Gualtieri]] kondeen familia agintaria zelarik. Titulu hau eta estatusa sei familia italiarrek jarauntsi zituzten hurrenez hurren, [[Mosca]], [[Chiaramonte]], Cabrera, [[Enríquez]] (Gaztelako Almiranteak eta Medina de Riosecoko dukeak), Alvarez, eta azkenean, [[Fitz-James Stuart]]. Hala ere, azken hiru dinastien konde tituluek garrantzia eta boterea galdu zuten; beraz, Modica, Siziliako gainerako lurraldeak bezala, Espainiako erregeordeak [[Palermo|Palermotik]]tik gobernatu zuen.
 
1296an, Modica eskualdeko hiriburua bilakatu zen. Chiaramonte familiarekin, Siziliako hegoaldearen heren bat kontrolatu zuenarekin, estatu erdi burujabe bat bilakatu zen. Txanpon-etxea eta beste pribilegio batzuk zituen (ikusi [[Modicako konderria]]).
42. lerroa:
 
=== Done Petriren eliza ===
Modica Behean kokaturiko eliza honen aurrealdeak siziliar barroko estiloko 49 metroko garaierako kanpandorre bat du. [[Sirakusako probintzia|Sirakusako]] gotzainaren araberako dokumentu batean, eliza 1396an existitzen zen. Hori dela eta, elizaren eraikuntza 1350 inguruan izan zen. Denborak eta lurrikarek berrikuntzaren bat edo beste behartu zuten, baina zenbait parte kontserbatu dira, adibidez ''Sortzez Garbiari'' eskainitako alboko kapera. Harmailadiak, hamabi apostoluekin, aurrealde soilera darama. Barruan Ama Birjinako bi marmolezko estatua daude, bata [[Trapani|Trapaniko]]ko Ama Birjina (1470) eta bestea Sorospeneko Ama Birjina (1507). Zutargi zentrala, aldare nagusiaren gainean eskegirik, [[Murano]]n egindako beirazko lana da. Ikusgarria da ere 1924an inauguratutako organo erraldoia.
 
=== Modicako kondeen gaztelua ===