Minotauro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{mitologia infotaula}}
[[Greziar mitologia]]n, '''Minotauroa'''<ref>[https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0082.pdf Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak]</ref> ({{lang-grc|Μῑνώταυρος}} {{IPA|miːnɔ&#780;ːtau̯rosmiːnɔ̌ːtau̯ros}} ahoskatua, {{lang-la|Minotaurus}}, [[etrusko]]z: ''Θevrumineś'') izaki izugarri bat zen, [[zezen]] burua eta giza gorputza zituena eta giza haragia jaten zuena. [[Kreta]]n jaio zen, [[Minos]] erregearen emazte [[Pasifae]]ren semea zen. [[Minos]] erregea beti harrotzen zuen jainkoen mesedea edukitzearekin eta, frogatzeko, otoitz egin zuen ea jainko batek opari bat eman zion. [[Poseidon]]ek, ozeano eta itsasoetako jainkoak, entzun zuen, eta itsasotik zezen zuri polit bat atera zuen. [[Poseidon]]ek zezena [[Minos]]ek sakrifikatzeko oparitu zion hari, baina [[Minos]]ek ez zuen hain animalia baliotsua hil nahi. [[Poseidon]] [[Afrodita]]ren laguntzaren bila joan zen eta [[Afrodita]]k -bere estiloan- [[Pasifae]] piztiaz maiteminduarazi zuen. [[Pasifae]]k ezin zuenez bere nahia bete, [[Dedalo]] arkitektoa eta bere semea [[Ikaro]]rengana joan zen laguntza bila. [[Dedalo]] eta [[Ikaro]]k egurrezko zezen bat sortu zuten eta benetako behi-larrua zezenean ipini zuten. [[Dedalo]] eta [[Ikaro]]k [[Pasifae]] egurrezko behiaren barruan sartu zuten eta zezena zegoen belardira eraman zuten [[Pasifae]] eta zezenarekin sexu-harremanak izan zituen.
 
[[Pasifae]] haurdun geratu zen, baina [[Minos]] ez zen gertatutakoaz ohartu [[Minotauroa]] jaio zen arte. [[Minos]]ek, haserre, [[Dedalo]] eta [[Ikaro]] kartzelatu zituen. [[Pasifae]]ri, ordea, ez zion ezer egin izugarri maite zuelako. [[Pasifae]] [[Minotauro]]aren kargu egin zen hau txikia zen bitartean, baina, handiago egiten zen heinean, [[Minotauroa]] zaintzea arriskutsuagoa bilakatzen zen eta [[Pasifae]]k ezin izan zuen gehiago zaindu. [[Minotauroa]] bakarrik geratu zen eta, janaria behar zuenez, pertsonak jatea erabaki zuen. [[Minos]]ek, horri ekidin nahian, [[Orakulu|Orakulua]]renganaarengana joan zen. [[Orakulu|Orakulua]]renaren aholkua labirinto bat egitea izan zen eta, [[Minos]]en aginduz, [[Dedalo]] izeneko arkitektoak [[Kreta]]ko labirinto famatua eraiki zuen, [[Minotauroa]] bertan itxita uzteko. Aldian behin, [[Minos]]en aginduz [[Atenas]]ek 7 neska eta 7 mutil eman behar zituen tributu moduan [[Minotauroa]]ri jaten emateko; 14 gazteak labirintoan uzten zituzten, bertan galdu eta munstroarekin topatzeko.
 
Ohitura basati horrekin amaitzeko, [[Teseo]] heroiak bere burua aurkeztu zuen sakrifiziorako. [[Teseo]]k bere aitari hitzeman zion bezala, [[Minotauroa]]k bera hiltzea lortzen bazuen, bueltatuko zen itsasontziaren belak beltzak izango ziren, baina, [[Minotauroa]] hil egiten bazuen, belak zuriak izango ziren. [[Kreta]]ra heldu zenean, [[Ariadna]], [[Minos]] eta [[Pasifae]]ren alaba, harekin maitemindu zen eta plan bat asmatu zuen [[Teseo]] labirintoan ez galtzeko: [[Teseo]] hari luze baten muturrari helduta sartu zen labirintoan eta [[Ariadna]] kanpoan geratu zen beste muturrari helduta. [[Teseo]]k [[Minotauroa]] aurkitu zuen eta hiltzea lortu zuen eta, [[Ariadna]]ren hariari esker, irteera aurkitu ahal izan zuen.