«Minamata gaitz»: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 1 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
{{Ohar medikoa}}
{{gaixotasun infotaula}}
{{nihongo|'''Minamata gaitza'''|水俣病|Minamata-byō}} [[sindrome]] neurologiko larri bat da, [[Merkurio (elementua)|merkuriomerkurioak]]ak sortua. Minamata gaixotasun hau, merkurio kopuru handia duten [[janari|jakiak]] jateagatik sortu ohi da. Gaixotasun honek eragiten dituen sintomak [[ataxia]] eta alterazio sentsoriala dira. Desintoxikazioa oso motela da eta berez ez dago gaixotasun hau tratatzeko existitzen den benetako modurik.
 
Gaitz hau [[Minamata (Kumamoto)|Minamata]] hirian ([[Japonia]]n) deskubritu zen lehen aldiz, [[1956]]an. Chisso Corporation fabrika kimikoko hondakin uretako [[metil-merkurio]]ak eragin zuen, 1932 eta 1968 artean etengabe isuria. Gai kimikoak metatzen joan ziren Minamata badiako eta Shiranui itsasoko [[itsaski]] eta [[arrain]]etan, gerora bertako biztanleek jaten zituztenak. Nahiz eta 30 urtez [[txakur]]rak, [[katu]]ak [[txerri]]ak eta [[gizaki]]ak hil, gobernuak eta konpainiak ez zuten ezer egin [[uraren kutsadura]] galarazteko. [[2001]]eko martxoa arte, 2.265 gaixo izan dira ofizialki (horien artean 1.784 hildako) eta 10.000 baino gehiagok diru konpentsazioa izan dute Chisso konpainiaren aldetik. Oraindik ere, auziek eta helegiteek aurrera jarraitzen dute.