«Mimo»: berrikuspenen arteko aldeak

3 bytes removed ,  Duela 7 hilabete
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
== Jatorria ==
Normalean antzerki mota honen jatorria mendebaldean [[Antzinako Grezia]]ren Garai Preklasikoan egiten zen ''mimo''an ikusi izan da, ({{lang-gr|«μῖμος»}}). Mimo hori errealista eta [[satiriko]]a zen eta beste generoekin lotzen zen, esaterako [[komedia]]rekin. Antzerkia imitazioekin eta [[akrobazia|akrobaziekin]] nahasten zen; bat-bateko saioak izaten ziren. [[Antzinako Erroma]]n egiten zen [[fartsa]]rekin ere lotu daiteke mimoaren mundua. Generoarekin lotu daitezkeen lehenengo egileak hauek dira: [[Epikarmo]] eta [[Sofron]], biak K.a. V. mendekoak.
 
Boterearen jarrera mimoaren aurrean aldakorra izan zen. Horrela, Antzinako Erroman [[Trajano]]k debekatu zuen bitartean, [[Kaligula]] osoa zalea zen; [[Marko Aurelio]]k [[Apolo]]ren apaizak egin zituen eta [[Neron]] mimo-aktore gisa aritu zen. [[Erromatar Inperioa]]n oso herrikoia egin zen eta [[drama]]ren garrantzia gutxitu zuen. Kristautasunaren arrakastarekin, aldiz, V. mendean, mimo-aktoreek jasarpena pairatu zuten eta VI. mendean mimo-antzokiak debekatuak izan ziren.
 
Erdi Aroan mimoen aldeko zaletasuna berpiztu egin zen, batez ere herriz herri ibiltzen ziren konpainiei esker. Horren adierazpena ''[[Commedia dell'Arte]]'' antzerkiaren arrakasta eta zabalkundea izan zen.
 
Gaur egungo teknikak modu batez, Parisen, XIX. mendean zehar ezarri ziren, bereziki [[Jean-Gaspard Deburau]] akrobatari esker. Deburauk irinarekin aurpegia erabiltzea eta isiltasunean aritzeko ohitura zabaldu zuen. [[Jacques Copeau]]k, haren jarraitzailea, eta [[Étienne Decroux]]ek garatu zuten teknika horiek. Geroago [[Jacques Lecoq]]ek mimoa eta antzerki fisikoa lotu zituen.<ref>Callery, Dympha (2001). ''Through the Body: A Practical Guide to Physical Theatre.'' Londres: Nick Hern Books. ISBN 1-85459-630-6.</ref> Joera horretan [[Marcel Marceau]] izan zen azken ordezkari frantses handia.
 
== Kanpo loturak ==
* {{en}}:[http://www.mime.info Mimo antzerkiaren mundua.]
* {{en}}:[https://www.worldmime.org/en/ Organisation Mondiale des Mimes-World Mime Organisation.]
{{Autoritate kontrola}}