Mikrokreditu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
Ekonomia eta finantzetan, '''mikrokreditua''' mailegu txiki bat da, interes baxuan eta itzultzeko epe malguekin ematen dena<ref>CC-BY-SA http://www.argia.com/argia-astekaria/2002/zer-da-mikrokreditua ''Argia'', 2005-07-24</ref>. Benetako berme edo abalik gabe ematen da, entitate finantzario tradizionalen kasuan ez bezala, haietan guztiz ezinbestekoa baita baldintza hori. [[Abal]] beharrik gabe itzultzeko konfiantzan oinarritutako maileguak dira eta pobreziaren kontra borrokatzeko eta jende behartsuenen artean enpresa-proiektuak garatzeko tresna bilakatu dira. Kopuru oso txikiko maileguei ematen zaien izena da, eta beste diru-iturrei zuzendua egon ohi da, baita herrialde txiroetako biztanleei edota kreditu aurrekaririk egiazta ezin zaien pertsona orori. 1983an sortu zen, Bangladeshen.
 
== Mikrokredituen helburuak ==
8. lerroa:
 
== Mikrokredituei egindako kritikak ==
Kritiko batzuek argudiatzen dutenez, mikrokredituek ez dute eragin positiborik izan genero berdintasunean, ezta pobrezia arintzen ere. Mailegatzaile asko zorretara eraman dituztela diote, “gizarte laguntzen pribatizazioa” sustatzeaz gain. Mikrokredituen inguruko lehen ausazko ebaluazioa Esther Duflok egin zuen eta denetariko emaitzak lortu zituen; ez zen inolako ondoriorik ageri etxebizitzen gastuari, genero berdintasunari, hezkuntzari edo osasunari dagokionez; baina, enpresa berrien kopurua heren batean handitu zen kontrol talde batekin alderatuta. Dean Karlan Yaleko irakaslearen ustetan, mikrokredituek irabaziak ematen dituzten bitartean, ez du kalterik sortzen gizartearen gain, eta hortaz haratago, pertsona pobreei aurrezki kontuak eskaintzearen aldekoa da. Carlos Gomez Gil-en ustetan berriz, mikrokredituak garapenerako kooperazio politikan izan den hanka sartzerik handienetakoa dira, askotan zilegi ez den moduan erabiltzen baitira, mikrokredituak eman beharko lituzkeen onurei kontrajarriz. Bestalde, mikrofinantzak zalantzan jartzearen arrazoi nagusietako bat ematen dituen interes handiak (%100, %200 eta %300) direla dio idazle honek.
 
== Historia ==