«Metano»: berrikuspenen arteko aldeak

2 bytes removed ,  Duela 1 hilabete
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
== Isurien ondorioak ==
 
Metanoak [[klima aldaketa]]n efektu kaltegarriak ditu eta hauek desagertzea ikerkuntza askoren helburu izan da. Gas honek [[erregai fosil]]ak ordezkatu ahalko lituzke horrela aldaketa klimatikoan duen eragin nabarmena gutxiagotuz, edota etorkizunean espaziora bidaliko diren suzien erregai bezala erabiltzeko. Azken batean eragozpenak abantailetan bihurtzea lortu nahi da. Hala ere teknologia hauek oraindik garapen garrantzitsu baten beharra dute.
 
Gaur egun aldaketa klimatikoaren eragile nagusia CO2–a dela uste den arren badaude beste gas batzuk bera baino potentzial handiagoa dutenak eta [[berotegi-efektua|berotegi efektuan]] parte hartzen dutenak. Adibidez metanoak CO2–ak baino hogei bat aldiz bero gehiago hartzen du, baina esan beharra dago metanoaren isurketak azken urte hauetan mantendu egin direla eta CO2–arenak ostera era nabarmenean hasi direla.
 
Hainbat ikerketaren arabera{{erref behar}} orain arte ezkutaturik egon diren metano kantitate handiak atmosferara igortzen ari dira. Metano hau [[permafrost]]etik, [[itsas hondo]]tik eta [[Artikoa|Artikoko]] laku izoztuetatik ateratzen ari da aldaketa klimatikoaren ondorioz eta honek berotegi efektua areagotu dezake.