Mendi Harritsuak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
zuzenketak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
34. lerroa:
 
=== Bertakoak ===
Mamutak eta antzinako Bisonteak (gaur egungoak baino ehuneko 20 handiagoak) ehizatzen zituzten azken Glaziar arotik bizi ziren gizonak. Dirudienez, neguan bailaretara jaisten ziren Bisonteak ehizatzera eta udan mendietara joaten ziren arrantza egitera, oreinak eta [[altze]]ak ehizatzera eta masustak biltzera. Frogatutzat ematen da biztanleak beste ugaztunen populazioetan kalteak egin zituztela eta baita landareetan ere (suteak egiten zituztela uste da).
 
Biztanle horiek honako tribuak bihurtu ziren gerora; [[apatxe]], [[Arapaho]], Bannock, ''Blackfoot'' ([[Oinbeltz|Oinbeltzak]]ak), ''Cheyene'' ([[Txeiene]]), Cœur d'Alène, Kalispel, Crow Nation, Flathead (Buru-lauak), ''Shoshone'' ([[Xoxone]]), ''Sioux'' ([[Siux]]'')'', Ute, Kutenai (Ktunaxa Kanada-n), Sekani, Dunne-za eta beste batzuk.
 
[[Apatxe]ak Mendi Harritsuen hegoalde osoan bizi ziren. [[Siux]]ak, berriz, ekialdean bizi ziren baina Zabaldi Handietan ere. [[Txeiene]] taldea, Mendi Harritsuen hegoan eta erdialdean, eta Zabaldi Handietan bizi ziren. Hiru talde hauek bizimodu antzekoa zuten.
 
[[Arapaho]]ak Aintzira Handietakoak ziren jatorriz, baina Mendi Harritsuen ekialdera mugitu ziren eta nekazaritza bizimodua utzi zuten bisonte ehizagatik. Gaur egun, hegoaldeko erreserbetan bizi dira.
 
[[Xoxone]]ak eta Bannockak Mendi Harritsuen erdialdean eta mendebaldean bizi ziren. [[Oinbeltz|Oinbeltzak]]ak ordea, iparraldean bizi ziren. Tribu guzti honek kondaira eta kultura paregabeak zituzten eta naiz eta batzuk desagertu diren, beste batzuk oraindik ere irauten dira.
 
Tribu guzti hauek kondaira asko dituzte eta horregatik famatuak dira. Hauetako bat, [[siux]] taldekoa, Iktinike, eguzki erregearen semearen historioa kontatzen du. Iktinike oso gezurtia zen eta borrokazalea. Untxia, Iktinike gero eta jauzi altuagoak egitera bortxatu zuen magiaren bitartez. Danborraren soinu bakoitzarekin jauzi altuagoak egin behar zituen, eta azkenean, gorputzeko hezur guztiak apurtu zitzaizkion.
 
Arkeologiak beste biztanle batzuen aztarnak aurkitu ditu. Orain dela 2500 urte, Anasaziek nekazaritza kultibo batzuk Mendi Harritsuen hegoaldean lantzen zituzten (hegoaldetik ekarriak izan zirenak); artoa, kuiatxoa eta indabak, alegia. Laster, tabakoa eta kotoia ere landatu zuten, eta mende batzuen buruan, ura kontrolatzen zuten presa handiak eginez, landareak ureztatzeko. Hohokam eta Mogollon tribuekin zituzten ezagutzak partekatzen zituzten.
 
Harrizko hiriak eta errepide modukoak egin zituzten eta ''Chaco Canyon'' eraiki zuten. Orain dela 1000 urte inguru, ''Chaco Canyon'' aparte, beste hamabi herri zeuden. ''Pueblo Bonito'' (Herri Eder) zen haietako bat. Honek, 34 etxe zituen eta 700 gela baino gehiago. ''Cliff Palace'' (Labarreko Palazioa) beste adibide bat da. Hau, Koloradoko Mesa Verde (Mahai Berdea) Parke Nazionalean kokatuta dago. Herri honetan bizi izan ziren orain dela 800 urtera arte eta orduan lehorte batzuen ondorioz (hori uste da), herria utzi egin zuten. Esploratzaile espainiarrak herria ikusi zutenean, 400 urte pasa ostean, jendea joan berria zela uste izan zuten.
 
=== Europartarren exploraketak ===
''Francisco Vazquez de Coronado'' mendi hauen lehen esploratzaile europarra bezala ezagutzen da. 1540. urtean hegoaldetik abiatu zen eta mendiak zeharkatu zituen iparralderantz. Bere espedizioko beste gizon bat Kolorado ibaiko arroila aurkitu zuen. 1610ean, espainiarrek Santa Fe hiria ezarri zuten, gaur egungo Mexiko Berria (New Mexico) estatuan. Europarren eragina hemendik aurrera oso handia izan zen eta europarrek ekarritako izurriteengatik, gudengatik eta naturaren aldaketa nabarmenagatik (bisonteen hilketak), bertakoek sufrimendu ikaragarria jasan zuten.
 
[[Alexander MacKenzie|Alekxander MacKenzie]] (1764-1820), mendi hauek zeharkatu zituen lehen europarra izan zen 1793. urtean. Bera Fraser ibaia jarraitu zuen eta Kanadako pazifikoko kostaldera ailegatu egin zen, urte hartako uztailaren 20ean.
 
1804. urtean Lewis eta Clark expedizioa abiatu zen. San Louis hiritik [[Missouri (ibaia)|Misouri ibai]]-tik gora abiatu ziren. Horrela, lautada handiak gurutzatu zituzten Mendi Harritsu-etarantz. Negu iritzi zenean, gelditu egin ziren eta 1805. urteko udaberrian ibiatik gora jarraitu zuten. Apirilaren 25ean ''Yelowstone'' ibai-ra iritsi ziren eta Maiatzaren 26ean Mendi Harritsuak ikusi zituzten lehenengoz. Ekainaren 3an, Marias ibaira iritsi ziren.
 
Ondorengo urteetan Estatu Batuen mugak zehazkiago jarri ziren.
 
=== Finkatzearen prozesua ===
1802. urtetik haurrera, animalien larruen komertzioa hazkundea izan zuen eta hauek eta exploratzaileak medi harritsuetan "gizon zuriaren" presentzia handitu zuten. Famatuenetarikoak honako hauek dira; Wiliam Henry Ashley, Jim Bridger, Kit Carson, John Colter, Thomas, Fitzpatrick, Andrew Henry eta Jededia Smith.
 
Oregongo lurraldea desadostasun asko ekarri zituen Ingalaterra eta amerikarren artean. James Sinclair-ek (Hudson Badiako Konpainiaren zuzendaria zena) , 1841ean, 200 pertsona inguru gidatu zituen, ''Red River Coloni (Ibai Gorriaren Kolonia)''-tik ''Fort'' ''Vancouver'' aldera, Kolunbia Britainiar-ean finkatzeko. Kolunbia bailaratik joan ziren eta Mendi Harritsuak gurutzatu zituzten, gero hegoaldera joateko. Azkenean, Oregoi Tratatuaren ondorioz, Britainia Handiak 49. paralelotik hegoaldera zeuden Kolunbia-ko lurrak Estatu Batuetara eman zizkion, 1846. urtean. 1840ko hamarkadako legen urteetan milaka pertsonek gurutzatu zituzten Mendi Harritsuak Oregoiko bidetik (hau bide ospetsua izan zen XIX. mendean). Mormoiak ''Salt Lake City (Laku Gaziaren Hiria)'' inguruan finkatu ziren 1847. urtean. 1859 eta 1864. urteen artean urrea aurkitu zen Kolorado, Idaho, Montana eta Britainiar Kolunbiako zenbait lekuetan. Hori dela eta, urrea bilatzeko zenbait mehatz ireki ziren eta jende mordoa erakarri zuen Mendi Harritsuen lehenengo industria ezarriz. Idahoko urrea Kalifornia eta Alaska-ko urrea baino etekin handiagoa eman zuen. Idahoko urre hori guda zibilaren erabili zen (''Union Army'')Batasun Armada-rentzat diru asko lortuz.
 
1869. urtean, mendiak zeharkatzen zituzten trenbidea amaitu zuten, eta hiru urte geroago munduko lehen parke nazionala Mendi Harritsu-etan ezarri zen; Yelowstone Parke Nazionala. 1871. urtean Kanako Mendi Harritsuak zeharkatzen zituen trenbidea amaitzea espero zen, baina ez zen 1885. urtera arte amaitu. ''Canadian Pacific Railway (Pazifikoko Kanadako Trenbidea)'' trenbideak ''Kicking Horse(Ostikadak Ematen Duen Zaldia) eta Rogers'' gain-etatik pasatuz zeharkatzen zituen mendiak. Kanadako trenbideen ofizialek Kanadako parkeak egiteko eskakizunak egin zituzten eta horrela Banff, Jasper, Yoho eta Waterton Lakes (Waterton lakuak) parke nazionalak eratu ziren turismoa erakartzeko, gero. Great Northen Railway (Iparraldeko Trenbia Handi)-k turismoa erakartzeko asmoarekin ere, Glacier National Park (Glaziarren Parke Nazionala) eratzeko ahaleginak egin zituen.
 
''Harrison'' presidentea-k 1891 eta 1892ko urteetan hainbat baso erreserba ere sortu zituen. Urte batzuk geroago, 1905ean, [[Theodore Roosevelt|Theodore Roosvelt]] presidenteak Medicine Bow Forest Erreserba handitu zuen, gaur egungo Rocky Mountain National Park (Mendi Harritsuen Parke Nazionala) sartzeko. Meatzaritza, nekazaritza, basoen lanketa eta turismoa ekonomia garatu zuten. Kandadendak eta kanpamenduak, landetxe eta arrantxo bihurtu ziren. Tren geltokiak herrixkak bihurtu ziren eta herrixka batzuk hiri.
 
== Ekonomia ==