Quark: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
2. lerroa:
[[Partikulen fisika]]ri dagokionez, '''quark'''ak, [[leptoi]]ekin batera [[materia]]ren funtsezko osagaiak dira, baita gizakiak identifikatu ahal izan dituen partikularik txikienak ere. Zenbait quark mota oso modu zehatzean konbinatzen dira [[protoi]]ak eta [[neutroi]]ak bezalako partikulak eratzeko.
 
Quarkak dira lau [[funtsezko elkarreragin]]ekin elkarreragina duten funtsezko partikula bakarrak. Quarkak, pisuari eta tamainari dagokionez [[gluoi]]en antzeko partikulak dira. Hau partikula hauek euren buruari eragiten dioten kohesio indarrean isladatzenislatzen da. 1/2 [[spin|espina]] duten partikulak dira, eta, ondorioz, [[fermioi]]ak. Aipatu bezala, leptoiekin batera ikus dezakegun materia guztia osatzen dute.
 
Sei quark mota ezberdin daude, eta partikula hauei fisikariek izen hauek eman dizkiete:
 
* [[Goi quark|up]] (goia)
31. lerroa:
Quarkak materiaren eraikuntzaren funtsak aurkitzeko saiakeren ondorioa dira. [[XIX. mendea]]n teoria atomikoaren garaipenarekin atomoak materiaren osagairik txikiena zirela ondorioztatzen zen eta hortik bere ''banaezin'' izena. [[Rutherforden eredu atomikoa]]rekin [[atomo]]a banaezina ez zela frogatu zen, eta [[atomo nukleo|nukleo]] eta [[elektroi laino]] batez osatua zegoela. Ondoren, nukleo atomikoa protoiz eta neutroiz osatua zegoela frogatu zen. Soilik bost funtsezko partikulekin, protoi, neutroi eta elektroiak kontutan hartu gabe, [[1930eko hamarkada]]n erradiazio altuko [[muoi]]ak eta [[neutrino]]ren batzuk agertzen hasi ziren modu ez zuzenean. [[Mesoi]] eta [[barioi]] gehiagoren agerpenarekin, lehenik erradiazio altuarekin egindako esperimentuetan eta ondoren, [[partikula-azeleragailu|partikula azeleragailuetan]], partikula multzo handi baten aurrean geundela zirudien eta geroz eta funtsezko partikula gehiago bilatzeko bultzada izan zen.
 
[[Murray Gell-MannekMann]]ek partikulak elkartzeko erabili zuen sistema euren [[isospin]] eta [[bitxitasun (fisika)|bitxitasunaren]] bidez izan zen. Egungo [[aljebra|algebratik]] eratorritako unitate simetriko bat erabili zuen, [[kromodinamika kuantiko]]aren (QCD) [[simetria kiral]]aren hurbiltze bat bezala ezagutzen dena. Hau SU(3) zaporearen simetria global bat da, kromodinamika kuantikoaren [[simetria gaugear]]rarekin nahastu behar ez dena. Eskema honetan, 0 espina duten mesoi arinak eta -1/2 espina duten barioiak [[zapore simetria]]zko zortzikoteetan elkartuta zeuden. -3,2 espineko barioiak 10 irudikapenean sailkatu izanak partikula berri bat iragarri zuen, Ω<sup>-</sup>. Partikula hau [[1964]]an aurkitu izanak eredua onartzera eraman zuen. Falta zen 3 irudikapena quarkak bezala identifikatu zen.
 
Eskema hau [[Murray Gell-MannGell-Mannek]] [[zortzi modukoa]] bezala deitu zuen (''eightfold way'' [[ingeles]]ez), ereduko zortzikoteen eta [[budismo]]ko zortzi bide edo moduen arteko lotura adimentsu bat.
 
== Ikus, gainera ==