Matteo Bandello: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Matteo Bandello''' edo '''Mateo Bandello''' ([[Castelnuovo Scrivia]], [[Piamonte]], [[1490]] - [[Agen]], ([[Frantzia]]); [[1560]]) [[Pizkunde]]ko idazle italiarra,[[Giovanni Boccaccio]] idazlearen jarraitzaile berantiarra izan zen.
 
== Biografia ==
Castelnuovo Scrivian jaioa, Bandellok [[Pavia]]n ikasi zuen. Bere bizimodua erlijiotik aparte bazebilen ere, [[Predikarien Ordena]]n sartu zen, 1526 arte, urte horretan [[abitu]]ak utzi baitzituen. Ondoren, diplomatikari gisa lan egin zuen jaun desberdinentzako. [[Mantua]]n eta [[Castel Goffredo]]n bizi zen eta [[Lucrecia Gonzaga]]ren irakaslea izan zen; emakume horri poema luze bat eskaini zion, ''I canti XI, poema in ottave in lode di Lucrezia Gonzaga di Gazzuolo'', alegia.
 
[[Paviako gudua]]n bere jarrera frantsesen aldekoa izan zen; baina [[Karlos Habsburgokoa|Karlos V.aren]] gudarosteak Armada frantsesa menderatu zuen. Bandello, orduan, [[Piamonte]]tik ihes egin behar izan zuen. Bere [[Milan]]go etxea errea eta bere ondare guztiak konfiskatuak izan ziren. Orduan, [[Cesare Fregoso]] generalari laguntza eskatu zion. Fregoso militar italiarra zen baina frantsesen aldekoa. Fregosoren familiarekin batera Bandello Frantziara ihes egin zuen eta han [[Henrike II.a Frantziakoa]] erregearen babesa eskuratu zuen. 1550an errege frantsesak [[Agen]] hirian gotzaintza lortu zion eta hil arte bertan bizi izan zen idazlea.<ref>https://www.biografiasyvidas.com/biografia/b/bandello.htm</ref>
 
== Obra ==
[[Fitxategi:Bandello, Matteo – Le novelle, Vol. IV, 1911 – BEIC 1744673.pdf|thumb|''Novelle'' sailaren liburuki bat.]]
* ''Novelle'' (1554-1573), [[Boccaccio]]ren estiloko narrazioak. Bandelloren lan ezagunena da. 214 narrazio laburrak dira, ez oso landuak, lau liburuetan antolatuta, azkena egilea hil ondoren plazaratuta. Horietako narrazio batzuk beste egileek erabili zituzten haien lanen oinarri gisa, esateako ''Romeo eta Julieta'' eleberria. Horrela egin zuten, adibidez, [[William Shakespeare]] eta [[Lope de Vega]].<ref>https://www.criticadelibros.com/drama-y-elemento-humano/novelas-cortas-matteo-bandello/</ref>
* ''Rima''
* ''Hécube'' (1538), [[Euripides]] egilearen moldatutako antzezlana.
19. lerroa:
 
== Kanpo loturak ==
* {{it}}:[http://www.intratext.com/Catalogo/Autori/Aut753.htm Matteo Bandelloren lanak italieraz.]
* {{it}}: [https://web.archive.org/web/20060709190538/http://www.matteobandello.it/ Matteo Bandellori eta Pizkunderi buruzko Ikerketa Zentroa.]
* {{it}}:[http://www.classicistranieri.com/liberliber/Bandello,%20Matteo/ Matteo Bandelloren lanak "Classici Stranieri" proiektuan.]
{{Bizialdia|1490eko|1560ko|Bandello, Matteo}}