Marsala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
124. lerroa:
[[Bandaloen Erresuma|Bandaloek]] hiria birrindu zuten K.o. V. mendean. Beranduago, Marsala anexionatu zen [[Bizantziar Inperioa]]ri. Denboraldi honetan, hiriak [[disenteria]]k jota egon zen, piratek arpilatuta eta [[Konstantinopla]]k ahaztuta.
[[Berbere]]en etorrerak Granitola mendira IX. mendean, merkataritzaren eta hiriaren suspertzea ekarri zuen. Hiriak ''Marsa ʿAlī'' izen berria hartu zuen, edo ''Marsa ʿāliyy'', “Portu Handia” portu zaharraren zabaleragatik, Punta d'Algaren ondoan. Beste balizko esanahi bat ''Marsa Allāh'', izan zitekeen “Jainkoaren Portua”. Azken teoria da Marsala ''mare salis''-etik etortzea, hau da, “gatzagak itsaso aldean” (iparraldeko kostan daudenak). Hala ere, ez daude teoria honen erreferentziarik eta irletako gatzagek. Gaur egungo irlan daudenak (“Isola Lunga”) XIX. mendean egin ziren.
XI. mendetik aurrera, [[normandiar]], [[Anjou|anjouaranjou]]ar eta [[Aragoiko Erresuma|aragoiar]] leinuek zonaldea menperatu zuten, hurrenez hurren. Denboraldi honetan, Marsala aberastu zen merkataritzari esker, baina [[Karlos V.a Espainiakoa|Karlos V.ak]], 1575ean, agindu zuenean portua ixtea [[sarrazeno]]en erasoak ekiditzeko, oparotasunezko aldia bukatu zen. Harrez geroztik, bi mende itxaron beharko ziren beste oparotasun bat etortzeko. XVIII. mendearen amaieran, John Woodhouse ingeles merkataria [[Marsala ardoa]] hasi zen esportatzen. Hiriko bizitza suspertzearekin batera, azpiegiturazko lanak egin ziren, hala nola, Margitello portua. Portu honetan, hain zuzen ere, [[Giuseppe Garibaldi]] bere [[Alkandora Gorrien Espedizioa|armadarekin]] 1860ko maiatzaren 11n lehorreratu zen [[Risorgimento|Italiaren Bateratzea]] lortzeko. Maiatzaren 11n ere, baina 1943an, [[II. Mundu Gerra]]n, britainiarrek hiria bonbardatu zuten. Eraso horren erruz zibil asko hil ziren eta konponezinezko kalteak eragin zituen gune historikoan. [[New York Times]]ko 1943.05.13ko egunkariak “Marsala mapatik desagertuta” jarri zuen izenburua<ref>http://www.freerepublic.com/focus/chat/3018713/posts</ref>.
 
== Iruditegia ==