«Marlboro Man»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
tNo edit summary
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
== Testuingurua ==
''The Marlboro Man'' kanpainak 1954tik 1999arte iraun zuen, Leo Burnett Worldwide inc. konpainiak egin zuen, filtrodun zigarroak zabaltzeko asmoarekin. “The Marlboro Man” kanpaina baino lehenengo “Mild as May” eslogana zeukan kanpaina egin zuen Marlborok, xede talde gisa emakumeak zituena. Beraz, lehenagoko kanpaina eta “The Marlboro Man” kanpaina guztiz kontrakoak ziren, karteletan emakume dotore bat agertu ordez ''cowboy'' bat agertzen zen; eslogana, “Mild as May” (''Ahal den leunen'') izatetik, “Come to Marlboro Country” (Zatoz Marlboro landara) izatera pasatu zen. Eta horrela lortu zuen Marlborok denbora gutxian bere zigarroen irudia aldatzea.
 
Zenbakiei dagokienez, salmenten %&nbsp;300 gehitzea lortu zuen bi urtean. 1955an, kanpaina hasi zen urtean, salmentetatik 5 milioi dolar irabazi zituen; 1957an, 20 milioi dolar.<ref>{{erreferentzia | hizkuntza = en | izenburua = NPR : The Marlboro Man, Present at the Creation | url=https://seamus.npr.org/programs/morning/features/patc/marlboroman/index.html}}</ref>
 
=== Nola ikusten den gaur egun ===
Nahiz eta gaur egun tabako iragarkiak debekaturik dauden, ''The Marlboro Man'' irudia, publizitatean, arrakastatsuenetarikotzat gogoratzen da, hainbat arrazoirengatik:
 
# ''Rebranding-''ean aitzindari izan zelako: lehenago azaldu denez, Marlboro “emakumeentzako” zigarroak egiten zituen, baina ikusiz horrek populazioaren erdia bere kontsumotik aldentzen zuela, ''rebranding-''a egitea erabaki zen, emakumeentzako zigarroak izatetik gizonentzako zigarroak izatera pasatuz.