Marie Paradis: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
 
'''Marie Paradis''' ([[Chamonix-Mont-Blanc|Chamonix]], [[Frantzia]], [[1778]] - [[1839]]) [[Mont Blanc]]-era igo zen lehen emakumea izan zen eta lehen emakumezko mendigoizaletzat jotzen da historian.
 
== Biografia ==
Paradis emakume pobrea zen  eta Chamonixen bizi izan zen, hiria [[Sardiniako Erresuma|Sardiniako erresuma]]<nowiki/>ren zati zela. Aterpetxe bat kudeatzen zuen bertan.<ref name=":0">{{erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=Consultado el 1 de junio de 2017|izenburua=Motorpress. «Pioneras de la aventura: 9 mujeres para la historia {{!}} Reportajes {{!}} Revista Oxigeno».|argitaletxea=www.revistaoxigeno.es|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=es}}</ref>
 
1808ko uztailaren 14an, [[Jacques Balmat]] mendi-gidaria  lagun zuela igo zen Paradis Mont Blanc-era, Europako mendirik altuena bera.​<ref>{{erreferentzia|izena=Rebecca A.|abizena=Brown|urtea=2002|izenburua=Women on High: Pioneers of Mountaineering|argitaletxea=Appalachian Mountain Club Books|orrialdea=|orrialdeak=3-11|ISBN=1-929173-13-X|hizkuntza=ingelesa}}</ref> Espedizioa Grand-Mulets-en kanpatu zen; azken igoeran Paradis nekatu eta gidarien laguntza behar izan zuen.​<ref name=":1">{{erreferentzia|izena=Charles Edward|abizena=Mathews|urtea=1898|izenburua=The annals of Mont Blanc|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=118-119|ISBN=|hizkuntza=ingelesa}}</ref> Gailurrera iritsita, akituta, birikietako arazoak izan zituen eta ez zen gai hitz egin edo ikusteko. Lagunei erregutu zien utz zezaten bakarrik mendian; hala ere, bere onera etorri zen azkenean. Gertaera gogoangarria izan zen hura emakumezkoen alpinismoan zein alpinismo orokorraren historian.<ref name=":0" />
 
Bizipen horiei buruz idatzi zuen Paradisek berak 1809an eta lorpenak dirutza ederra ekarri zion, [[Le Brond]] mendigoizale irlandarraren esanetan.<ref>{{erreferentzia|izena=Aubrey|abizena=Le Blond|urtea=1903|izenburua=True tales of mountain adventures for non-climbers young and old|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=203-204|ISBN=|hizkuntza=ingelesa}}</ref> Harrezkeroztik, “Mont Blanc-eko Maria” izena eman zioten eta, [[Charles Edward Matthews]]-ek  Mont Blanc-eko Analetan dioenez , Paradisen arrakastak adorea eman zien gainontzeko mendigoizaleei Mont Blanc-era igotzeko.<ref>{{erreferentzia|izena=Edmund; H. H.|abizena=Clark; Jackson|urtea=1826|izenburua=Ascents of Mont Blanc|argitaletxea=Colburn's New Monthly Magazine|orrialdea=|orrialdeak=24-25|ISBN=|hizkuntza=ingelesa}}</ref><ref name=":1" />
 
Mont Blanc-era igo zen bigarren emakumezkoa [[Henriette d'Angeville]] izan zen, 30 urte geroago, 1.838an alegia. Marie Paradisek zoriondu egin zuen,​<ref>{{erreferentzia|izena=Rebecca A.|abizena=Brown|urtea=2002|izenburua=Women on High: Pioneers of Mountaineering|argitaletxea=Appalachian Mountain Club Books|orrialdea=|orrialdeak=26-28|ISBN=1-929173-13-X|hizkuntza=ingelesa}}</ref> baina mendigoizale gazteari  aitortu zitzaizkion lehen emakumezkoa izateko meritu eta ohorea, hori faltsua izan arren. Ziur aski, horren arrazoia d´Angeville-ren jatorri noble eta frantsesa izan zen.<ref>{{erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=Consultado el 1 de junio de 2017|izenburua=Marie Paradis, la primera mujer en subir al Mont Blanc
«en Nonstop»|argitaletxea=Nonstop. 4 de julio de 2013.|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=es}}</ref>​
 
== Erreferentziak ==