Tangart: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
sorrera
(Ez dago alderik)

23:31, 13 iraila 2020ko berrikusketa

Tangart-a (tangarra)[1] edo tanga (tangia)[2] landa-eremuan erabili izandako ontzi mota bat da, helduleku bakarrarekin.

Zurezko tangarra, XVI. mendeko Mary Rose karrakan aurkitutakoa.

Erabilpenak

Edatekoa denean, orokorrean handia eta zilindro forma zakarrekoa da, normalean metalezkoa (zilarra, peltrea) baina beste materialak ere arruntak izan dira, hala nola zura, zeramika edo larrua.[3] Tangarrek estalki bat ere izan dezakete, eta beirazko hondoak dituztenak ere ohikoak dira.

Itsasoan, tangarrak marinelek ontzien barrena urez husteko erabili ohi izan duten tresna da. Tradizionalki egurrezkoa,[4] XX. mende erditik aurrera, plastikoa ere erabili izan da (leungarri ontzi erdibitu bat berrerabiliz, adibidez).[5]

Historia

Tangarra ("tankard" hitzetik, "tanke" hitzaren jatorri berarekin) jatorriz egurrezko edozein ontziri esaten zitzaion (XIII. Mendean). Geroago hartu zuen edateko ontziaren esanahia.[6] Lehen tangak zurez eginak ziren, upelaren antzekoak, eta ez zuten estalkirik. Galesen, 2000 urteko zurezko tangart baten aztarnak aurkitu dira. [7] [8]

Adibideak

Erreferentziak

  1. ZULUAGA, Domingo, 2009. Ibarrangelu, kantu eta kontu. Labayru Ikastegia, Ibarrangeluko Udala, Bilbao Bizkaia Kutxa, Bilbao. p.272 https://argitalpenak.labayru.eus/fso/item/document/43/Ibarrangelu%20kantu%20eta%20kontu.pdf
  2. Orotariko Euskal Hiztegia (15. lib.: subaga-usuztatu) p.149 https://www.euskaltzaindia.eus/dok/oeh/15lib_subaga-usuztatu.pdf
  3. «Tan bark - Tawed | British History Online» web.archive.org 2011-05-25 (Noiz kontsultatua: 2020-09-13).
  4. «Gerardo López de la Monjaren zenbait argazki santurtziar (1855-1945)» Bolintxi 2019-10-30 (Noiz kontsultatua: 2020-09-13).
  5. Barrutia, Eneko. (2016-08-28). «arrantzalien fonotekie: Bizkaiko arrantzaleen hiztegia S-Z» arrantzalien fonotekie (Noiz kontsultatua: 2020-09-13).
  6. «Tan bark - Tawed | British History Online» web.archive.org 2011-05-25 (Noiz kontsultatua: 2020-09-13).
  7. Tankard Blog
  8. Langstone tankard