Basogabetze: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
41. lerroa:
== Motak ==
 
Eskualde tropikaletako nekazari txiki ibiltariek basoa soilduz erraz lortzen dituzte lur sail berriak, eta horrela galdu dituzte [[Afrika]] eta Asiako basoen % 45. Sail horiek urte gutxi batzutanbatzuetan landu ondoren, lurra belarra eta sasiak emateko gauza besterik ez da, eta nekazariek beste baso batzuetara jo behar izaten dute, basoa bota eta lur sail berriak erraz lortzeko. [[Zur]] ustiategiak dira baso galeraren beste erantzule nagusietako bat Asiako hego-ekialdean, Afrika erdian, eta, 1990. urte inguru arte behintzat, Afrika mendebaldean. Ipar Ameriketako ipar-mendebaldeko eta [[Siberia]]ko zur ekoizleek, zuhaitzak moztu ondoren, beste batzuk sartzen dituzte, edo bestela basoa berez erna dadin uzten dute, baina bien bitartean lurra higatuz eta degradatuz doa. Emankortasun urriko lurretako baso galera ere epe motzera baizik ez da onuragarria. Hala ere, ongi planifikatua dagoenean, onura iraunarazgarriakiraungarriak atera daitezke, kautxu eta olio palmondoen sailetan bezala, lurra ontzen eta ura atxikitzen dutelako. Mundu osoan, baina Asiako hego-ekialdean eta Hego Ameriketan batez ere, baso eremu handiak bota dira bertan beste zuhaitz mota batzuk, etekin handiagoa ematen dutenak, sartzeko gero, baina egun ez da hainbeste gertatzen hori, basogintzako arduradunak berak horrek dakarren kostu sozialaren eta ingurumenari egiten dion kaltearen jakitun baitira. Landutako zuhaitz sailek zuhaitz mota bakarrekoak izaten dira sarritan, adin batekoak guztiak, eta horrela ezinezkoa da jatorrizko basoaren ekosistema garapen maila guztietako landare eta animalia mota ugari dituena berregitea. Iparraldeko koniferoen basoetan eta [[Britainiar Columbia]]ko baso epeletan (probintzia horretan 2.200 km² baso mozten da urtean, probintziako baso eremu osoaren % 1, zuhaitzak mozten dituzten enpresak bost urteko epean soildutako eremu osoa berriro landatzera behartu zituzten 1987. urtean. Halaber, ahalegin handiak egiten ari dira jatorrizko zuhaitz moten ugaritasuna bere horretan gordetzeko. Egoera antzekoa da Ipar Ameriketan eta Europan: baso eremuak ez du gorabehera handirik izan aspaldi honetan, baina baso zaharrak urritzen ari dira egunetik egunera, eta baso berriek hartzen dute haien lekua. Baso galera dela eta, tirabira handiak sortu izan dira, mozketaren aldekoen eta aurkakoen artean. 1993an, [[Clayoquot Sound]]en, Vancouverko uhartean, 700 lagun atxilotu zituzten baso epeleko eremu erabili gabe batean zuhaitz mozketa eragozten saiatzeagatik. 1970–1990 bitarteko urteetan, Brasilen eta Erdiko Amerikan, baso eremu handiak moztu ziren larreak lortzeko. Horren bultzatzaile nagusiak gobernuak berak izan ziren, etxalde handiak sortu nahi baitzituzten. Afrika idorrean ere basoak erretzen dituzte larreak lortzeko. Himalaian eta Andeetan erregaia lortzeko moztu izan dira zuhaitzak, eta egun baso galera izugarria da. Baso galera eragin duen beste faktore garrantzitsu bat errepideak zabaltzea eta urtegiak eraikitzea izan da. Askotan galeraren eragileak bata bestearen ondotik gertatzen dira. Errepidea zabaltzeak zur ekoizpena ekartzen du ondotik, eta soilguneak zabaltzean nekazaritza dator atzetik. Tropikoetan moztutako basoen erdiak nekazaritzarako moztu dira.
 
== Oinarrizko kausak ==