«Hermann Hoth»: berrikuspenen arteko aldeak

4 bytes removed ,  Duela 10 hilabete
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
 
[[1941]]eko urrian, Hermann Hothek [[Carl Heinrich Von Stülpnagel]] jenerala ordeztu zuen Ukraniako Armaden 17. Taldeko buru. [[1942]]ko [[urtarril]]ean errusiar kontraerasoak atzera eginarazi zion. Urte horretako kanpaina beste jeneral bat ordeztuz hasi zuen Hothek. Oraingoan [[Eric Hoepner]] ordeztu zuen, haren 4. Panzer Armadaren agintaritza hartu zuen eta [[Briansk oblasta|Bryanskeko]] fronte aldera joan zen.
 
[[1942]] urteko azaroaren 19an, errusiarrek [[Uranus operazioa|Uranus Operazioa]] jarri zuten martxan. Bost egun geroago, [[Friedrich von Paulus]] jeneralaren VI. Armada osorik inguratu zuten Stalingradoko ''kessel'' (boltsa) barruan. Hegoalderantza, [[Erich Von Manstein|Von Manstein]], A Armadetako Talde agintaria zena, Von Paulus laguntzen saiatu zen. Horretarako errusiar armaden artean bide bat ireki behar zuen, handik VI. armada hornitzeko, edo gauzak okertzen baziren, armada guztia ebakuatzeko. Hermann Hoth eta bere 4. Panzer armada izan ziren aukeratuak erasoa burutzeko.
 
Abenduaren 12an, goizez, Hothek bere 6. eta 23. Dibisio Korazatuak bidali zituen ipar-ekialdera; bere erasoa, [[Kotelnikovo]]tik [[Volgograd|Stalingradera]] zihoan trenbidearen sektore estu batean zentratu zen. Eskuin aldean 17. Panzer dibisioa zihoan, Hothen bi dibisioen alboak gordetzen. Ezker aldean, 4. Armada errumaniarrak gordetzen zuen Hothen aurregoardia. Alemaniarren aurrean, errusiarren 126. eta 302. Infanteriako Dibisioak prestatu ziren erasoari aurre egiteko. Baina alemaniarrak [[hegazkin]] eta blindatu gehiago zituztela eta, zuloa irekitzen hasi ziren. Iluntzerakoan, Hothen 6. dibisioa Aksai ibaiaren hegoaldeko ertzera iritsia zen. 23. dibisioak, Nebikovo herria pasatu zuen eta zenbait kilometro iparralderantz zegoen. Hurrengo egunean, 6. Panzerdivisioak ibaia zeharkatu zuen eta beste aldean gotortu egin zen. 23. dibisioa ibaira iritsi zen eta Krugliakov hirian bai errepidea eta bai trenbidea hartu zituen. Abenduaren 14an aurrera jarraitu zuten alemaniarrek, eta von Paulusekin elkartzeko haien azken oztopoa Mishkova ibaia izango zela ematen zuen. Baina hurrengo egunean, IV. Errusiar Armada Mekanizatuarekin topatu ziren eta, berriz ere, Aksai ibai alderantz atzeratu egin behar izan zuten. Kesselera ailegatzeko 35 kilometro bakarrik falta zirenean, alemaniarrak defentsibara pasa ziren, errusiarrek galera asko eragin zizkietelako. [[Adolf Hitler]]ek, [[Friedrich von Paulus|von Paulusi]] errusiar lerroak apurtzeko eta Hothekin elkartzeko baimena eman ez zionez, Hothek Viking izendatutako [[Schutzstaffel|SS]] Divisio Motorizatuaren iritsiera itxaron zuen.
15.831

edits