Gizon Basatia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
33. lerroa:
Europako gizaki basatien antzeko kondairak oso goiz ematen dira mundu osoan. Mota honetako lehen adibidea [[Gilgamexen epopeia|Gilgamexen antzinako epopeia]] [[Mesopotamia|mesopotamikoko]] [[Enkidu]] pertsonaia da<ref name="Bernheimer" /><ref>{{Erreferentzia|izena=W. G.|abizena=Lambert|izenburua=The Evolution of the Gilgamesh Epic|orrialdeak=115|abizena2=Tigay|izena2=Jeffrey H.|data=1985-03|url=http://dx.doi.org/10.2307/3260599|aldizkaria=Journal of Biblical Literature|alea=1|zenbakia=104|issn=0021-9231|doi=10.2307/3260599|sartze-data=2020-07-29}}</ref>, baina soilik [[Akadtar Inperioa|akadtarren]] bertsiotik aurrera<ref name=":0" />. Enkiduk Gizon Basatiaren ezaugarri guztiak betetzen ditu: bere ama [[gazela]] bat da (''sabitu'') eta bere aita [[Onagro|asto basati]] bat (''akkannu''). Bere egoera primitiboan biluzik doa, eta ilez estalita dago guztiz, eta baliteke ere lau-hankatan ibiltzea; gutxienez, animalien artean lasai ibltzen da<ref name=":0" />. Bere kulturan animaliekin eta naturarekin lerratzen da eta, bilakera izan aurretik, ehiztarien (zibilizazioaren) aurkakoa da, gizakia izan arren<ref>{{Erreferentzia|abizena=Kirk, G. S.|izenburua=Myth : its meaning and functions in ancient and other cultures|argitaletxea=The University Press|data=1993|url=http://worldcat.org/oclc/470136389|isbn=0-521-07835-0|pmc=470136389|sartze-data=2020-07-29}}</ref>; ehiztariek "egiten dituzten zuloak estaltzera dedikatzen da" (''umtalli būri ša uḫarrû anāku''), zibilizazioak sortzen dituen aldaketak atzera eramanez. Erdi Aroan garatuko diren kontakizunetan bezala, emakume batek (''Shamhat'') bilakatzen du berriro ere gizaki, botere batzuk galduz, nabarmen, abiadura; era berean, gizakien lagun bilakatzen da eta Gilgamexen zaldun<ref name=":0" />. Asiriologoen artean eztabaida dago ea Enkidu atzerritar/barbaro bat den edo gizaki primitibo bat (''lullû amēlu''), baina beste egile batzuek uste dute bi gauzak berbera direla<ref>{{Erreferentzia|abizena=Boas, George, 1891-1980.|izenburua=Primitivism and related ideas in the Middle Ages|argitaletxea=Johns Hopkins University Press|data=1997|url=http://worldcat.org/oclc/35814776|isbn=0-8018-5610-8|pmc=35814776|sartze-data=2020-07-29}}</ref>.
 
Mesopotamian [[Lahmu]] izeneko pertsonaia agertu ohi da erliebe askotan. Ilea bi aldetarantz orraztua dauka eta sei motots ditu beherantz. Ohi, animaliekin borrokan dabil, batzuetan armarik gabe, besteetan ezpata edo makil batekin. [[Eckhard Unger]]ren arabera, pertsonaia hau Gizon Basatiaren errepresentazioa zen<ref>{{erreferentzia|abizena=Eckhard|izena=Unger|izenburua=Mischwesen|aldizkaria=Reallexikon der Vorgeschicht|urtea=1927}} </ref>. ''Laḫmu'' hitzak berak "iletsua" esan nahi du<ref name=":0" />. Lahmua, maiz, ateak zaintzen agertzen direnez, interpretatu da bezatutako gizon basatia izango litzatekelalitzatekeela, beste kondaira askotan bezala zibilizaziora pasatzen den heroia, orain animaliak kanpoan mantentzeko lana duena<ref name=":0" />. Lahmuz gain, badira beste kontakizun batzuk Gizon Basatiari buruz mesopotamiar literaturan: ''Marturen ezkontza'' [[sumer]]tar kontakizuna da, barbaro baten humanizazioari buruzkoa; Kessiri buruzko [[hitita|hititen]] kontakizunean ehizan interesa galdu duen ehiztari baten istorioa aipatzen da, eta nola bilakatzen den basati; [[feniziar]] literaturan Ousōos lehen ehiztaria da eta Hypsouranioren anaia, etxolen asmatzailea<ref name=":0" />. ''Erra eta Ishum'' eta ''Tukulti-Ninurta epika''n aldi baterako basatia den ehiztariaren ideia aipatzen da<ref name=":0" />.
 
=== Biblian ===
49. lerroa:
=== Garai klasikoa ===
[[Fitxategi:Faun_merse.jpg|thumb|Faunoa, 1867ko margolan batean.]]
Erdi Aroko gizaki basatiaren kontzeptua mundu klasikoko antzeko izakiei buruzko tradizioan ere oinarritu zen, hala nola erromatar [[Fauno]]ari eta [[Silvano]]ri buruzkoa, eta agian baita [[Herakles]]i buruzkoa ere. Gizaki basatiari buruzko tradizio herrikoi batzuk antzinako praktika eta sinesmenekin bat datoz. Nabarmenki, [[Grisonia]]ko nekazariak gizon basatia harrapatzen saiatu ziren, mozkortuz eta lotuz, askatasunaren truke bere jakinduria emango zien itxaropenarekin. Honek, antzinako tradizio bat duen elkartze bat iradokitzen du - jada [[Xenofonte]]k erregistratua (K. a. 354), [[Publio Ovidio|Ovidio]], [[Pausanias (geografoa)|Pausanias]] eta [[Klaudio Eliano]]ren obretan agertzen dena, non artzainek basoko izaki bat harrapatzen zuten, hemen Silenus edo [[Fauno]] deitua, aurrekoaren arrazoi eta helburu berberekin<ref name="Bernheimer" />. Greziar munduan, hala ere, ez zegoen Gizon Basatiaren beharrik, jada bazituztelako animalia eta gizakien arteko nahasketa asko, gehienetan plazer hutsagatik imajinatuak eta sortuak<ref name=":7" />.
 
Erromatarren kasuan, [[barbaro]]en kondairek ere eragin handia izan zuten beranduagoko kontakizunetan. Gaur egunera arte hedatu den tradizioan, mugaren bestaldeko biztanleak guztiz basatiak ziren, eta kasu batzuetan oraindik izugarriagoak ziren bestelako izakien babesa egiten zuten<ref name=":2">{{Erreferentzia|izena=Brian|abizena=de Ruiter|izenburua=A Defense against the “Other”: Constructing Sites on the Edge of Civilization and Savagery|argitaletxea=John Wiley & Sons, Inc.|orrialdeak=85–96|hizkuntza=en|data=2017-03-03|url=http://doi.wiley.com/10.1002/9781119249450.ch6|aldizkaria=Game of Thrones versus History|editore-abizena=Pavlac|editore-izena=Brian A.|isbn=978-1-119-24945-0|doi=10.1002/9781119249450.ch6|sartze-data=2020-08-02}}</ref>. Baina greziar zein erromatarrentzat, bazegoen desberdintasun bat barbaroen eta gizaki basatien artean: lehenek taldeak sortu, antolakuntza politikoren bat egin eta zibilizazioa mehatxatzeko aukera zuten; basatiak bakartiak ziren, gehienez ere bikotean bizi ziren, eta ez zuten kumeak hazteko borondaterik. Desberdintasun hori funtsezkoa izan zen Erdi Aroan mitologia sortzeko. Barbaroak zibilizazioaren [[nemesis]]<nowiki/>a ziren bitartean, Gizon Basatiak indibiduoaren aurkaria ziren; barbaroak leku urrunetan bizi ziren bitartean, Gizon Basatia gertu bizi zen, ondoko baso, mendi edo ibaiaren ertzean<ref name=":7" />.
70. lerroa:
 
==== Behe Erdi Aroa ====
[[Fitxategi:Manuscript_7_104v_picture.jpg|thumb|Gizaki Basatiak XIV. mendeko Orduen Liburu batean.]][[XIV. mende]]tik aurrera, ohikoa bilakatzen da [[dontzella|dontzeila]] bat bahitu eta basora eramaten duen Gizon Basatiaren kondaira; dontzelladontzeila hori [[zaldun]] batek salbatu behar du eta bahitzailea atxilotu edo hil<ref name=":5">{{erreferentzia|abizena=Olivares Martínez|izena=Diana|urtea=2013|izenburua=El salvaje en la Baja Edad Media|aldizkaria=Revista Digital de Iconografía Medieval|bolumena=V|zenbakia=10|orrialdeak=41-55|url=https://www.ucm.es/data/cont/docs/621-2013-12-14-06.%20Salvaje.pdf}}</ref>. Batzuetan, herriko emakume bat bahitzen du [[hartz]] batek eta ume bat dute, indar handia duena; kondaira honi, generikoki, [[Xan Hartza]] izena eman zaio, eta oso hedatua dago Europan eta euren kolonia izan diren lekuetan<ref>{{Erreferentzia|abizena=Praneuf, Michel.|izenburua=L'ours et les hommes dans les traditions européennes|argitaletxea=Imago|data=1989|url=http://worldcat.org/oclc/299431671|isbn=2-902702-49-3|pmc=299431671|sartze-data=2020-08-09}}</ref>. Emakume basatiak ere agertzen dira, [[Hitako artziprestea]]ren ''[[Maitasun Onaren liburua]]''n, adibidez, ''Serrana'' izeneko emakumea<ref name=":9" />.
 
Aldi berean, bidaia-liburua sortzen da, eta bertan ere ikusitako gizaki basatien testigantzak jasotzen dira; adibidez ''[[Libro de Alexandre]]'' lanean [[Alexandro Handia]]k ikusitako izakiak aipatzen dira, eta horietako batzuk iletsuak direla eta lurzoruaren gainean lo egiten dutela esaten da<ref name=":5" />. Kontrakoa ere gertatzen zen: oso itsusia eta iletsua zen emakume basati batek bere itxura aldatzea lortzen zuen, gizon bat seduzituz eta bere itsusitasuna soilik sexu harremanen unean erakutsiz<ref name=":7" />.
 
[[Arkitektura erromaniko|Erromanikoan]] jada agertzen da Gizon Basatia hainbat elizetako [[kapitel]]etan. [[Arkitektura gotikoa|Gotikoan]] eredu honek jarraipena izan zuen; [[Iruñeko katedrala|Iruñeko katedraleko klaustroan]], adibidez, ekialdeko aldean gizon eta emakume basati bana agertzen dira, bizkarra emanda<ref name=":6">{{Erreferentzia|abizena=Martínez de Lagos, Eukene.|izenburua=Literatura e iconografía en el arte gótico : los hombres salvajes y el "Lai de Aristóteles" en el Claustro de la Catedral de Pamplona|argitaletxea=Universidad de Málaga|data=2009|url=https://www.worldcat.org/oclc/436913333|isbn=978-84-9747-267-8|pmc=436913333|sartze-data=2020-08-03}}</ref>. [[Eukene Martinez de Lagos]] artearen historialariaren arabera, Iruñeko kasuan [[Nabukodonosor II.a]]ren kondairaren erreprsentazioaerrepresentazioa izango litzateke, nolabait heresian eta desordeneandesordenan oinarritutako bizitza eramatearen ondorioak irakasteko sortua<ref name=":6" />.
 
==== Pentsamendu kristaua ====
[[Fitxategi:Gargouille_Cathédrale_de_Moulins_060709_06.jpg|thumb|[[Gargola]] bat [[Moulinseko katedrala|Moulinseko katedralean]].]]
Pentsamendu kristaua lehen aipatzen den pentsamendu judutik aldendu zen, Jainkoaren [[barkamen]]a posible zelako. Beraz, nahi zuen orok aukera zuen kristau komunitatean parte hartzeko, eta ez zegoen betirako desgrazian eroritako pertsonarik. [[Agustin Hiponakoa]] jarraituz, baita gizakirik monstruosoena ere gizakia zen, azken finean, eta kristautasunera konbertitzeko aukera zegoen. Bidaiariek aipatutako arraza bitxien inguruan (zinozefaloak, pigmeoak...) Agustinek proposatu zuen horiek ere gizaki zirela, eta arraza bakoitzean jaiotza monstruosoakhiguingarriak zeuden bezala, izango zirela arraza monstruosoakhiguingarriak ere. Gizaki monstruosohiguingarri hauek [[Kam]] eta [[Jafet]]en ondorengoak izango zirela ere pentsatu zuten, [[Sem]] anaia Jesukristoren arbasoa baitzen.<ref name=":7" />.
 
Aurretik aipatu den bezala, teologoek arazoak zituzten Gizon Basatiaren esentzia azaltzen. Jainkoak abandonatutako gizakia bazen, edo animalia arima bazuen, orduan ezin zen modu kristau batean [[Berrerospen|salbatu]]. [[Tomas Akinokoa]]k giza eta animalia [[arima]]k aztertu zituen<ref>{{Erreferentzia|izena=Ralph|abizena=McInerny|izenburua=Saint Thomas Aquinas|argitaletxea=Metaphysics Research Lab, Stanford University|abizena2=O'Callaghan|izena2=John|data=2018|url=https://plato.stanford.edu/archives/sum2018/entries/aquinas/|aldizkaria=The Stanford Encyclopedia of Philosophy|edizioa=Summer 2018|editore-abizena=Zalta|editore-izena=Edward N.|sartze-data=2020-08-06}}</ref>; animalia arimak desioa baino ez ziren, arrazonamendurikarrazoibiderik gabe desio hori gidatzeko. Honela, gizakiek nahi zutena egin zezaketen animalia horiekin, baita hil ere behar bazen. Gizon Basatiaren arima animaliarena baldin bazen, orduan arazo bat zegoen [[Ebanjelio]]ek proposatzen zuten gizakien salbazioarekin<ref name=":7" />. [[Dante Alighieri]]ren ''[[Jainkotiar komedia]]''n euren kontzientzia [[lizunkeria]]ren mende jartzen zutenak Infernuaren bigarren zirkuluan amaitzen zuten; baina, Gizon Basatiek arimarik edukiko ez balute eta animaliak balira, orduan infernuaren zaintzaile izango lirateke eta besteen torturatzaile<ref name=":7" />.
 
Gizaki basatiek ez dutenez euren ekimenen ulermenik, ez dira pentsamendu kristauan demonio edo sorgin baten parekoak, horiek nahita egiten baitute mina. [[Aingeru erori]] batek ez bezala, Gizon Basatiak ez zekien zer zen pekatuabekatua eta, beraz, ez zekien pekataribekatari baten moduan ari zela bizitzen<ref name=":7" />. Horregatik, XIV. mendetik aurrera Erdi Aroko pentsamendua askatzen joan zen heinean, Gizon Basatia beldurra sartzeko irudi degradatu bat izatetik, askatasuna zuen eta inbidia ematen zuen figura izatera igarotzeko aukera egon zen.
 
==== Zeltiar mitologian ====
90. lerroa:
 
==== Eslaviar mitologian ====
[[Eslaviar mitologia]]n [[demonologia]]ren eta basoko kriaturaizaki mitikoen artean daude basatiak, ''divi'' izenekoak. Izena bi eslaviar erroetatik eratorria dago ''*dik-'' eta ''*div-'', aldi berean "basati" eta "zoragarri, arraro". Ekialdeko iturri eslaviarretan hainbat izen aurkitzen ditugu. [[Saratov oblast]]ean ''dikar'', ''dikiy'', ''dikoy'', ''dikenkiy muzhichok'', gizon txiki bat da isatsarekin eta bizar handiarekin. [[Ukraina]]ko ''lisovi lyudi'' ile luzea duen gizon zahar bat da, sudurra igurtziz gero zilarra ematen dizuna; ''vyatka dikonkiy'' espiritu ez-garbi bat da, paralisia bidaltzen duena; ''lihiy div'' espirituak sukarrak bidaltzen ditu; ''dika baba'' emakume eder bat da zazpi legoako botekin, umeak sakrifikatu eta euren odola edaten duena, gizonak limurtzen ditu<ref name=":8">{{Erreferentzia|izenburua=Slavi︠a︡nskie drevnosti : ėtnolingvisticheskiĭ slovarʹ v pi︠a︡ti tomakh|argitaletxea=Mezhdunarodnye otnoshenii︠a︡|data=1995-2012|url=https://www.worldcat.org/oclc/32988664|isbn=5-7133-0703-4|pmc=32988664|sartze-data=2020-08-09}}</ref>.
 
[[Ural]]etako errusiarrek uste dute ''divnye lyudi''ak txikiak, ederrak eta ahots atseginekoak direla, kobazuloetan bizi direla mendietan eta etorkizuna iragarri dezaketela. [[Bieloerrusiar]]rek ''dzikie lyudzi'' aipatzen dute, itsasoaren beste aldean bizi diren kanibal begibakarrak, bildotsen odola edaten dutenak<ref name=":8" />.
103. lerroa:
==== Erdi Aroko jaiak ====
[[Fitxategi:Pontius_und_Sidona_cpg142_122r.png|thumb|Pontizio eta Sidonaren ezkontzan, hainbat pertsona gizon basatiz mozorrotuta.]]
Erdi Aro goiztiarrean basati horien inguruko jaiak egiten zirela badakigu, testigantza batzuk iritsi direlako. [[617]]an [[Tarragona]]ko Zirko Maximoan ''faunoari'' eskainitako antzerki-jai bat egon zen, [[Sisebuto]]k Eusebio artzapezkikuariartzapezpikuari idatzitako gutun batean salatzen duen bezala.<ref>{{erreferentzia|abizena=Massip|izena=F.|urtea=1999|izenburua=El infierno en escena: presencia diabólica en el teatro medieval europeo y sus pervivencias tradicionales|aldizkaria=euskera|liburkia=xliv|alea=i}}</ref> Gizaki Basatiaren [[Erdi Aro]]ko tradizioaren lehen ebidentzietako batzuk IX. edo X. mendeko espainiar penitentzialkartzela batean agertzen dira; liburu honetan, ziur asko aurreko iturri [[franko]] batean oinarritua, partaideek Orcus, Maia eta Pela irudien mozorroa janzten zuten dantza bat deskribatzen du, eta penitentzia txikia egozten die parte hartzen dutenei, itxuraz antzinako ohitura [[paganismo|pagano]] baten berpiztea zena. Ez da ezagutzen Pelaren nortasuna, baina Maia Lurraren jainkosa emakume basati bezala agertzen da (''Holz-maia'' alemaniar glosarioetan), eta Orcusekin lotutako izenak, gizon basatiarekin lotu ziren Erdi Aroan zehar. Dantza hau, Erdi Aroan zehar ospatu ziren eta Europako toki batzuetan biziraun zuten gizon basatiaren festen bertsio goiztiar bat zela adierazten du<ref name="Bernheimer" />.
 
[[1393]]ko [[urtarrilaren 28]]an [[Paris]]en egindako maskara dantza edo [[txaribari]] bat izan zen, non [[Karlos VI.a Frantziakoa]]k dantza bat egin zuen Frantziako nobleziako bost kiderekin batera<ref>{{Erreferentzia|abizena=Tuchman, Barbara W. (Barbara Wertheim), 1912-1989.|izenburua=A distant mirror : the calamitous 14th century|argitaletxea=Knopf|data=1978|url=https://www.worldcat.org/oclc/3870107|edizioa=1st trade ed|isbn=0-394-40026-7|pmc=3870107|sartze-data=2020-08-09}}</ref><ref>{{Erreferentzia|abizena=Veenstra, Jan R., 1939-|izenburua=Magic and divination at the courts of Burgundy and France : text and context of Laurens Pignon's Contre les devineurs (1411)|argitaletxea=Brill|data=1998|url=https://www.worldcat.org/oclc/37675726|isbn=90-04-10925-0|pmc=37675726|sartze-data=2020-08-09}}</ref>. Lau dantzari su batean hil ziren, [[Luis Valoisekoa]], Karlosen anaiak zeraman zuzi baten ondorioz. Karlosek eta beste dantzari batzuek bizirautea lortu zuten. Dantza hau, aurreko udan erotzea izan zuen errege gaztea entretenitzea helburu zuten hainbat ekitalditako bat zen. Gertaera hark ahuldu egin zuen Karlosek gobernatzeko zuen gaitasunean zuen konfiantza; paristarrek gortearen gainbeheraren frogatzat hartu zuten gertaera hori, eta nobleziako kide boteretsuenen aurka matxinatzeko mehatxua egin zuten. Herriaren haserreak erregea eta Orleanseko bere anaia behartu zituen, kronikari garaikide batek [[erregizidio]] eta sorginkeria saiakera leporatu ziona, ekitaldiagatik barkamena eskatzera. [[Isabel Bavariakoa]]k, Karlosen emazteak, dantza antolatu zuen konpainiako dama baten ezkontza berria ospatzeko. Adituek, [[Zintzarrotsak|txaribari]] tradizional bat izan zitekeela uste dute, Gizon Basati bezala mozorrotutako dantzariekin. Ekitaldia idazle garaikideek kontatu zuten, hala nola, San Deniseko monjeak eta [[Jean Froissart]]ek, garaiko kroniketan, eta XV. mendeko zenbait eskuizkribu ilustratutan, Antonio Borgoinakoaren Maisua bezalako margolariek ilustratu zuten.
 
Badakigu, gainera, XVI. eta XVII. mendean oraindik ere horrelako mozorro jairen bat ospatu zela, nahiz eta gero eta arraroago bilakatu zen<ref name=":5" />.
133. lerroa:
XVI eta XVII. mendeen artean ''Basati Ona''ren figura sortzen da Europan bizi ziren [[Frantziako Erlijio Gerrak]] edo [[Hogeita Hamar Urteko Gerra]]ri kontrajartzeko. [[1580]]ean [[Michel de Montaigne]]k ''Kanibalei buruz'' liburu famatua idatzi zuen, azalduz [[Tupinambá]] tribuak ohorearengatik euren etsaien gorpuak jaten zituztela; alde berean gogoratzen zuen europarrek erlijio gaiengatik erretzen zituztela etsaiak: "bakoitzak ohituta ez dagoen gauzei deitzen die ''barbarismo''"<ref>{{Erreferentzia|abizena=Cave|izena=Terence|izenburua=How to read Montaigne|argitaletxea=Granta|data=2007|url=http://worldcat.org/oclc/608326496|pmc=608326496|sartze-data=2020-08-07}}</ref>. Garai berdinean sortu zuen [[William Shakespeare]]k [[Caliban]] pertsonaia<ref name=":7" />. Eta norbaitek lagundu bazuen trantsizio honetan [[Giambattista Vico]] filosofoa izan zen. 1725an Gizon Basatia poeta natural gisa irudikatu zuen ''[[Giambattista Vico#Sciencia Nuova|Sciencia Nuova]]'' liburuan, poesia naturalki sentitzen zuen gizakia, gizaki guztien arbasoa hasi zena poesia sentitzen eta bukatu zuena prosa izaten. Vicoren ustez, basatiaren barbarismoa ez zen gizaki teknologiko zibilizatuaren barbarismoa baino ez-gizatiarragoa, eta pentsatzen zuen gainbeheran zegoen gizateriarentzako soluzioa berriro ere egoera barbaro horretara bueltatzea izan zitekeela<ref name=":7" />.
 
Beranduago, [[Jean-Jacques Rousseau]]k eta [[Alexis de Tocqueville]]k Basati Onaren edo Noblearen gaia ere ikutuukitu zuten. Bi filosofoentzat amerikar natiboak benetako gizaki zibilizatuak ziren, naturalki iluminatutako figurak, nahiz eta modu ''barbaro'' batean portatu euren ''arrazaren'' ezaugarri gisa<ref name=":11">{{Erreferentzia|izena=Fernando|abizena=Varela|izenburua=Thomas Jefferson, Domingo Sarmiento, and the Baroque Wild Man|orrialdeak=383–393|hizkuntza=en|data=2019|url=https://muse.jhu.edu/article/744849|aldizkaria=Romance Notes|alea=2|zenbakia=59|issn=2165-7599|doi=10.1353/rmc.2019.0034|sartze-data=2020-08-09}}</ref>. Pentsamendu ildo hau jarraitu zuen Ipar Amerikako indiarren presidente ere bazela iradokitzeko [[Thomas Jefferson]]ek, askoz beranduago.<ref name=":11" /> Rousseauren pentsamenduak, hala ere, ez du eragiten gizaki modernoan natura gainditu behar den elementua denaren ideia. [[René Descartes|Descartesek]], beranduago, gizakia izadiaren jaun eta jabe bilakatu behar zela aipatzen du, eta hori izan da modernitatearen ildo nagusia<ref name=":14" /><ref>{{Erreferentzia|izena=Joan M|abizena=Torrealday|urtea=|izenburua=Iraultzaz|argitaletxea=Jakin|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=|egile-lotura=Joan Mari Torrealdai|data=[1973]|url=https://www.worldcat.org/oclc/30568509|isbn=84-7242-200-3|pmc=30568509|sartze-data=2020-08-11}}</ref>.
 
==== Amerikaren aurkikuntza ====
{{Sakontzeko|Amerikaren aurkikuntza}}
1492ko urriaren 12an [[Kristobal Kolon]]ek gidatutako espediziora Amerikara iritsi zen. Marinelek, Kristobal Kolonek berak, gizon basatiaren inguruko kondaira ugari ezagutzen zituzten, batez ere espainiar tradizioan ugariak zirelako<ref name=":9" />. Hala ere, aurkitu zuten benetako basatia ez zen euren kondairatan zegoena: alde batetik aurkitu zuten natura oso atsegina zelako, Kolonek berak esan zuenez "''mundu osoan dagoen onena, emankorrena, klimarik onena duena''"<ref>{{Erreferentzia|abizena=Columbus, Christopher,|izenburua=Diario de a bordo del primer viaje de Cristóbal Colón|url=https://www.worldcat.org/oclc/1061312151|isbn=9788490744543|pmc=1061312151|sartze-data=2020-08-09}}</ref> eta, bestetik, bertako amerindiarrek oso harrera ona egin zietelako, eta eskatzen zieten edozein gauzerakogauzatarako prest zeudelako<ref name=":9" />. Europarrek, euren arbasoak izan zitezkeenak aurkitu zituzten, naturarekin orekan bizitzen eta pentsatu zuten hori zela benetako basatia. Basati Onaren iruditeria "1492ko urriaren 12an jaio zen, Guanahanin", Samuel Eliot Morrisonen arabera<ref name=":10">{{Erreferentzia|abizena=Morison, Samuel Eliot, 1887-1976.|izenburua=Admiral of the ocean sea : a life of Christopher Columbus|argitaletxea=Little, Brown and Co|data=1942|url=https://www.worldcat.org/oclc/419092|isbn=0-930350-37-5|pmc=419092|sartze-data=2020-08-09}}</ref>.
 
[[Fitxategi:Carib indian family by John Gabriel Stedman.jpg|thumb|Karibeak, kanibal hitzaren jatorria.]]
Baina Kolonek aurkitzen zituen amerindiar guztiei galdetzen zien ea bazekiten gizon basatien inguruan. Eta gehienek aipatzen zuten urrunean bizi ziren izaki basatiagoak; Kuban begi bakarreko gizakiak eta gizakiak jaten zituzten txakur aurpegiko gizakiak zeudela aipatzen du eta Haitin bekokian begi bat zuten gizakiak zeudela; beste uharte batean emakumeak baino ez zeuden... zurrumurru horiek Europan jada existitzen ziren mitoak konfirmatu baino ez zuten egin<ref name=":10" />. Kolonek eta [[Petri Martir Angleriakoa]]k jaso zuten [[Arawak]] herrikoek nola esan zieten hegoalderago zeuden beste uhartenuharte batzuetan euren arerioak jaten zituzten [[Karibe (etnia)|karibeak]] zuedela, eta hortik jaiotzen da [[Kanibalismo|kanibal]] hitza bera<ref name=":10" />. Bi errealitate horiek, paradisuan bizi den arawakarena[[arawak]]<nowiki/>arena eta beldurgarria den karibe basatiarena, jada existitzen zen dualismoa indartuko zuen Europan<ref name=":10" />. Han aurkitutako biztanleak benetako gizakiak ote ziren ere eztabaida legal bat zen, esklabutzaren eremuan eragina zuena. [[Bartolomé de las Casas]]en gizatasunaren defentsa aipatu behar da garai horretan; 1537an [[Paulo III.a]] aita santuak adierazi zuen ''[[Sublimus Deus]]'' buldan gizaki horiek kristautasunera konbertitzea posible zenez, gizaki osoak zirela eta ezin zirela esklabu bilakatu. 1551ean De Las Casasek eta [[Juan Ginés de Sepúlveda]]<nowiki/>k enperadoreak eskatutako eztabaida egin zuten Valladoliden, eta erabakirik hartu ez bazen ere, hortik aurrera amerindiarra ez zen, formalki, Gizon Basatia izango espainiarrentzat<ref name=":10" />.
 
Espainiar konkistaren garaian, hainbat marinel eta esploratzaile istripuz Mundu Berrian bakarrik bizitzen amaitu zuten, izan [[maia|maiek]] atxilotu zituztelako, edo euren barkua hondoratu zelako. [[Garcilaso de la Vega (El Inca)|Garcilaso de la Vegak]] jaso zuen [[1526]]an [[Banco Serrana]]n hondoratu zen [[Pedro Serrano]]ren istorioa. Euren itsasontzia hondoratu ostean, dortokak eta itsasoko animaliak jaten biziraun zuen hiru urtez. Ondoren, beste itsasontzi bat hondoratu zen eta beste kide bat gerturatu zitzaion. Zortzi urtez egon ziren bakarrik ahalik eta beste itsasontzi batek erreskatatu zituen arte. Bere kidea barku horretan hil zen, baina Pedro Serrano Espainiara itzultzea lortu zuen. Hainbeste denbora bakarrik egonda, ile, bizar eta gorputzeko ile luzeak zituen, eta ez zituen moztu. Herriz herri joan zen, Europan zehar, benetako Gizon Basatia zela esanez. Nobleziak bere istorioa kontatzeko eta bera ikusteko ordaintzen zuen<ref>{{Erreferentzia|abizena=Vega, Garcilaso de la, 1539-1616, author.|izenburua=Comentarios reales de los incas|url=http://worldcat.org/oclc/1023632395|isbn=978-612-4050-98-5|pmc=1023632395|sartze-data=2020-08-09}}</ref><ref name=":10" />.
159. lerroa:
Gizon Basatiaren sailkapen zientifikoa arazo bat izan da [[Lineo]]k bere ''[[Systema Naturae]]'' aurkeztu zuenetik. Gizakiaren lekua Unibertsoan, beste animaliekin harremana eta horrek ekarriko zuen eboluziorako bidean Basatia (mitologikoa zein benetakoa) enigma bat zen. Lineok [[gizaki]]a sailkatzen zuen ''[[Homo sapiens]]'' izena emanda, baina egin zituen hainbat azpiespezie (gorria, zuria, horia eta beltza); gainera, kondairatako hainbat izaki ere sartu zituen, tartean [[haur basati]] batzuetan oinarritutako ''Homo (sapiens) ferus'' azpiespeziea. Azpiespezie honen bilaketak jarraitu du hurrengo mendeetan, jakiteko ea ebidentziarik ote zegoen<ref>{{Erreferentzia|izena=Christine Anne|abizena=Hemming|izenburua=Homo ferus: the quest for evidence and explanation|argitaletxea=ResearchSpace@Auckland|hizkuntza=en|data=1985|url=https://researchspace.auckland.ac.nz/handle/2292/1718|sartze-data=2020-08-10}}</ref>.
 
[[Georges-Louis Leclerc]]k idatzitako ''Historia natural''ean jada aipatzen du zein zaila den Gizon Basatia zer den azaltzea, animalia gisa hartzen duen arren<ref>{{Erreferentzia|izena=Judith|abizena=Still|izenburua=The Savage|hizkuntza=en|data=2015/12|url=https://www.cambridge.org/core/books/derrida-and-other-animals/savage/E7DCAACFEE459720A82B67AEBF3C3D3C|aldizkaria=Derrida and Other Animals: The Boundaries of the Human|sartze-data=2020-08-09}}</ref><ref group="oh">L'homme sauvage est […] de tous les animaux le plus singulier, le moins connu, et le plus difficile à décrire, mais nous distinguons si peu ce que la nature seule nous a donné de ce que l'éducation, l'art et l'exemple nous ont communiqué, ou nous le confondons si bien, qu'il ne serait pas étonnant que nous nous méconnussions totalement au portrait d'un sauvage, s'il nous était présenté avec les vraies couleurs et les seuls traits naturels qui doivent en faire le caractère.</ref>. Hala ere, lehen aipatu bezala, berak monogenesian sinisten zuen, sorkuntza bakarrean. Honela, Gizon Basatia eta zibilizatua batera sortu ziren eta zibilizatu guztiek arbaso komuna dute basatiekin<ref name=":11" />. XIX. mendearen hasieran [[Louis Agassiz]]ek teoria poligenetikoa proposatu zuen, gizakiaren linaje ezberdinekin eta sailkapenarrazan arrazialoinarritutako sailkapen batekin, gerora arrazismo zientifiko gisa ezagutuko zena<ref>{{Erreferentzia|izena=Edward|abizena=Lurie|izenburua=Louis Agassiz and the Races of Man|orrialdeak=227–242|data=1954-09|url=http://dx.doi.org/10.1086/348335|aldizkaria=Isis|alea=3|zenbakia=45|issn=0021-1753|doi=10.1086/348335|sartze-data=2020-08-10}}</ref>. Agassizek jatorri ezberdina ematen dio arraza bakoitzari, baina amerikar indiarra ez du behean jartzen, bere izaera independienteindependente eta kuraitsuakuraiatsua dela eta<ref name=":11" />.
 
Badira autore batzuk defendatzen dutenak Neanderthalgo gizakiaren oroitzapenetik abiatzen dela "bestearen" eraikuntza hau<ref>{{Erreferentzia|izenburua=La théorie de la Bipédie Initiale - BIPEDIA-3|url=http://initial.bipedalism.pagesperso-orange.fr/3.htm#1|aldizkaria=initial.bipedalism.pagesperso-orange.fr|sartze-data=2020-08-10}}</ref>, baina teoria honek ez du onarpen zabalik<ref name=":12" />.
166. lerroa:
[[Fitxategi:Snowbound Neanderthals.jpg|thumb|Neanderthalgo gizakiaren irudikapenean Gizon Basatiaren elementuak erabili izan dira.]]XIX. mendean, [[Neanderthalgo gizakia]] eta [[Cro-Magnon]]aren aurkikuntzarekin, gizon basatiaren mitologia iraganera mugitzen da, eta galdutako katebegien, ''erdi-gizon-erdi-tximino'' eta tankerako kondairak sortzen dira. [[J. H. Rosny]], [[Austin Bierbower]], [[Stanley Waterloo]], [[H. G. Wells]], [[Fernand Mysor]], [[Max Begouën]] edo [[Léon Lambry]]k nobela aurrehistorikoaren generoa abiatzen dute, gai hori hartuta.<ref name="bruno" /> Neanderthalaren eta Cro-Magnonaren arteko harremanak landu zituen ere [[Jean M. Auel]]ek ''[[The Clan of the Cave Bear]]'' liburuarekin abiatu zen hexalogian.
 
Herri kulturan trogloditaren figura sortzen da, kobazuloetan bizi den gizakia, ezaugarri oso anzestralekinantzestralekin (berez dituztenak baino gehiago), makil batekin edo arma oso handi batez lagunduta, ilez edo larruz estalita eta indar handiarekin: bere emakumea iletik tiraka eraman dezake kobazulora, eta [[mamut]] bat ehizatu eta arrastaka eremaneraman.
 
Estereotipo hau [[Arthur Conan Doyle]]ren ''[[The Lost World]]'' (1912)en agertzen da, gaur egungo gizakiekin borrokan ari diren tximino-gizonekin. [[Edgar Rice Burroughs]]ek ideia moldatu zuen ''[[The Land That Time Forgot]]'' (1918) liburuan. Filmetan ere genero bat sortu zen, lehenengoa [[D. W. Griffith]]en ''[[Man's Genesis]]'' (1912); [[Charles Chaplin]]ek satirikoki landu zuen ''[[His Prehistoric Past]]'' (1914), ''[[Brute Force]]'' (1914), ''[[The Cave Man]]'' (1912) eta ''[[Cave Man]]'' (1934) filmekin. Griffithen pertsonaiek ezin dute hitz egin, makilak edo arrokak erabiltzen dituzte arma gisa eta heroiak Tarzanen itxura du eta dinosauroekin borrokatzen du. ''[[Captain Caveman and the Teen Angels]]'' [[marrazki bizidun]]etan arketipo hau esplotatzen da, ilez guztiz estalita eta makil handi bat daraman superheroi batekin. ''[[Harriketarrak]]'' antzinako gizakien zibilizazio moderno bat erakusten du<ref>{{Erreferentzia|izena=Heidi|abizena=Blake|izenburua=The Flintstones' 50th anniversary: 10 wackiest Bedrock inventions|hizkuntza=en-GB|data=2010-09-30|url=https://www.telegraph.co.uk/culture/tvandradio/8034759/The-Flintstones-50th-anniversary-10-wackiest-Bedrock-inventions.html|issn=0307-1235|sartze-data=2020-08-11}}</ref>.
 
==== Gizon Basatia eta estralurtarraren figura ====
[[Jean-Bruno Renard]]en ustez, [[XIX. mende]]aren amaieratik aurrera Gizon Basatiaren irudia bueltatu zen, baina kontrako eredu batekin: [[estralurtar]]rarena.<ref name="bruno">{{Erreferentzia|izena=Jean-Bruno|abizena=Renard|izenburua=The Wild Man and the Extraterrestrial: Two Figures of Evolutionist Fantasy|orrialdeak=63–81|hizkuntza=en|abizena2=Renard|izena2=Jean-Bruno|data=1984-09|url=http://journals.sagepub.com/doi/10.1177/039219218403212704|aldizkaria=Diogenes|alea=127|zenbakia=32|issn=0392-1921|doi=10.1177/039219218403212704|sartze-data=2020-08-04}}</ref> Ikuspegi honetatik, [[eboluzio]]aren mitologian sartuko lirateke bi fenomenoak: gizaki basatiak ''gutxiago'' eboluzionatutako bestea izango lirateke eta estralurtarrak ''gehiago'' eboluzionatutako bestea; estralurtarra gizkiarekikogizakiarekiko izango litzateke, mentalitate europarrean mendebaldeko gizaki txuria dena [[hotentote]]arekiko<ref>{{Erreferentzia|abizena=Servier, Jean.|izenburua=L'homme et l'invisible.|data=[1964]|url=http://worldcat.org/oclc/1086926134|pmc=1086926134|sartze-data=2020-08-05}}</ref>. Estralurtarra figura literarioa izan da XVII. mendetik ([[Francis Godwin]]en ''[[The Man in the Moone]]'', 1638an idatzia), baina XX. mendean izan du bere unerik gorena, [[komiki]], [[marrazki bizidun]], [[zinema]] eta bestelako adierazpenekin. Tematika ugari badaude ere, normalean estralurtarrak teknologikoki garatuagoak dira, eta gizakia da basatia dena bere aldean<ref name="bruno" />. ''[[Avatar (filma)|Avatar]]'' izango litzateke horren aurkakoa, non gizakia den teknologikoki garatua eta bertakoak, naturarekin konexio handia duten izakiak, ''[[Pocahontas (1995eko filma)|Pocahontas]]'' filmaren antzera<ref>{{erreferentzia|Fitzgerald|izena=H|izenburua=Avatar is just Pocahontas with blue people in space.|lana=The Open Anthology of Earlier American Literature|orrialdea=1644}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Aline|abizena=Antunes|izenburua=Pocahontas e Avatar: uma possível releitura|hizkuntza=pt|data=2013-06-10|url=http://artefactum.rafrom.com.br/index.php/artefactum/article/view/171|aldizkaria=ARTEFACTUM - Revista de estudos em Linguagens e Tecnologia|alea=1|zenbakia=7|issn=1984-3852|sartze-data=2020-08-04}}</ref>.
 
[[Fitxategi:Mother Ship Model - Close Encounters of the Third Kind.jpg|thumb|''[[Close Encounters of the Third Kind]]'', gizakiaren eta estralurtarraren arteko kontaktuaren gaia sakon aztertzen duen filma.]]
Gizon Basatiaren egondako kontaktuen eta estralurtarrekin egondako kontaktuen arteko testigantzek ere eredu berbera jarraitzen dute: unearen eta behatzaileak egiten zuenaren detaile handiak daude, sinisgarritasunasinesgarritasuna ematen diotenak, pertsona hori bakarrik zegoen eta egiten ari zena une batez uzten du eta, orduan, gizaki itxura duten bat edo bi izaki ikusten ditu; une horretan beldurraren eta kuriositatearen arteko sentimendua du, bana behatutako izakiak laster desagertendesagertzen dira, gutxitan zerbait utzita atzean eta behatzaileak ez du kontatu nahi ikusitakoa, erotzat hartuko dutela pentsatuz<ref name="bruno" />. Kontakizun horietan, noizbehinka, giza-bahiketak ere egoten dira: Gizon Basatiak indarra erabiltzen du, estralurtarrak teknologia<ref name="bruno" />.
 
Itxura ez ere, kontrajarriak izan ohi dira. Gizon Basatia iletsua da, aurpegiko elementuak handiak izan ohi ditu, animalien itxurakoak eta animalien gisa komunikatzen da; estralurtarraren irudi klasikoan (ikus [[Martetarrak]]) ez du ilerik izaten aurpegiko fakzioak ez dira ondo ikusten (askotan sudurrik gabe), begi zein burmuin handia dute eta komunikatzeko gailuak edo [[telepatia]] erabiltzen dute; basatiak makil handi bat izaten du arma gisa eta estralurtarrak paralizatzeko edo desintegratzeko arma metaliko eta oso garatuak<ref name="bruno" />.
187. lerroa:
Ehiztari zahar batek, azkenean, "Piztia" alkoholarekin mozkortzea lortu zuen, harrapatzeko erraza izan zein, eta jaunarengana eramaten du. Bertsio goiztiar eta primitibo hau, ordea, hitzez hitz berrikusten dute anaiek denboran zehar.
 
''Der Eisenhans'' maitagarrien ipuinean, errege batek, zenbait ehiztari, ehizeanehizan aberatsa den baso batean ehizatzera bidaltzen ditu, baina hauetako inor ez da inoiz itzultzen. Bere ehiztarietako bat bera ere ezin da arazoaren muinera iritsi, harik eta ehiztari bitxi bat iritsi eta bere txakurra urmael batera giza esku batek arrastaka eramaten ikusten duen arte. Ehiztariak urmaela esplotatzen uzten du, non gizon basati bat agertzen den, orain erresistentziarik gabe lotuta dagoela dirudiena. Gizon Basatiak badu putzu bat, bertan erortzen den guztia urre bihurtzen duena. Putzuko kristalezko uretan, noizean behin, urre-koloreko arrain bat edo urre-koloreko suge bat ikus daiteke. Maitagarrien ipuinaren testuan honela deskribatzen da:
 
{{esaera2|Burdina herdoildua bezain marroia zen gizon basati bat, ilea aurpegitik belaunetara zintzilik zeukana.}}