Zibilizazio minoiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
/* Kronologia
61. lerroa:
Ezer gutxi dakigu zibilizazio haren gobernuaz eta administrazioaz, oharrak idazteko erabiltzen zuten [[mizenastar greziera]]zko Lineal B idazkera ez baita oraindik guztiz deskodetzerik izan. Baina greziar mitoak antolamendu aurreratu baten oihartzuna jasotzen du, eta haien errege eponimoa, [[Minos]], infernuetako Epailetzat zeukan.
 
== Kronologia eta historia ==
 
Arkeologiaren aldetik, Egeoa hiru zati nagusitan banatzen da: Kontinente aldeko Grezia, Kreta eta uharteak. Hiru eskualde horietako aurkikuntzak noizkoak diren erabakitzeko aro segida batzuk erabiltzen dira, eremu bakoitzak bere izen berezia duela: hala beraz, Heladiko hitza kontinente aldeko Greziari dagokio, Minoiko hitza Kretari, eta [[Zikladeak|Zikladikoa]], berriz, uharteei. [[Brontze Aro]]a (H = Heladikoa, M = Minoikoa eta Z = Zikladikoa) hiru ataletan banatzen da segida guztietan: hiru aldi nagusiak A = Antzinako, E = Erdialdeko eta O = Oraintsuko izenlagunekin izendatzen dira; aldi horietako bakoitza, berriz, hiru azpialditan banatzen da, I, II, eta III erromatar zenbakiekin izendatzen direla, eta badago horiek ere 1, 2 eta 3 zenbakiekin izendatzen diren alditan banatzea.