Claudio Artziniegakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Claudio de Arciniegaren orrialdea sortu Artziniegako udaleko historia ataleko informazioarekin.
 
No edit summary
1. lerroa:
'''Claudio de Arciniega''', [[Artziniega]], 1526an jaiotako [[Arkitekto|arkitektoa]]. [[Luis Velasco]] [[Erregeorde|erregeordeak]] 1559an [[Espainia Berriko Erregeorderria|Nueva Españara]] ([[Mexiko]]) eraman zuen, bertako hargintza lanetako maisu nagusia izendatuz. Hori dela eta, hiriko katedralaren diseinua ere egin zuen. María Rojasekin ezkondu eta 1560-1570 urteen bitartean Mexikoko kabildoaren aholkularia, lanen maisua nahiz akueduktuen ikuskatzailea izan zen. Gainera, erregeordearen jauregiaren eraikitze-lanetan ere parte hartu zuen.
 
1573an [[Mexikoko katedrala|Mexikoko katedralaren]] oinplanoa diseinatu zuen, herrialde horretako elizarik handiena: 110 m-ko luzera eta 55 m-ko zabalerakoa. Hiru luzera-nabe ditu eta bederatzi zeharkako, gurutzean moztu gabe. Eraikina mardula, trinkoa, bikaina eta gainkargatua da. [[Doriar ordena|Dorikoarekin]] eta [[Jonikoa|jonikoarekin]] batera, [[Arkitektura gotikoa|gotiko estiloa]] agertzen da dorreetan eta aurrealdeetan. Dena dela, [[barrokoa]] eta churrigereskoa ere nabariak dira.
 
Horietaz gain, Mexikon Sorkundearen komentuko edo Markesaren elizak, indiarren errege-ospitalea eta hiriko iturri zein zubiak egin zituen, bai eta lehengo katedrala zaharberritu ere. 1592an hil eta hurrengo urtean, Erregeak "Nueva Españako (México) maisu nagusi" izendatu zuen.
{{bizialdia|1526ko|1592ko|Claudio de Arciniega}}
[[Kategoria:Artziniegarrak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko arkitektoak]]