Llywelyn ap Gruffudd: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t geh
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
 
== Genealogia eta gaztaroa ==
Llywelyn [[Gruffudd ap Llywelyn Fawr]]ren bigarren semea zen eta hura, aldi berean, [[Llywelyn Handia]]ren eta [[Senana ferch Caradog]]en seme zaharrena, Caradoc ap Thomas ap Rhodriren, [[Anglesey|Ynys Môngo (Angleseyko)]] jaunaren alaba. Zuzenak badira, iturri horiek adierazten bide dute Llywelynen aita 1220 aldera ezkondu zela Senanarekin.
 
Garai hartako iturriek, ordea, Senana jotzen dute Llywelynen amatzat. Llywelynen anaia zaharrena [[Owain Goch ap Gruffydd|Owain Goch ap Gruffudd]] zen eta, gainera, bi seme gazteago zituen: [[Dafydd ap Gruffudd]] eta [[Rhodri ap Gruffudd]]. Llywelyn, ustez, 1222 edo 1223 aldera jaio zen. 1244 aldera, lurjabea zen dagoeneko Dyffryn Clwyden.
37. lerroa:
[[Eduardo I.a Ingalaterrakoa|Eduardo I.ak]] gotorleku bat zuen hego-mendebaldean, baina Llywelynen armadak Eduardorena birrindu zuen. Henrike III.ak eta bere semeak kontraeraso prestatu zuten [[Chester]]retik, baina hilabete baino lehen [[Westminster]]rera bueltan ziren: Gwyneddeko buruzagiak Four Cantrefs berriz berreskuratu zuen. 1258ko hasiera, azkenean, bere garaipen militarrak aitortza formal bihurtzen eman zuen, beste jaun galesen aitortza onartzen. Ordutik aurrera, bere burua [[Eryri]]ko (Snowdoniako) jaun izatetik [[Galesko printze]] titulua eskatzera pasa zen.<ref name=":6"/>
 
1263an, bere indarrak Marketako muineraino zuzendu zituen, eta Brecon, Abergavenny eta Glamorgan (edo Sir Forgannwg galesez) garaiko galesek abegitsu hartu zuten.<ref name=":2" /> Bere ekimen militarra bat etorri zen une bereko Ingalaterrako nobleen erreboltarekin, eta horrek erraztu egin zuen bere ahalegina. Urte horretan bertan, [[Dyserth]] eta [[Deganwy]] errege gaztelu gotorrak menpean hartu ondoren, bere burua Galesko printze izendatu zuen.<ref name=":0" /> Erreboltari ingelesen buruzagiak, Simon V.a Monfortekoak, hain zuzen, bat egin zuen Llywelynekin 1264an.<ref name=":2" /> Henrike III.a erregeak, Eduardo I.a semea mandatari bidalita, bakea sinatu zuen Llywelynekin: [[Montgomeryko Hitzarmena]]. 1267ko iraileko hitzarmen horretan, gaztelu garrantzitsuenen eta Galesen gaineko nagusitza, eta Ingalaterrako erregeak Galesko printze titulua onartu zion, baita bere ondorengoei ere (ordu arte inoiz ez gertatua). Galeseko printzea goxoki belaunikatu zen Ingalaterrako erregearen aurrean basailu gisa,<ref name=":0">Morris, M. 2009, 141-142. or.</ref> eta Galesko lurraldearen hiru laurdenen gaineko nagusia zen: 200.000 herritar.<ref name=":2" />
 
== Eleanor Montfortekoarekin ezkondu ==
44. lerroa:
Bere garaipena koroatzeko, ezkontza bat besterik ez zuen behar, eta leinua iraunarazi. [[1275]]ean, 50 urte inguru eduki arren, Llywelyn ezkongabe zegoen artean, eta ez zuen semerik, ez alabarik. Urte horretan udaberrian, [[Ezkontza|ezkontzea]] erabaki zuen; bestela, [[Dafydd ap Gruffudd|Dafydd]] anaia izango zuen ondorengoa, berari traizio egindakoa. [[Eleanor Montfortekoa]] hautatu zuen andregaitzat, nor eta Ingalaterrako errege familiaren jaun arerio gogorrena izandakoaren, [[Simon V.a Montfortekoa]]<nowiki/>ren, arreba. Elinor Monfortekoa, baina, Frantzian zebilen eta, urte horretan bertan, [[Galesko historia|Galesera bidean]] [[Mantxako kanala|Mantxako Kanala]] igarotzean, ingelesek Elinorren itsasontzia atzeman zuten (1275). Elinor [[Windsorko gaztelua|Windsor]]<nowiki/>ren kartzelatua izan zen orain, hiru urtez.<ref name=":0" />
 
Bien arteko ezkontza haren absentzian ospatu zen. Ingalaterrako koroak, baina, Llywelynen azken erronkatzat jo zuen hori, eta Eduardo gerra prestatzen hasi zen, Galeseko printzearen etsai galesak armaz hornituz.<ref name=":0" />
 
=== Ezkontza elkarrekin ===
61. lerroa:
 
=== Bake hitzarmena ===
Gerraren galera jipoi handia izan zen. Galeseko nagusitza ia osoa galdu zuen. Susmopean geratu bazen ere, Llywelynek Gwynedd gehienaren kontrolari eutsiko zion [[Aberconwyko Itun|Aberconwyko Itunaren]]aren arabera, Conwy ibaitik mendebaldera,<ref name=":5" /> baina Eduardok menpekotza seinale argiak exijitu zituen, eta errege haren mandatariek, Galesen finkatu berriek, hilero egiaztatu zuten hitzartutakoa zorrozki betetzen zuela. 50.000 markoko isuna ezarri zitzaion galesari, gerraren kalte-ordainetan, baita 1000 marko (666 libera) urtero [[Ynys Môn]] bere eskuetan mantentzearen trukean. Handik gutxira, baina, Eduardok barkatu egin zizkion.<ref name=":1" /> Errege ingelesak, bestalde, hegoaldean zituen gazteluez gain, gotorlekuak eraiki zituen Aberystwyth, Builth, Flint and Rhuddlan herrietan.<ref name=":5" />
 
Galesko printze tituluari eutsi arren, bere esanahi osoa galdu zuen, irreala baitzen.<ref name=":5" /> Are, isunak barkatzearekin batera, Eduardok azken menpekotza ospakizun bat prestatu zion Llywelyni. Azaroaren 20an, Llywelyn Eduardorekin batera bidaiatu zuen [[Westminster]]rera eta, zaldun ingelesez betetako ekitaldi itzaltsu batean, Llywelynek bere burua makurtu zuen, eta Eduardok eskuen artean haren burua hartuz menpeko egin zuen, 1277ko [[Eguberria|Eguberri Egunean]].<ref name=":1" /> Eduardoren iritziz, baina, hori ez zen nahikoa: buruzagi galesak, gainera, leialtasun ekitaldi batean parte hartu behar zuen urtero, eta menpekotzaren bermetan 10 gatibu eman behar zizkion errege ingelesari.