Lehoien Atea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{eraikin infotaula}}
'''Lehoien ataria''' [[Mizenas]]ko sarrera nagusia izan zen [[Brontze Aro]]an. [[K.a. XIII. mendea|K.a. XIII. mendean]]n eraiki zuten hiriaren ipar-mendebaldean, eta izena, sarreraren gainean [[erliebe]]an eginiko jarrera heraldikoan aurkitzen diren bi [[lehoi]] emeen irudiari zor dio. Ate gaineko figura hau, Grezia primitibotik biziraun duen eskultura monumental bakarra da.
 
Mizenas hiria Peloponeso penintsulan dago, Atenastik 90 km hego-mendebalderantz joanda. Bertako hondakin ikusgarrienak horma ziklopeoak (ziklopeek eginak zirela uste zirenak), Lehoien ataria eta Atreoren altxorra bezalako eraikin funerarioak dira. Greziar zibilizazioaren gune nagusienetakoa izan zen Mizenas K.a. 2000 urte inguruan, alde batetik, Greziaren hegoaldea dominatzen zuen fortaleza militar bat zelako, eta bestetik, akeoen zibilizazioaren zentroa zelako. Mizenas hiriaren liderazgo posizioa zela eta, K.a. 1600-1100 urteen arteko garaiari "garai mizenikoa" deitzen zaio.