Lehen Mundu Gerra Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
 
== Ipar Euskal Herria ==
[[1914]]-[[1918]]. urteen bitarteko [[Lehen Mundu Gerra|gerra hartan]], [[Frantzia]]ko gudarostean borrokatzera joan behar izan zuten milaka euskal herritar gizonezkoek eta horietako asko hil ziren. Behe Pirinioetako departamentutik 45.000 soldadu mobilizatu ziren (horietatik 25.000 Baionatik partitu ziren), baina baliteke euskal herritar gehiago gerran parte hartu izatea. Honetaz gain, [[Lapurdi]]n, [[Nafarroa Beherea]]n eta [[Zuberoa]]n «belaunaldi oso bat desagertu zen»<ref>{{erreferentzia|izena=Ehun urtez gerra handitzen|abizena=|urtea=|izenburua=https://oarsoaldea.hitza.eus/generoak/iritziak/100-urtez-gerrak-handitzen/|argitaletxea=Oarsoaldeko Hitza|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=}}</ref>, soldadu joandako 6.000 euskal herritar hil baitziren.
 
Bestetik, [[Iñaki Egaña]] historialariak dioenez,<ref name="Egaña20111106">{{Erreferentzia|egile1-lotura= Iñaki Egaña|izena1= Iñaki |abizena1= Egaña| izenburua= Mort pour la patrie |egunkaria= [[Berria]]| data= 2011-11-06}}</ref> ipar euskal herritarrak frantsestu zituen: Frantziaren propaganda mezuak barreneraino sartu ziren [[Ipar Euskal Herria]]n.<ref name="Bidegain20081111">{{Erreferentzia|egile1-lotura= Eneko Bidegain|izena1= Eneko | abizena1= Bidegain| url= http://paperekoa.berria.info/plaza/2008-11-11/046/006/lege_info.htm |izenburua= Euskaldunak frantsestu zituen gerla |egunkaria=[[Berria]]| data= 2008-11-11}}</ref>
18. lerroa:
Frantzia osoan bezala, gerra hartan hildakoak ohoratzen dituzte Ipar Euskal Herrian ere, «aberriaren alde» hil zirelakoan. Frantziako herri gehienetan —eta Ipar Euskal Herriko gehienetan ere— ''«combattants morts pour la patrie»'' (aberriaren alde hildako gudariak) zioten plakak jarri zituzten, gerran hil ziren herritarren zerrendarekin. Eta, 1918an gerra hura bukatu zenez geroztik, urtero-urtero ekitaldia egiten da hildakoen monumentuen aurrean, Frantziako bandera, himno, armadaren desfilearekin eta guzti.<ref name=Bidegain20081111/>
 
Urrats kualitatiboa izan ziren monumento horiek, Frantzia «batzeko» aldera. [[Hubert Peres]] historialariak hildakoen monumentuak eta ospakizunak aztertu ditu, hainbat ikerlan, liburu eta artikulutan. Haren ustez, gerran hildakoak omentzeaz harago, hildako horien izenak harri berean eta herriz herri jartzeak kolektibotasun bat ematen die hil horiei. Helburu komun baten alde hil zirela nabarmentzen dute, hots, Frantziaren alde hil zirela. Lehen Mundu Gerrak bihurgune handia markatu zuen Frantziaren historian, «frantses nazioa eraikitzeko» bidean, [[Peio Etxeberri-Aintxart]] historialariaren arabera. 18 eta 45 urte arteko gizon guztiak gerrara deituak izan ziren, eta Ipar Euskal Herriko herriak eta baserriak laneko on ziren gizonez hustu ziren. Armak hartu zituzten, eta Frantziaren eta Alemaniaren arteko mugara igorri zituzten, lubakietan borrokatzera.<ref name=Bidegain20081111/>
 
Baina ez zen frantses armada edo Frantziako Gobernuaren ordezkaritza mezu hori zabaldu zuen bakarra. Ipar Euskal Herriko euskaldunak –apaizak eta apaizen ingurukoak– etengabe ari ziren, [[euskara]] hutsez, Frantzia goraipatzen, eta «herriaren alde» hil zirenak omentzen. ''[[Eskualduna (aldizkaria)|Eskualduna]]'' astekariak modu horretan idazten zituen gerran hildakoen berriak. Lubakietatik berriak igortzen zituzten euskaldunen artikuluak ere argitaratzen zituen ''Eskualduna''k. Gerraren gogortasuna ez zuten aise erakusten, zentsura zela bitarteko. Aldiz, gerrarako motibazioa, alemanak hiltzeko gogoa eta Frantziaren goraipatzea nabarmentzen zen. Ipar Euskal Herriko baserrietan bakarrik gelditu ziren emazteen lekukotasunak ere agertzen ziren batzuetan. Laborantza gizonen laguntzarik gabe sufritzen zutenen sakrifizioa ere goraipatzen zuen, eta «Frantziaren alde alargun izateko prest» ziren emazteak txalotzen.<ref name=Bidegain20081111/>
[[Fitxategi:Muskildiko_eliza_2.jpg|thumb|Gerla Handia deituan hildako herritarren ohorezko plaka Muskildiko elizan (Zuberoa)]]
Gerra hark frantses sentiarazi zituen Ipar Euskal Herriko euskaldun gehienak. Anitzek desertore izateko bidea hautatu zuten; Nafarroako mugatik hurbil zirenek, bereziki. Baina gehienek gerra egin zuten, eta haiek biziki frantses itzuli ziren lubakietatik. Gainera, euskaldun anitz [[frantses]]a ez jakiteagatik hil ziren, aginduak ez zituztelako ulertzen. Ondorioz, euskara jakitea «kaltegarria» zela pentsatu zuten. Horrek ere euskaldunen frantsestea erraztu zuen. Gauza bera jasan zuten bretainiarrek eta korsikarrek ere.<ref name=Bidegain20081111/>
 
31. lerroa:
Hego Euskal Herriak ere nabaritu zuen Lehen Mundu Gerraren eragina. Nahiz eta militarki ez aritu. Gerrak ondorio politikoa, ekonomikoa eta militarrak izan zituen lau probintzietan.
 
Alde batetik, Espainiak hartutako neutraltasuna ezarri zen Hego Euskal Herrian. [[1914]]ko [[uztailaren 28]]an gerra hasi zenean, [[Espainia]] ekonomikoki garatu gabeko estatua zen, iparraldeko eskualdeetan industria xumea zuena<ref>{{Erreferentzia|abizena= Tirado |izena= Daniel A. |urtea= 2000 |izenburua= Economic Integration and Industrial Location: The Case of Spain Before WWI |argitaletxea= European University Institute}}</ref>. Politikoki ere [[kolonialismo|koloniak]] galdu zituen herrialde etsia zen, [[Borboien berrezarkuntza (Espainia, 1874-1931)|monarkia kontserbadore batek]] zuzenduta. Gauzak horrela, [[abuztuaren 7]]an [[Alfontso XIII.a Espainiakoa|Alfontso XIII.a Espainiakoaren]]ren [[Errege Dekretu Lege|Dekretu Lege]] batek herrialdearen neutraltasuna ezarri zuen, jadanik [[Eduardo Dato]]ren gobernuak hartutako erabakia berretsiz. Dena den, politikariek eta hiritarrek gerrako alde baten kontra edo aldeko iritziak agertu zituzten. Orokorrean, eskuina Alemaniaren aldekoa zen eta eskerrak Aliatuen aldekoak, salbuespenek egon bazeuden arren. Adibidez, Eduardo Dato neutrala izan zen; [[Álvaro de Figueroa]] Romanonesko kondea eta Alejandro [[Alejandro Lerroux|Lerroux]] aliatuen zaleak ziren; [[Juan Vázquez de Mella]] karlista, berriz, germanofiloa<ref>{{Erreferentzia|izenburua= España y la guerra |aldizkaria= Historia 16| izena= Manuel |abizena= Espadas Burgos| liburukia= V: La Gran Guerra, años de sangre, ruinas y miseria| orrialde= 89–105}}</ref>. Armada gehienbat germanofiloa zen, beste arrazoi batzuen artean, militar alemaniarren efikazia, diziplina eta baloreak miresten zituzten eta.
 
Aliatuen eta Alemaniaren zaleak elkar borrokatu ziren eta eztabaida sutsuak piztu ziren prentsan. Gainera, hainbat alderdi politikoren barne tentsioa areagotu zuen gerrak, zehazki karlisten eta jeltzaleenak, denak ez baitzeuden ados Lehen Mundu Gerraren inguruan. Karlisten kasuan, Juan Vázquez de Mella eta Jaime III. Erregegaiaren artean banatu ziren. Jeltzaleei dagokionez, Luis Arana presidentearen eta ''Euzkadi'' alderdiko egunkari ofizialaren arteko lehia gertatu zen. Azkenik, Arana bota zuten alderditik, hein handi batean gerraren aurreran erakutsitako jarreragatik, ''Euzkadi''ren ildo aliadofiloarekin oso kritiko agertu zen<ref>{{erreferentzia|izena=Jean-Claude|abizena=Larronde|urtea=2010|izenburua=Luis Arana Goiri (1862-1951): historia del nacionalismo vasco|argitaletxea=Sabino Arana Fundazioa|orrialdea=|orrialdeak=222-226 eta 251|ISBN=|hizkuntza=}}</ref>
44. lerroa:
== Ikus, gainera ==
* ''[[Azken agurraren negarra]]'': Gorka Knörren abestia, Lehen Mundu Gerran borrokatzera joandako Iparraldeko euskaldunei eskainia.
* IKERZALEAK, Mémoires de la Soule, 1914-1918. Une petite vallée du Pays Basque dans la guerre, Maison du Patrimoine, Mauleon, 2006.
* [[Lehen Mundu Gerra]]