Zirru: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
16. lerroa:
| [[Fitxategi:Clouds H1.svg|30px]]
|}
'''Zirruak''' ([[latin]]etik: ''cirrusCirrus'', "ile xerloa") [[izotz]] kristal txikiz osaturik dauden goi mailako [[hodei]]ak dira, [[troposfera]]ren goiko aldean (5.500 eta 15.000 metro artean) eratzen direnak. Harizpi txurien antza izaten dute eta jeneralean ez dira trinkoak izaten. Ez dute prezipitaziorik eragiten. Askotan goi mailako beste hodeiekin ([[zirrustratu]] eta [[zirrukumulu]]ekin) batera agertzen dira. Askotan, altuerako ezegonkortasunaren edo [[fronte bero]] baten etorreraren lehenbiziko seinaleak izaten dira. Beste batzuetan [[ekaitz]] baten ondorengo hodeiak dira. [[Zikloi tropikal]]en inguruan, garaiera handian, zirru eta zirruestratu geruza zabalak eratzen dira.
 
Zirruak [[ur lurrun]]a garaiera handian izozten denean eratzen dira, [[presio atmosferiko]]a 600 m[[bar]] (4.000 metroko garaieran) eta 200 mbar (12.000 metroko garaieran) artean dagoenean <ref>Funk, Ted. [http://journals.ametsoc.org/doi/abs/10.1175/1520-0450%281990%29029%3C0970%3AASOTPP%3E2.0.CO%3B2 "Cloud Classifications and Characteristics"](PDF). ''The Science Corner''. National Oceanic and Atmospheric Administration.</ref>. Garaiera horietan ur lurruna urria denez gero, zirruak oso meheak izaten dira<ref>[http://www.usatoday.com/weather/wcirrus.htm USA Today: Cirrus clouds]</ref>.