Torca del Carlista: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Historia: GUMkideen desadostasuna datu honi buruz.
58. lerroa:
1958ko udan, [[Euskal Espeleologoen Elkargoa]]k III Euskal Espeleologia Jardunaldiak ospatu zituen Karrantzan. 136 pertsonak parte hartu zuten, eta ekitaldi askoren artean Torca del Carlistaren esplorazioa nabarmendu zen.<ref>{{erreferentzia|hizkuntza=|izenburua=20 años de espeleología en Navarra (1952-1974)|urtea=1976|abizena=Vianako Printzea Erakundea|izena=|orrialdeak=|orrialdea=60|argitaletxea=Nafarroako Foru Aldundia|ISBN=}}</ref> Espedizio honetan Gela Handia miatu zen, eta kobazuloaren jarraipena aurkitu zen; galeriaz galeria, eta gelaz gela, -355 metrotako sakoneraino ailegatu ziren. Puntako taldea Felix Ruiz de Arkautek eta Jon Aranak (Aranzadi), Jose Luis Puentek (Edelweiss), [[Adolfo Eraso]]k (Manuel Iradier) eta Isaac Santestebanek (Vianako Printzea) osatu zuten, eta haiei laguntzen beste 10 espeleologo aritu ziren, txandaka. Espedizio honetan leizearen krokis topografikoa egin zen, [[topografia]] zehatzagoa aurreragorako utzita.<ref>{{erreferentzia|hizkuntza=|izenburua=Resultados de exploración y estudio morfológico de la caverna Torca del Carlista, de Carranza. In: Memoria de la Asamblea Regional de Espeleologia. Carranza (Vizcaya), 1958.|urtea=1959|abizena=Eraso|izena=Adolfo|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=Bizkaiko Foru Aldundia|ISBN=}}</ref>
 
1958ko urrian, Bizkaiko GUM taldeak (Grupos Universitarios de Montaña), Anibal Herreroren zuzendaritzapean, espedizioa antolatu zuen Torca del Carlistaren topografia zehatza egiteko. Espainia mailako deialdia egin zen (GUM-ak Sindicato Español Universitario SEU-ren azpitaldea zen), eta [[Valentzia|Valencia]], [[Granadako probintzia|Granada]] eta [[Bilbo]]ko 17 espeleologok parte hartu zuten. [[Dolomitas del Norte enpresaren instalazioak|Dolomitas del Norte]] harrobiak laguntza logistikoa eman zien, espeleologoak lagin geologikoak ateratzearen truke. Ekipo topografikoak 10 egun igaro zituen lurpean: lanaren zatirik handiena Carlos Pellonek (zuzendaria), Anibal Herrerok eta Jesus Garbayok egin zuten, txandakatutako beste espediziokideek lagunduta.<ref name=":0" /> GUM-ek osatutako mapa topografikoak -359 metrotako sakonera eman zuen, eta hura izan da urte askoan erreferentzia nagusia. 2014ean eguneratu zenean (-355 metrotako sakonera emanda) prezisio handia zuela baieztatu ahal izan zen.<ref>{{erreferentzia|url=http://descendedor.blogspot.com.es/2015/01/nueva-topografia-de-la-torca-del.html|izenburua=NUEVA TOPOGRAFÍA DE LA TORCA DEL CARLISTA (2104). Bº de Ranero. Karrantza (Bizkaia)|sartze-data=2018-I-13|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=Dulanto|izena=Diego|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
 
Euskal Espeleologoen Elkargoan adostutako esplorazio eskualdeen banaketan, gaur egunean Torca del Carlista [[Esparta Espeleologia Taldea]]ren ardurapeko esplorazio eremuan dago. Ikerketan zein bisitan sartzeko, aldez aurretik baimena eskatu behar da.