«Kultura ondasun (Espainia)»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
[[Fitxategi:Monumentu-plaka EAEn.jpg|alt=Monumentu-plaka|thumb|Monumentu-plaka]]
=== Lege zaharra ===
Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura Ondareari buruzko 7/1990 legeak<ref>[http://www.euskadi.net/cgi-bin/salto2.exe?/cgi-bin_k54/ver_e?CMD=VERDOC&BASE=B03G&DOCN=000014986&CONF=bopv_e.cnf Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura Ondareari buruzko 7/1990 legea.]</ref> ondarearen hiru sailkapen mota bereizten zituen:
# [[Monumentu]]a: honelakotzat, bana-banan hartuta, nolabaiteko kultura-interesa duten ondasun higigarri zein higiezineko guztiak jotzen dira.
# Monumentu multzoa: honelakotzat, kultura-batasuna osatzen duten ondasun higigarri zein higiezineko multzo guztiak jotzen dira.
# Kulturagunea:<ref>Legean «kultur gunea» jartzen du, baina geroztik Euskaltzaindiak hitz elkarketarako emandako arauak dio ''-gune'' atzizkia lotuta idaztekoa dela hor.</ref> honelakotzat, iraganeko izan eta Euskal Herriaren kultura eta bizikera-adierazgarri nabariei atxikiriko toki, ekintza, sorkuntza, sinesmen, tradizio eta gertakariek osatutakoa jotzen da.
 
=== Egungo legea ===
Euskal Autonomia Erkidegoak lege berria argitaratu zuen 2019an: 6/2019 LEGEA, maiatzaren 9koa, Euskal Kultura Ondarearena<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=2019|izenburua="Euskal Kultura ondareari buruzko Legea", EHAA|argitaletxea=Eusko Jaurlaritza|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|data=2017-03-28|url=https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/lege-proiektua/22-euskal-kultura-ondareari-buruzko-legea/|aldizkaria=www.euskadi.eus|sartze-data=2020-06-29}}</ref>. Bertan hauen artean bereizten du : ondare higiezinak, higigarriak eta immaterialak.
[[Fitxategi:Bergara - Torre Olaso 4.jpg|alt=Olaso dorreko lorategi historikoa|thumb|[[Olaso dorrea|Olaso dorreko]] lorategi historikoa]]Guztira, hamahiru kategoria desberdintzen ditu: sei, kulturako ondare higiezinen kasuan (monumentu-multzoa, eremu arkeologiko edo paleontologikoa, leku historikoa, kultura paisaia eta lorategi historikoa, eta kultur ibilbidea); bi, kulturako ondare higigarriei dagokienez (banakako ondare higigarria eta ondare higigarrien multzoa); eta bost, kulturako ondare immaterialen kasuan (kulturaren ahozko tradizioak eta adierazpideak, ikuskizunaren arteak, gizarte-ohiturak, errituak, jai-ekintzak, artisautzari lotutako jakintzak eta teknikak; elikatzeko moduak eta sukaldaritza sistemak). Ondare higiezinen kasuan honela definitzen da kategoria bakoitza:
 
# '''Monumentua''': giza jarduerak sortutako eraikina edo obra materiala, unitate berezia osatzen duena.
# '''Monumentu-multzoa''': lege honetan babesten diren balioetako batzuk dituztelako kultura-unitate bat osatzen duten ondasun higiezinen multzoa, modu jarraituan zein ez-jarraituan; ez da nahitaezkoa izango osagai diren elementuek banaka garrantzirik edo kultura-baliorik izatea.
# '''Eremu arkeologikoa edo paleontologikoa''': interesa duten aztarna arkeologiko edo paleontologiko egiaztatuak dituen gunea.
# '''Lorategi historikoa''': gizakiak diseinatutako eta zedarritutako gunea, kultura- eta natura-balioak eta -berezitasunak dituena.
# '''Kultura-ibilbidea''': biztanlegune, eskualde eta herrialde ezberdinen arteko truke eta elkarrizketarekin lotutako kultura-esanahia duen komunikazio-bidea.
# '''Kultura-espazioa''': esanahi desberdinak, ukigarri zein ukiezinak, identifikatzen diren esparru naturala, lurrekoa, itsasertzekoa, ibaietakoa, landa gunekoa, hirigunekoa edo hiri-ingurukoa.
 
Hiru babes-maila daude: oinarrizkoa, ertaina eta berezia. Bestalde, aurrekoko legearen arabera Euskal kultura-ondareko ondasun kalifikatuei edo inbentariatuei egiten zaizkien erreferentziak babes berezia eta babes ertaina duten ondasunei dagozkiela ulertzen da lege berri honekin.
 
=== Sailkatutako elementu higiezinak lurraldeka ===
* [[Zerrenda:Aiarako kultura ondasunak|Aiarako kultura ondasunak]]
* [[Zerrenda:Bizkaiko kultura ondasunak|Bizkaiko kultura ondasunak]]
* [[Zerrenda:Gipuzkoako kultura ondasunak|Gipuzkoako kultura ondasunak]]
 
== Kultura-ondasunak Nafarroako Foru Erkidegoan ==
<gallery>
Fitxategi:“Antestius Sesenco” zenaren hilarria, erromatarren garaikoa.jpg|alt=Soriako erromatar garaiko euskarazko inskripzioa: Antestius Sesenco|Antestius Sesenco goitizean duen [[Akitaniera Sorian|Soriako erromatar garaiko eusko-akitanierazko inskripzioa]].
Fitxategi:Carnaval de Cádiz 2019 (33481611108).jpg|alt=Cadizeko inauteriak|[[Cádiz|Cádizeko]]eko inauteriak.
Fitxategi:TerrManz1.jpg|alt=Terrazas del Manzanares, Madril|Madrilen dauden Terrazas del Manzanaresen hainbat aztarnategi arkeologiko eta paleontologiko daude.
</gallery>
* [[Gizateriaren ondare|Gizateriaren ondare (UNESCO)]]
* [[Monumentu historiko (Frantzia)]]
* [[Kultura-ondare]]
 
== Kanpo estekak ==