Jugoslaviako Erresuma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
33. lerroa:
| goiburua=''Jedan narod, jedan kralj, jedna država''<br>Један народ, један краљ, једна држава<br>“Aberri bat, errege bat, herrialde bat”
}}
'''Jugoslaviako Erresuma''' ({{lang-sh|Kraljevina Jugoslavija}} / Краљевина Југославија; {{lang-sl|Kraljevina Jugoslavija}}) hego-ekialdeko eta erdialdeko Europako estatu izan zen, [[1918]]-[[1941]] bitartean iraun zuena, bi mundu gerren arteko garai gorabeheratsuan. Egungo [[Bosnia-Herzegovina]], [[Serbia]], [[Kosovo]], [[Montenegro]] eta [[Ipar Mazedonia]] hartzen zituen, eta baita [[Kroazia]]ren eta [[Eslovenia]]ren zatirik handiena ere.
 
== Historia ==
[[Lehen Mundu Gerra]]ren ondoren, [[1918]]an, sortu zen hegoaldeko [[eslaviar]]ren estatu modernoa, [[Austria-Hungariako Inperioa]]ren parte izandako Balkanetako lurraldea ([[Esloveniarren, Kroaziarren eta Serbiarren Estatua]]) [[Serbiako Erresuma]]ri batu zitzaionean. '''Serbiarren, Kroaziarren eta Esloveniarren Erresuma''' ({{lang-sh|Kraljevina Srba, Hrvata i Slovenaca}} / Краљевина Срба, Хрвата и Словенаца; {{lang-sl|Kraljevina Srbov, Hrvatov in Slovencev}}) izen ofiziala hartu zuen, [[Petri I.a Serbiakoa|Petri I.a Karageorgevic]] errege zela. Neuillyko (1919), [[Saint-Germaingo Ituna|Saint-Germaingo]] (1919) eta Trianongo (1920) hitzarmenetan zehaztu ziren estatu berriaren mugak.
 
[[1921]]. urtean. [[Alexandro I.a Jugoslaviakoa|Alexandro I.ak]] hartu zuen Petri aitaren lekua, eta areagotu ziren serbiarren politika zentralista batetik, eta beste herrien asmo nazionalistak, bestetik. [[1929]]an, Alexandro I.ak diktadura ezarri eta Jugoslaviako Erresuma izena eman zion estatuari. Garai hartan talde armatu eskuindarrak ([[ustatxa]] edo gerrilari kroaziarrak) eratu ziren [[Kroazia]]n, [[Ante Pavelic]] zutela buru. [[1934]]an hil zuten kroaziarrek Alexandro I.a [[Marseilla]]n eginiko atentatu batean. [[Petri II.a Jugoslaviakoa|Petri II.a]] erregearen aginpidea erregeordeen esku zen garaian, Italia, Alemania eta Bulgariaren aldera lerratu ziren Jugoslaviako erregeordeak ([[1937]]-[[1938]]ko akordioak). Kroaziak autonomia zabala lortu zuen, bestalde, [[1939]]an.