Juan Ajuriagerra Otxandiano: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
8. lerroa:
Etxegile [[foru]]zale baten seme, gaztetandik abertzaletasunaren aldeko agertu zen, eta mendigoizale taldeetako kide izan zen. Industria ingeniaritza ikasi zuen Bilbon bertan. Euskal [[abertzaletasun]]aren aldeko jarrera izan zuen oso gazte zenetik, eta Eusko Alderdi Jeltzalean sartu zen 1929. urtean, 1934an [[Bizkai Buru Batzarra|Bizkai Buru Batzarreko]] kide izendatu zuten eta kargu hartan iraun zuen 1937ko abuztuaren 28ra arte.
 
[[Espainiako Gerra Zibila|Espainiako gerra zibilean]] [[gudari]]en buru izan zen. Bilbo [[Francisco Franco|Franco jeneralaren]] gudarosteak okupatu zuenean, 1937ko abuztuan [[Eusko Gudarostea]]k Italiako armadaren aurrean errenditzeko negoziaketetan taldeburu izan zen Eusko Gudarostearen aldetik ([[Santoñako hitzarmena|Santoñako Ituna]]). Francok delako Ituna ez betetzean, hiltzera kondenatu zuen. [[Indultu|Indultatu]] ondoren sei urte (1937-1943) igaro behar izan zituen espetxean Frantziara ihes egin baino lehen.
 
Isilpeko borrokaren eratzailea, hogeita hamar urtez ezkutuko jeltzaleen buru izan zen. 1947an, Jose Antonio Agirrerekin batean, Kristau Demokraziaren Nazioarteko Taldeen sorreran esku hartu zuen. 1965ean, Gil Roblesen ''Democracia Social Cristiana'', Kataluniako ''Unión Democrática'' eta Jiménez Fernándezen ''Izquierda Democrática Cristian'' alderdiekin batera estatu espainoleko ''Equipo Demócrata Cristiano'' delakoa eratu zuen Taorminan.
 
1950eko urteetan, jarrera zurruna eta baztertzailea agertu zuen [[Ekin (historikoa)|Ekin taldeko]] gazteen aurrean, tartean zirela [[Txillardegi]] eta [[José María Benito del Valle|Benito del Valle]], EAJren jarrera geldia kritikatu eta Hego Euskal Herrian abertzaletasun aktiboa babesten zutenak. Ondorioz, gazteok EAJren dinamikatik kanpora bereizi ziren.
 
Franco hil ondorengoko lehen hauteskundeetan, artean Bizkai Buru Batzarreko lehendakaria zelarik, Eusko Alderdi Jeltzaleak Bizkaiko zerrenda buru aurkeztu zuen, eta diputatu aukeratu zuten. Gero, [[Eusko Kontseilu Nagusia]]ren lehendakaritzarako hautagaia izan zen. 1978an, eskumendeak Gobernu Zentraletik Eusko Kontseilu Nagusiari aldatzeko helburuarekin eratu zen Bitariko Batzordearen lehendakariordea izendatu zuten. Kargu hartan zelarik, lehentasuna gai hauei eman zien: [[Kontzertu Ekonomikoa]]k, [[Batzar Nagusiak]] eta aginte gaien aldatzea. Bestalde, Espainiako Estatua egitura federalaren arabera eratzearen aldekoa zen. 75 urte zituelarik hil zen Aiegin, Lizarra ondoan.
29. lerroa:
* {{es}} Fernando de Meer, "El Partido Nacionalista Vasco ante la Guerra de España (1936-1937)", Eunsa 1992.
* {{es}} Eugenio Ibarzabal, [https://www.erein.eus/libro/juan-ajuriagerra-el-hermano-mayor ''"Juan Ajuriagerra, el Hermano Mayor"''], Erein 2019.
* {{es}} [https://www.deia.eus/2018/08/25/sociedad/historias-de-los-vascos/lo-que-he-aprendido-de-ajuriaguerra-rel-hermano-mayorr- ''"Lo que he aprendido de Ajuriaguerra, ‘el Hermano mayor’"''], DEIA egunkaria 2018-08-25.
 
{{oinordekotza