«José Mendiague pastorala»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
tNo edit summary
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
{{Izenburu etzana}}
[[Fitxategi:Mendiague1.jpg|thumb|300px|Pastoralaren une bat.]]
'''''José Mendiague pastorala''''' [[Jean Bordaxar]]ek idatzitako lana da, [[2012]]ko [[uztailaren 29]]an lehen aldiz taularatuta. [[Arrokiaga]] herriko lagunek plazaratu zuten. [[Pastoral]]ak [[Joxe Mendiaga|Joxe Mendiaga Larregain]] ([[Aldude]], [[Nafarroa Beherea]], [[1845]]-[[Montevideo]], [[Uruguai]], [[1937]]) euskal idazlearen bizitza azaltzen du.<ref>http://suazia.com/index.php?option=com_content&view=article&id=24:ameriketan-euskaldunak-jose-mendiague-pastorala-le-29-juillet-et-le-5-aout-a-roquiague&catid=8&lang=fr&Itemid=101</ref>
 
== Joxe Mendiagaren biografia ==
Joxe Mendiaga [[Aldude]]n jaio zen. [[Hazparne]]n bizi izan zen eta [[1863]]an hamazortzi urterekin [[Amerika]]ra joan zen; hala ere ez zuen inoiz bere euskaltzaletasuna bazterrean utzi. [[Argentina]], [[Txile]] eta [[Uruguai]]n bizi izan zen. Azken honetan jardun zuen batez ere baina [[1875]]ean Argentinako [[Entre Ríosko probintzia]]ko Puerto Ruizen bizi izan zen. Geroago hogeita lau urtez [[San José de Mayo]]n ibili zen Montevideora [[1900]]ean itzuli arte. Lanbidez [[tabako]] lantegi baten nagusia izan zen. [[1881]]etik Margarita Gandollarekin ezkonduta, lau seme-alabaren gurasoak izan ziren.
 
Ameriketan ere euskal idazle batzuekin harremanetan egon zen: [[Jose Maria Iparragirre]], [[Joanes Otsalde]]<ref>[[Piarres Xarriton]], [http://www.euskaltzaindia.net/dok/euskera/50453.pdf ''Bidarrai, euskara eta euskaltzaleak''], euskaltzaindia.net.</ref> edo [[Pedro Mari Otaño]]. [[Montevideo]]n hil zen [[1937]]an.
 
== Diskoa ==
* ''Ameriketan euskaldunak, José Mendiague pastorala'' izenburupean plazaratu zen 2012an. Baigorri: imako Talde Koordinakuntza elkartea, 2012. Luzapena: 78 minutu.<ref>https://bdb.bertsozale.eus/fr/web/liburutegia/view/1762-ameriketan-euskaldunak-jos-mendiague-pastorala-arrokiaga-kantoreak</ref>
 
== Iruditegia ==
 
== Ikus gainera ==
* [[Pastoral]]
* [[Jean Bordaxar]]
* [[Joxe Mendiaga]]
 
== Kanpo estekak ==
* [https://www.eke.eus/fr/culture-basque/theatre-basque/la-pastorale/pastorale-jose-mendiague. Pastoralaren argazkiak.]
* [https://pastorala.erakusketa.bilketa.eus/index.php/fr/pastorales-d-autrefois-images-et-archives/documents-video José Mendiague pastoralaren bideoak.]
{{autoritate kontrola}}