Josu Urrutikoetxea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 37.29.156.50 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Wiki13 wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketak: lehengoratzea SWViewer [1.4]
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
12. lerroa:
== Atxiloketa ==
 
2019ko maiatzaren 16ko goizean atxilotu zuten, Frantziako [[Alpe]]etan, eta espetxeratu egin zuten arratsaldean. 07:30ak aldera izan zen atxiloketa, Goi Savoiako [[Sallanches]] herrian. Frantziako zerbitzu sekretuek gidatu zuten operazioa, eta [[Guardia Zibil]]ak ere parte hartu zuen, [[Espainiako Barne Ministerioa]]k jakinarazi duenez. Polizia etxe batera eraman zuten, eta bertan mediku batek arta zezala eskatu zuen. Poliziak ospitalera eraman zuen, eta, proba batzuk egin ondoren, Sallancheseko [[jendarmeria]]ra eraman dute berriz.
 
Handik, hiri bereko espetxera bidali zuten Urrutikoetxea. Patrice Guigone prokuradoreak kazetariei esan zienez, hamar egun zituen Frantziak jarritako zortzi urteko zigorrari uko egin eta beste epaiketa bat eskatzeko. Azkenean, Josuren abokatuek hori egin zuten, hau da, epaiketa berri bat eskatu. [[Bonneville (Savoia Garaia)|BonnevilleBonnevilleko]]ko kartzelan egun gutxi batzuk eman zituen [[Paris]]erako lekualdatzea antolatu arte.
 
Urrutikoetxea [[Sallanches]] herriko ospitalera bidean zihoala atxilotu zuten, herriko alkate Georges Morandek azaldu zuenez. [[France Bleu]] Pays Basque irratiaren arabera, osasun arazoengatik artatzera joana zen. [[Fernando Grande-Marlaska|Grande-Marlaskak]] adierazi zuen ezin zuela informaziorik eman Urrutikoetxearen egoerari buruz, baina azaldu du ospitalera oinez eta bere kabuz iritsi zela. Urrutikoetxearekin batera zihoan lagun bat deklaratzera eraman zutela azaldu zuen Fernando Grande-Marlaska Espainiako jarduneko Barne ministroak. Urrutikoetxearekin zein lotura duen argitu nahi zuen Poliziak.
24. lerroa:
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak jakinarazi zuen Urrutikoetxea Espainiaratzea galdegingo diola Frantziari. Adierazi zuenez, Espainiaratzeko eskatu aurretik aztertu egingo du zein kausa dituen epaitu gabe. Horien artean dago 1987. urtean [[Zaragozako kuartel-etxearen aurkako atentatua|Guardia Zibilaren Zaragozako kuartelaren aurkako erasoa]] agindu izanaren akusazioa —11 lagun hil zituen ETAk—.
 
Grande-Marlaskak azaldu zuen bi kausa dituela zabalik, eta "inputazio zehatz bat". Frantzian espetxeratu zuten arren, nabarmendu zuen Espainiaratzeko behin-behineko eskaera egiteko aukera dagoela, "beste batzuetan egin bezala", Urrutikoetxearen atxiloketa "lehentasun gorenekoa" baitzen Espainiako segurtasun indarrentzako.
 
Urrutikoetxearen atxiloketak erreakzio politiko ugari eragin zituen<ref>https://www.berria.eus/albisteak/166425/espetxeratu-egin-dute-josu-urrutikoetxea.htm</ref>.