Jose Maria Iparragirre: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
15. lerroa:
[[Urretxu]]ko (Gipuzkoa) antzinako kale nagusiko [[Altzola etxea (Urretxu)|Altzola etxean]] jaio zen, Bere gurasoak [[Jose Agustin Iparragirre Aranburu]] eta [[Francisca Manuela Balerdi Eskorta]] ziren. 1820. urtean. Aita, gozoki denda baten jabea zen. [[Zerain]]en maisu ziharduen osaba batekin egin zituen lehen ikasketak. Hamaika urterekin [[Gasteiz]]a bidali zuten gurasoek ikastera, baina laster itzuli zen. Hamahiru urte zituela gurasoak [[Madril]]a aldatu ziren, baina berehala, 1833. urtean, [[Lehen Karlistaldia]] piztu zen, eta gurasoei ezer esan gabe osabaren etxera joan zen.
 
1834. urtean karlisten gudari talde batean sartu zen, Gipuzkoako lehen batailoian, 1839 arte. 1835eko uztailean, zauriturik atera zen Jose Maria nerabea [[Mendigorriko gudua|Mendigorriko Guduan]]. Berriz zauritu zuten 1836ko apirilean [[Castejóngo Gudua (1836)|Castejongo Guduan]], zubiaren defentsan. [[Karlos Maria Isidro Borboikoa|Karlos erregenahiaren]] guardiako kide izan zen, eta erbesteko bidea hartu zuen harekin batera 1839ko irailean, [[Endarlatsa|Endarlatsatik]]tik.<ref>{{Erreferentzia|izena=Amagoia Gurrutxaga|abizena=Uranga|izenburua=Gidoia|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/udako_serieak2020/08/11/mito-bat-tiraderan/gidoia.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2020-08-16}}</ref> Frantzian jauntxo baten babesa izan zuen, eta [[Caroline Duprez]] abeslariarekin jardun zuen musika eta kantua ikasten, horretarako zituen berezko dohainak jorratzen. 1848an, frantziar agintariek erbesteratu egin zuten, [[1848ko iraultzak|1848ko iraultzen]] giro nahasian jendaurrean ''[[Marseillesa]]'' abestu zuela eta.
 
[[Frantzia]], [[Italia]], [[Suitza]] eta [[Alemania]]n barrena ibili ondoren, [[Londres]]en azaldu zen 1851n, abeslari. [[Francisco Mazarredo|Mazarredo]] jeneralak abesten entzun zion, eta zigorrik gabe sorterrira itzultzea proposatu. Bilbora iritsi eta Madrila joan zen. Hantxe abestu zuen lehen aldiz, [[1853]]. urtean, [[San Luis ostatua|San Luis kafetegian]], [[Juan Maria Blas Altuna]] piano-jotzailea lagun, bezperan konposaturiko ''[[Gernikako arbola (abestia)|Gernikako Arbola]]''.
41. lerroa:
[[Fitxategi:Urretxu - Monumento a Iparragirre 2.jpg|thumb|eskuinera|200px|Iparragirreren monumentua [[Urretxu]]n]]
[[Fitxategi:Guernica - Monumento a Iparraguirre.jpg|thumb|eskuinera|200px|Omenezko estatua [[Gernika-Lumo|Gernikan]]]]'''[[:Kategoria:Iparragirreren bertsoak|Iparragirreren bertso edo abestien zerrenda ikusgai]]'''
* ''[[Agur Euskal Herriari (abestia)|Agur Euskal Herria]]'' ("Gazte gaztetandikan" bezala ere ezaguna)
* ''Ameriketatik Urretxuko semeei''
* ''Errukarria''
* ''Ezkongaietan''
* ''[[Gernikako arbola (abestia)|Gernikako arbola]]'' ([[Gernikako Arbola]]ren omenez)
* ''[[Glu, glu, glu|Glu, glu, glu!]]''
* ''Gora Euskera''
* ''[[Hara nun diran]]''
* ''[[Kantari euskalduna]]''
* ''Nere amak baleki /'' Zibilak esan naute<ref name=":0" />([[Tolosa]]ko Justizia-jauregian preso zela idatzia)
* ''Nere etorrera''
* ''Nere izarra''
* ''Nere maitearentzat''
* ''Nere ongile maiteari''
* ''[[Trapu zaharrak]]''
* ''Ume eder bat''<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ume eder bat - Wikiteka|url=https://eu.wikisource.org/wiki/Ume_eder_bat|aldizkaria=eu.wikisource.org|sartze-data=2020-08-13}}</ref>
* Zibilak esan naute<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Zibilak esan naute - Wikiteka|url=https://eu.wikisource.org/wiki/Zibilak_esan_naute|aldizkaria=eu.wikisource.org|sartze-data=2020-08-13}}</ref>
* ''Zugana Manuela''<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Zugana Manuela - Wikiteka|url=https://eu.wikisource.org/wiki/Zugana_Manuela|aldizkaria=eu.wikisource.org|sartze-data=2020-08-13}}</ref>
 
== Erreferentziak ==