Joanes Antxieta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
11. lerroa:
[[Elisabet I.a Gaztelakoa|Elisabet Katolikoaren]] kapera-abeslaria eta kapilaua zen 1489an. Geroago, bere bigarren seme Gaztela eta Aragoiko Joanes infantearen kapera-maisu izendatu zuen [[1495]]ean, eta haren musika maisu ere izango zen. Hau hil ondoren, 1497an, erreginaren zerbitzura itzuli zen eta hainbat bidaia egin zituen gortearekin. Kalonjetza bat lortu zuen [[Granada (Espainia)|Granadako]] katedralean, eta Azpeitiko [[Soreasuko Sebastian parroki-eliza]]ko erretore izendatua izan zen [[1503]]an.
 
Erregina Katolikoa [[1504]]an hil eta gero, [[Joana Gaztelakoa|Joana Eroaren]] zerbitzura pasatu zen, eta harekin ere bidaia ugari egin behar izan zituen, bai Espainian eta bai atzerrira ere, batez ere [[Flandria|Flandes]] eta [[Ingalaterra]]ra. Bruselan Karlos, Leonor eta Isabel infanteen musika-maisua izan zen. 1506an Joana I.a eta Filipe errege-erregina berrien kaperan penintsulara itzuli zen. 1508an, kapera desagertu ostean, Joanaren heriotzara arte Tordesillasen geratu zen. 1512 eta 1516 urteen artean, [[Fernando II.a Aragoikoa|Fernando KatolikoaKatolikoaren]]ren gortean lan egin zuen. Arevaloko jauregian Juan Vazquez de Cuellarren semeen musika-maisua izan zen. Aro berean, bere iloba, [[Ignazio Loiolakoa]], ikasle izan zuen.
 
Bizitzako azken urteak Azpeitian pasatu zituen, erretore egon zen herrian. [[1523]]ko uztailaren 30ean hil zen, XVI. mende hasieran berak aginduta eraiki zen [[mudejar]] estiloko etxean, egun ere Soreasuko Sebastian parroki-eliza aurrean dagoen eraikinean. Antxietaren musika-lanak XIX. mende amaieran egin ziren ezagunak musikaren historian, [[Madril]]go Errege Jauregian ''Cancionero de Palacio'' famatua aurkitu zenean.
20. lerroa:
 
=== Musika erlijiosoa ===
* ''Misa Rex Virginum'' (4 ahotsetarako)
* ''Misa sine nomine'' (''L’hommme armé,'' 4 ah.)
* ''Salve Regina'' (antifona, 4 ah.)