Institución Libre de Enseñanza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Cite web +erreferentzia)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
24. lerroa:
}}
[[Fitxategi:1883-06-12-Institucion-libre-de-enseñanza.jpg|thumb|300px|Erakundearen publizitatea.]]
'''Institución Libre de Enseñanza''' (euskaraz Irakaskuntza Erakunde Askea) edo '''ILE''' Espainian 1876tik 1936ra garatu zen proiektu pedagogiko aurrerakoia izan zen. Erakunde honek eragin handia izan zuen Espainiako pentsamendu moderno eta berritzailean. Proiektuaren ideologia [[Karl Christian Friedrich Krause]] filosofiaren ideietan oinarritzen zen, hau da, joera krausista zuen. [[Krausismo]] [[Madrilgo Unibertsitatea]]n irakasle zen [[Julián Sanz del Río]] zabaldu zuen Espainian. 1936ko militarren estatu kolpeak, indarrez, ia mende erdiko esperientziari amaiera eman zion.<ref>{{erreferentzia|url=https://www.upct.es/seeu/_as/divulgacion_cyt_09/Libro_Historia_Ciencia/web/mapa-centros/Institucion%20Libre%20de%20Ensenanza.htm|izenburua=|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
 
== Sortzaileak ==
30. lerroa:
 
== Historia ==
1875ean "[[Orovio Dekretua]]z" [[Cánovas]]ek ezarritako eredu politikoak unibertsitateko irakasleen katedra askatasuna erabat baztertzen zuen. Dekretu horren arabera fede katolikoaren aurkako ideiak baldin baziren ezin ziren katedratik defenditu. [[Integrismo]] horren bidez estatu espainiarra Jainkoak eutsitako proiektua zela aldarrikatzen zen. Ondorioz, irakasle askok unibertsitatea utzi behar izan zuten. Hori izan zen Institución Libre de Enseñanza sortzeko lehergarria 1876an. Erakundearen lehen burua Giner de los Ríos. 1881tik aurrera instituzioan hezitako irakasleak hasi ziren bertan lanean. Hori izan zen de los Ríosen ondorengoan goi postuan, [[Manuel Bartolomé Cossío]]. [[Ricardo Rubio Álvarez de Linera|Ricardo Rubio]], [[Pedro Blanco Suárez]], [[Ángel do Rego]], [[José Ontañón Arias]], [[Pedro Jiménez-Landi]] eta beste askok proiektua bultzatu zuten. Erakundea teoria pedagogiko eta zientifiko berrien eta aurrerakarien ikasgunea bihurtu zen.
 
Modu batez, ILEn eraginez beste instituzio eta ekimen asko sortu ziren:
* [[Centro de Estudios Históricos]] (Ikasketa Historikoen Zentroa), [[Ramón Menéndez Pidal]]ek sortutakoa.
* [[Residencia de Estudiantes]] (Ikasleen Egoitza), [[Alberto Jiménez Fraud]]ek 1910ean sortutako abangoardien espazioa.
* [[Junta para Ampliación de Estudios e Investigaciones Científicas|Junta para Ampliación de Estudios]], 1907an [[José Castillejo]]k sortuta.
 
Beraz, Europaren maila jartzeko esfortzu handi bat izan zen. Baina [[Espainiako Gerra Zibila]]k guztiarekin bukatu zuen. Frankistek erakundearen ondare guztiak konfiskatu zituzten eta proiektuaren aldeko intelektual asko isildu behar izan ziren edo, okerrago oraindik, penintsulatik ihes egin behar izan zuten. Modu batez, erbestealdiak ere alde positiboa izan zuen zeren eta haien ideiak Europan eta Amerikan zabaldu baitziren.
 
Diktadorea hil ondoren, [[Manuel Pedregal Fernández]]ek erakundearen ondarea berreskuratzeko eta berriro ere martxan jartzeko lan handia egin zuen, neurri batean helburuak osatuz. Egun, ondare hori [[Francisco Giner de los Ríos Fundazioa]]k gestionatzen du.
45. lerroa:
 
== ILEko promozioak ==
[[Fitxategi:La Canariera, de Franzen.jpg|thumb|300px|Lehen hezkuntzako ikasleak, 1903, [[ Christian Franzen]]en argazkia.]]
* ''Lehenengo promozioa'': Orokorrean [[Giner de los Ríos]] inguruan bildutako intelektualak ziren. De los Ríos 1875an unibertsitatetik kanporatu zuten eta 1881an bueltatu zen. Promozio honetan, besteen artean, izen hauek aipa daitezke: [[Manuel Bartolomé Cossío]], [[Joaquín Costa]], [[Leopoldo Alas "Clarín"]], [[Alfredo Calderón y Arana|Alfredo Calderón]], [[Eduardo Soler]], [[Jacinto Messia]], [[Adolfo Posada]], [[Pedro Dorado Montero]], [[Aniceto Sela]], [[Rafael Altamira]], e.a.
 
55. lerroa:
Nahiz eta protagonismo gutxiago izan, emakumeek ere presentzia garrantzitsua izan zuten erakunde horretan. Denborarekin joan dira izen asko ezagutzen: [[Amparo Cebrián]], [[Carmen García del Diestro]], [[Laura García Hoppe]], [[Gloria Giner de los Ríos García]], [[María Goyri]], [[Matilde Huici]], [[María de Maeztu]], [[Jimena Menéndez-Pidal]], [[María Moliner]], [[María Luisa Navarro Margati]], [[Alice Pestana]], [[Laura de los Ríos Giner]], [[Concepción Saiz Otero]], [[María Sánchez Arbós]], [[María Zambrano]], [[Carmen de Zulueta]], [[Enriqueta Agut Armer]], [[Teresa Andrés Zamora]], [[Ángeles Gasset]], [[Elisa López Velasco]], [[Maruja Mallo]], [[Carmen Muñoz Manzano]]...
 
ILEk aldarrikatzen zituen ideien artean emakumearen integrazioa gizartean zegoen. Krausismoak Espainian maila guztietan hezkuntza publikoa, doakoa, derrigorrezkoa eta laikoa aldarrikatzen zuen; guztietan emakumeak ezinbestekoak ziren. ILEk bi batzar antolatu zituen Madrilen, 1882an eta 1892an. Bigarren horretan [[Concepción Arenal]]ek eta [[Emilia Pardo Bazán]]ek hartu zuten parte.
 
Halaber, [[Asociación para la Enseñanza de la Mujer]] zelakoa sortu zen, hau da, Emakumearen Hezkuntzarako Elkartea. Lehendakaritzan gizonezkoak ziren: [[Manuel Ruíz de Quevedo]] (1874tik bere heriotza gertatu arte, 1898ko apirilan), [[Gumersindo de Azcárate]] (bere heriotza gertatu arte, 1917ko abenduan) eta [[José Manuel Pedregal]]. Erakundearen beste intelektual batek, [[Aniceto Sela]], antzeko erakundea Valentzian bultzatu zuen (Valentziako Emakumearen Hezkuntzarako Elkartea). Erakunde sortzaile batzuk ere emakumearen aldeko proiektuetan aritu ziren, besteak beste, [[Juan Facundo Riaño|Juan Facundo Ríaño]], [[Rafael Torres Campos]] eta [[Francisco Giner de los Ríos]] bera.
61. lerroa:
== Euskal hiritarrak ILEn ==
Euskal hiritarren presentzia ez zen handia izan. Dena dela, deigarria da euskal emakumeena:
* [[María Goyri]]
* [[Matilde Huici]]
* [[María de Maeztu]]
 
== Erreferentziak ==
69. lerroa:
 
== Kanpo loturak ==
* {{es}}:[http://www.fundacionginer.org/index.htm Giner de los Ríos Fundazioaren webgunea.]
* {{es}}:[https://www.revistadelibros.com/articulos/la-institucion-libre-de-ensenanza-y-su-ambiente-de-antonio-jimenez-landi "La Institución Libre de Enseñanza desde dentro", Vicente Cacho Viuren artikulua izenburu bereko liburuari buruz.]
{{commonskat}}
{{Autoritate kontrola}}
 
 
[[Kategoria:Pedagogia]]