Induktantzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
2. lerroa:
 
Efektu hauek fisikako oinarrizko behaketa biren eratorriak dira: Lehenengoa, [[intentsitate elektriko|korronte elektriko]] egonkor batek [[eremu magnetiko]] egonkor bat sortzen duela ([[Oersteden legea]]), eta bigarrena, eremu magnetiko aldakor batek inguruko eroale elektrikoetan tentsioa induzitzen duela ([[Faradayren legea]]). [[Lenzen legea]]ren arabera, '''induktantzia''' daukan zirkuitu bat zeharkatzen duen korronte elektriko aldakor batek tentsio proportzional bat induzitzen du, zeina korronte aldaketaren aurkakoa den —autoinduktantzia—. Zirkuitu horretako eremu aldakorrak inguruko zirkuituetan ere indar elektroeragilea sortu dezake —elkar-induktantzia—.
 
'''Induktantzia''' terminoa [[Oliver Heaviside]]k erabili zuen lehenengoz 1886ko otsailean. <math>L</math> ikurra [[Heinrich Lenz]] fisikariaren omenez erabiltzen da.