Igeriketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
10. lerroa:
Igeri egitearen jarduerari dagokionez, hurrengo bost planteamendu hauek bereizten dira:<ref name = "Guerrero Luque 1991">{{Erreferentzia | abizena = Guerrero Luque | izena = Rafael | hizkuntza = gaztelania | izenburua = Guía de las actividades acuáticas : instalación y recursos : los programas | argitaletxea = Editorial Paidotribo | data = 1991 | url = https://www.worldcat.org/oclc/29393985|isbn=84-86475-83-X|pmc=29393985|sartze-data=2020-03-30}}</ref>
 
# '''Erabilgarritasun planteamendua'''. mugimendu-autonomia eta uretan moldatu ahal izatea lortzeko oinarrizko ikasketan oinarritzen da. Oinarrizko desplazamenduak, geratzea, norabide-aldaketak, eta oinarrizko murgil egitea. Hauxe da funtsezko planteamendua erakunde askok antolatzen dituzten Igeriketa programa gehienetan. Batik bat ingurunea menderatzen jakitea da kontua, “ez itotzeko moduan” hain zuzen ere.
# '''Hezkuntza planteamendua'''. Honen helburua ikasleen prestakuntza integrala osatzea da, ura erabiliz Heziketa Fisikoaren beste baliabide bat bailitzan; planteamendu hau batez ere eskola inguruan garatzen da. Oso generikoa da, eta epe ertain edo luzerako aurreikusten da, ikaslearen garapen psikomotorra bilatuz uraren bidez. Planteamendu honetarako adina eskolaldiko adin berbera izan ohi da.
# '''Lehia planteamendua'''. Kirolariak prestatzea eta entrenatzea da honen helburua; azken batean, errendimendua lortzea, eta Igeriketaren kirol espezialitateak sartzen dira honetan.
# '''Jolas planteamendua'''. [[Jolas]] motako jarduerak sustatzea eta eskaintzea da honen helburua, betiere ur-barruti hori toki dibertigarri eta sozializatzaile bihurtzeko ahaleginean, higiene-ohiturak edo jarduera fisikoaren praktikaren mantenamendua indartuz igerilekuetako erabiltzaileen artean.
# '''Osasun planteamendua'''. Ikuspegi honek hainbat kontzepzio biltzen du, nahiz eta guztiek duten halako antzeko muin bat. Helburu nagusia osasun egoera hobetzea da, mantenamendu fisikoaz, berreziketa funtzionalaz, eta talde edo pertsona-multzo espezifiko batzuentzako jardueraz, esate baterako hirugarren adinekoei edo elbarritasun fisiko, psikiko edo sentsorialak dituztenei zuzendurik. Estimulazio goiztiarra, umetxoak, fitnessa, haurdunaldia, eta abar.
 
{| class="wikitable"