Ibaeta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
13. lerroa:
}}
[[Fitxategi:Ibaetako hezeguneak.jpg|thumb|300px|Ibaetako azken hezeguneak.]]
[[FileFitxategi:Igarako ardiak.jpg|thumb|300px|Atzean txalet batzuk eta Ibaeta]]
[[Fitxategi:Baseliza arratsan.jpg|thumb|300px|[[Aingeru Zaindariaren baseliza]].]]
'''Ibaeta''' [[Donostia]]ko ([[Gipuzkoa]]) auzoa da. Bertan dago [[Ibaetako campusa]]. Jaiak [[Aingeru Zaindari]]aren egunean ospatzen dira. Orain urte gutxi arte baserritarren auzoa zen. Gaur egun erabat aldatu da hori ia baserri gehienak desagertu baitira. Donostiako Udalaren informazioen arabera, egun, Ibaetan, 9.500 pertsona inguru bizi dira. Bere muga geografikoak hauek dira: ipar-ekialdean: [[Arriola]], [[Benta Berri]] eta [[Lugaritz]], ekialdean [[Aiete]] eta hegoaldean [[Añorga]] eta [[Usurbil]].
[[Fitxategi:Ibaeta auzoa.jpg|thumb|300px|Donostiako Ibaeta auzoa |thumb| Ibaetako auzune zaharrenetariko bat.]]
[[Fitxategi:Gaur egun Benta Berri, Antigua eta Ibaeta auzoak dauden antzinako argazkia. Donostia, Euskal Herria.jpg|thumb|300px|Bentaberri auzoaren antzinako aireko ikuspegia.]]
21. lerroa:
[[Fitxategi:Ibaetako hezeguneak II.jpg|thumb|300px|Hezeguneak Campusetik ikusita.]]
== Auzuneak ==
Ibaeta barruan beste alde batzuk desberdintzen dira:
* [[Arriola]]
* [[Ibaetako campusa|Unibertsitateko campusa Donostian]]
34. lerroa:
Egun inguru hiritarra dena, orain ez asko arte hezeguneen eta larreen paisaia zen. Hegoaldeko zuhaitz-igela gelditu zaigu testigu. Eta ibaiek Ibaeta zehartzen zuten bezala, itsasoa lehorrean barruraino sartzen zen ere bai. Oraindik-orain mareen eragina eta itsasoatik ekarritako algak Añorga ibaian ikus daitezke. Urte askoan ibaia nabigagarria izan zen eta horrek justifikatzen du Portuetxe baserriaren izena. Ohikoa zen XIX. mende erdi aldean, adibidez, Ibaetatik Donostiako Alde Zaharrera txalupaz joatea. Geroago, Konportan uren mugimenduak mugarazteko konporta bat eraiki zen, alegia.
 
Historikoki Ibaeta Donostiako auzo zaharrenetarako bat da. Hasiera batean haien lur asko Igeldoren barruan kokatzen ziren. 1141. urtean Igeldoren lehenengo aipamena jasotzen da, “Iheldo Bizchaya” bezala, eta herri horrek, Orio eta Usurbilekin batera, Ibaeta hartzen du. Urte horretan, Nafarroako Erregea zen Gartzea IV.a Ramirez Berrezarleak inguru hori Iruñeko Katedralaren eskuetan utzi zuen. 1379an, Orio herria sortu zen eta dokumentu berean Igeldo, Ibaeta eta Andoain Donostiako jurisdikziopean zeudela baieztatzen zen; Donostian herri horien alkateak izendatzen ziren, esaterako. 1379ko dokumentu horrek beste informazioa ematen digu: beste herrien bidean jarraituz (Hernani, Orio, Usurbil) garaiko ibaetarrak Donostiatik bereizi nahi ziren, hau da, herri propioa izan, eta hori eskatu zuten aipatutako dokumentuan esaten den moduan. Eskaerak ez zuen arrakastarik izan eta Donostiaren pean jarraitu behar zutela bermatu zen.
Honekin guztiarekin lotuta, Josu Tellabide ikerlariak Ibaeta auzoarentzako beste toponimo jaso du, “Ileta”; antza, Igeldoko zaharrek oraindik horrela deitzen diote Ibaetari. Ileta izena ez hildakoak zeudelako, ihi landareak zeudelako baizik, “illeta”, “ihitza” egungo euskara batuaz dugu.
 
Beraz, Ibaeta mendetan Donostiako auzoa izan da. Baina horrek ez ditu aztarna historiko edo artistiko handirik utzi. Nahiz eta izen handiko familiak izan, orokorrean, herri xumearen auzoa izan da beti, Donostiaren zentrotik urruti, harreman handiagoekin inguruko herriekin Donostiarekin baino. Gerrak, inbaditzaileak eta gertaera handiak hemendik igaroko ziren baina Ibaeta ez da historia liburuetan gelditu. Ibaetako ingurua berritu eta aldatu nahi izan zuten nobleak eta intelektualak egon ziren ere bai: Pedro Lasarte, [[Simon Aragorri]], [[Juan Olasagasti]]…
 
XIX. mendean, [[Josu Tellabide]] historialarika dioenez, [[Errege Bide]] berri bat egin zen. Ordura arte, [[Aiete]] bitartez, [[Hernani]]ko bidea hartzen zuenaren ordez, [[Andoain]]era zihoana egin zen. Bide horrek bi multzo sortu zituen: Kontxako badiari begira, eskuinean, [[Lugaritz auzoa]] eta ezkerrean, Ibaeta. Hor, modu batez, bide berriak erakarrita, merkatariak eta bentariak kokatu ziren, beste auzo multzoak ezarriz.
 
XX. mende arte auzoak funtsezko aldaketa handirik gabe jarraitu zuen. Mende horren azken hamarkadetan eman zen, ordea, erabateko eraldatzea: lehengo industriak, Errotaburu, [[Gurelesa]], Igara industrialdea, erreken kanalizazioak, hezeguneen agortzea, auzo berriak, unibertsitatearen campusa, [[Zuatzu]] industrialdea, etxe gehiago... Hezeguneen eta baserrien ordez, eraikin berriak eta errepideak.
 
== Ondarea ==
70. lerroa:
* [[Santa Teresa Ikastetxea (Donostia)|Santa Teresa Ikastetxea]]
* [[Santo Tomas Lizeoa]]
* [[Ibai ikastola]]
 
== Bibliografia ==
* [[Ibai Ikastola]]: ''Ibai Ikastola. Mende erdi baten kontakizuna''. Donostia, 2018. ISBN:978-84-09-07175-5.
 
== Ikus, gainera ==