Herbeheretar alderraia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
11. lerroa:
[[Frederick Marryat]]ek, bere bertsioan, kapitainari van der Decken (herbehereraz «ontzi-bizkarran») izena ipini zion, eta [[Washington Irving]]en bertsioan Ramhout van Dam deitzen da. Bai batzuk zein besteak, ontziari ala kapitainari «herbeheretar alderraia» deitzeaz ez dira ados jartzen.
 
Era berean, kapitainak [[enbata]] bati aurpegia emanez, [[Esperantza Oneko lurmuturra]] igaro arte ez zuela atzera egingo zin egin omen zuen, horretarako [[Auziauzi-egun|auzi-egunera]]era arte etengabe saiatzen egon beharko balitz ere. Ontzian bertan jazotako hilketa izugarri bati edota eskifaia guztia hilarazi zuen izurrite beldurgarri bati buruzko aipamenak ere badaude, arrazoi horrexegatik ontziari inongo portuan ainguratzea debekatu zitzaion, bai ontzia nahiz bere eskifaia etengabe nabigatzera zigortuz, lur lehorra inoiz zapaldu ezinik.
 
Gertaera edo kondairaren datak bezala, [[1641]] eta [[1680]] aipatzen dira.