Hegazkin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Ikusizko edizioa Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
12. lerroa:
| izenburua = Sir George Cayley (British Inventor and Scientist)
| url = http://www.britannica.com/EBchecked/topic/100795/Sir-George-Cayley-6th-Baronet
| argitaletxea = Britannica}}</ref>. Lau urte geroago, bere gurdi-gidariak planeagailu horretan hegaldi motz bat egin zuen. Aerodinamikan lanak jarraituz, [[1871]]ean lehenengo haize-tunela eraiki zen, eta egin ziren azterketek adierazitakoaren arabera, erresistentzia aerodinamikoa baino bost aldiz handiagoko altxatze-indarra zuten [[hegal (argipena)|hegalak]] egitea posible zen. Arazoa oraindik aireontzia higiarazi eta kontrolatzea zen. [[Otto Lilienthal]]ek [[Alemania]]n [[Planeagailu|planeagailuekinplaneagailu]]ekin hainbat hegaldi burutu zituen eta kontrolaren inguruan aurrera pauso garrantzitsuak eman zituen, [[1896]]ean hil zen arte, haize bolada batek bere planeagailua hautsi zuenean.
 
=== Lehenengo urteak ===
29. lerroa:
=== Gudatartea ===
 
Lehen Mundu Gerraren ostean, hegazkingintza komertzialaren pizkundea gertatu zen. Teknologia aurreratu ahala, eraikuntza egur eta oihaletik altzairu eta aluminiora igaro zen, motoreetan aurrerapenak potentzia, pisu eta kontsumoan hobekuntza ahalbidetu zuen bitartean. Posta-zerbitzua izan zen lehenengo erabilera zibila, eta [[1919]]an [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]] lehenengo hegaldi komertzialak hasi ziren, hasieran 10 bat bidaiarirentzako tokia zuten hegazkinekin. [[1920ko hamarkada]]n aire konpainia asko sortu ziren kapazitate gehiagoko hegazkinak ateratzen ziren heinean, besteak beste [[Pan Am]], [[Iberia]], [[American Airlines]] eta [[Lufthansa]]. [[1930eko hamarkada]]n Douglas DC-3 eta [[Boeing]] 307 hegazkinak sortu zirenean hegazkingintza komertziala are gehiago hazi zen eta zerbitzua hobetzen joan zen [[Hegazkinhegazkin-laguntzaile|hegazkin-laguntzaileen]]en sartzearekin. Hauetariko lehena Ellen Church izan zen, [[1930]]ean [[United Airlines]]entzat lanean hasi zena.
 
Denboraldi honetan etengabe distantzia eta abiadura markak hausten ziren. [[Ozeano Atlantikoa]] igarotzea ahalegin garrantzitsua zen, eta bakarrik eta geldialdirik gabe igaro zuen lehena [[Charles Lindbergh]] izan zen, [[1927]]ko [[maiatzaren 20]] eta [[maiatzaren 21|21]] bitartean, "Spirit of St. Louis" hegazkinean 34 orduko hegaldia eginez. Schneider Trophy bezalako lehiaketek herrialdeen arteko lehia bultzatzen zuten eta gero eta hegazkin azkarragoren sorrera. 1921ean Italiak irabazi zuen lehiaketa, 189,7 km/h-ko batezbesteko abiadurarekin; 1931n [[Erresuma Batua]]k irabazi zuen 547,31 km/h-ko abiadurarekin. Beste hainbat arrakasta lortu ziren, hala nola Erresuma Batutik [[Australia]]raino bidaia, eta [[Ozeano Atlantikoa]]ren zeharkatzea emakume baten eskutik, [[Amelia Earhart]]. Denboraldi honek gizartean hegazkingintzaren hedapena ekarri zuen.
41. lerroa:
[[Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran|Ekialdeko frontean]] Alemania eta SESB arteko guda izugarria izan zen, hegazkinen laguntza funtsezkoa izan zelarik. SESBen produkzio-ahalmena beste edozein herrialderena baino handiagoa zen. [[Ilyushin Il-2]] sobietarraren 40000 unitate eraiki ziren, historian beste edozein hegazkin baino gehiago. Lur-erasorako hegazkina zen, ez oso azkarra, baina oso sendoa, mantentze-erraza eta edozein baldintzatan erabili zitekeena, mota horretako hegazkin bat izateko ezaugarri bikainak hauek, izan ere.
 
[[Pearl Harbor|Pearl Harborko]]ko erasoaren ostean, [[1941]]ean, Estatu Batuak gerran sartu ziren, eta beraiekin zeuzkaten hegazkin pila. Europako fronterako oso garrantzitsuak izan ziren bonbaketariak, [[B-24]]tik hasita, [[B-17]] handienera arte. Hauei [[Europa]] barruan eskolta emateko ehiza-hegazkinak ere erabili zituzten, hala nola [[P-38]] eta [[P-47]]a, eta guda osoko hegazkinik onenetarikoa, [[P-51 Mustang]]a. Epealdi laburrean garatua izanagatik, azkar adierazi zituen bere ezaugarri bikainak, eta bere abiadura, maniobratze-gaitasun eta autonomiari esker bonbaketariei eskolta eman ahal zien Alemanian barrena. Guztira ia 16000 unitate eraiki ziren. [[Ozeano Barea]]n [[Japonia|Japoniaren]]ren kontrako gudan beste erako hegazkinak erabili ziren. Izan ere, [[hegazkin-ontzi]]ak erabiltzen hasi ziren, eta baita erabilera honentzat bereziki prestatuak zeuden hegazkinak ere, hala nola [[F6F Hellcat]] eta [[Mitsubishi A6M Zero]]. Bonbaketari handien garapena jarraituz, [[Hiroshima]] eta [[Nagasaki]] hirien bonbardaketetan [[Boeing B-29]] hegazkinak erabili ziren.
 
Gudako teknologia-garapen garrantzitsuena motorretan izan zen, baina. Helizearen eraginkortasuna handitu ezin zenez, 1930eko hamarkadan Erresuma Batuak eta Alemaniak, bakoitzak bere aldetik, erreakzio-motorrak asmatu zituzten. Garapena ez zen oso azkarra izan, arazo ugari sortzen baitziren, batez ere motor baten iraupena oso laburra izatea, ordu batzuetakoa besterik ez. Lehenengo jet hegazkina [[Heinkel He 178]] alemaniarra izan zen, [[1939]]ko [[abuztuaren 27]]an aireratu zena. Britainiarrek Gloster Meteor zerbitzuan jarri zuten [[1944]]ean, alemaniarrek [[Messerschmitt Me 262]] baino pixka bat lehenago. Hala ere, gudan sartzen lehena azken hau izan zen, baina nahiz eta oso ezaguna izan, eta azkarra, ez zuen eragin handirik izan gudaren eratorpenean. Motorrez gain, alemaniarrek aerodinamikan aurrerapen garrantzitsuak egin zituzten, gezi-hegalen inguruan eta guztiz hegalak ziren hegazkinetan.
47. lerroa:
=== 1950eko hamarkada ===
[[Fitxategi:Yeager supersonic flight 1947.ogv|thumb|384px|Yeager hegazkinaren hegaldi supersonikoa]]
Alemania, Italia eta Japoniaren porrotaren ostean, hegazkingintzaren garapena batez ere Erresuma Batua, Estatu Batuak eta SESBen eskuetan geratu zen. Alemaniarrengandik asko ikasi zuten, batez ere [[erreakzio-motor|erreakzio-motorrez]]rez eta aerodinamikaz. Eztanda-motorrak alde batera utzita, arreta abiadura altuagoak ahalbidetzen zituen erreakzio-motorrean jarri zuten ingeniariek. Abiadura supersonikoa lortzea izan zen lehenetariko ahalegina. [[1947]]ko [[urriaren 14]]ean [[Chuck Yeager]]ek [[Mach zenbakia|Mach]] 1 gainditu zuen Bell X-1 kohete-motoredun hegazkinean<ref>{{Erreferentzia|abizena1=Hallion|izena1=Richard P.|izenburua=Designers and Test Pilots|lekua=[[New York]]|argitaletxea=Time-Life Books|urtea=[[1982]]|isbn=0-8094-3316-8}}</ref>. Urte horietan garatutako erreakzio-hegazkinak, F-86 Sabre eta MiG-15 adibidez, ez zeukaten abiadura supersonikoan hegan egiteko ahalmena, baina urte gutxi batzuk geroago, [[1950eko hamarkada]]n, [[Lockheed F-104]] bezalako hegazkinek jadanik [[Mach zenbakia|Mach]] 2 abiadura har zezaketen. Hamarkada horretan eta hurrengoaren hasieran diseinatutako ehiza-hegazkin gehienek abiadura supersonikoan hegan egiteko ahalmena zeukaten. Bonbaketariei dagokienez, erreakzio-motorrek pisu handiagoak eta abiadura azkarragoak ahalbidetu zituzten, eta B-47 eta [[B-52]] hegazkinak jaio ziren amerikarren aldetik, eta Tupolev Tu-95 sobietarren partetik. Azken hau ez da jet hegazkina, baina aurkako norantzan biratzen duten helize pare bat erabiliz motor [[turbohelize]] bakoitzean, besteen adinako abiadurak lortzen ditu. Bonbaketariak ere azkar asko supersonikoak bilakatu ziren, B-58 eta Tupolev Tu-22 bezalakoak.
 
Garapen militarrarekin batera, hegazkingintza komertzialean erreakzio-motorrak sartu ziren. Lehenengo jet hegazkin komertziala [[De Havilland Comet]] britainiarra izan zen, [[1952]]an zerbitzuan sartu zena. Hastapenak ez ziren onak izan, baina: hainbat istripu jasan zituen, metalaren nekearen ondorioz leiho inguruetan fuselajearen haustura gertatzeagatik. Hegazkin [[presio|presurizatua]] zenez, hegaldi bakoitzean gertatzen ziren presurizazio eta despresurizazio zikloek metalean nekea eragiten zuten, orduan ezagutzen ez zen fenomenoa berau, azkenean fuselajea hausten zen arte. Boeing konpainiako ingeniariek hau kontuan hartuta [[Boeing 707]]a diseinatu zuten, [[1958]]an Pan Amek zerbitzuan jarri zuena. Urte bat beranduagokoak dira [[Douglas DC-8]] estatubatuarra eta [[Sud Aviation Caravelle]] hegazkin frantziarra.