«Hautespen natural»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
Organismo baten ondorengoen artean ausazko aldaketa batzuk daude ([[mutazio]]ak), hein batean heredagarriak direnak. Aldaketa horiek biziraupenerako eta ugalketarako aukeretan ezberdintasunak sortzen dituzte (inguruneak inposatuak) ezaugarri jakin batzuk populazioan zabalduz, eta beste zenbait desagertu egingo dira. Aldaketa hauek, belaunaldiz belaunaldi metatuz gero, fenomeno ebolutiboak sortuko lituzkete.
 
* '''Aldakortasuna''': populazio batean [[genotipo]] eta [[fenotipo]] desberdinak daude. Darwin bera jabetu zen populazio baten banakoek elkarren arteko desberdintasun ugari zituztela. Populazioek aldakortasun genetiko nabarmena dute, ez baitaude berdinak diren bi banakorik<ref>{{Erreferentzia|abizena=Min Lin|izenburua=Functional mapping — how to map and study the genetic architecture of dynamic complex traits|orrialdeak=229–237|hizkuntza=en|abizena2=Wu|izena2=Rongling|data=2006-03|url=https://www.nature.com/articles/nrg1804|aldizkaria=Nature Reviews Genetics|alea=3|zenbakia=7|issn=1471-0064|doi=10.1038/nrg1804|sartze-data=2019-06-04}}</ref>.
* '''Egokitzapena''': jirafen adibidearen bidez azalduko dugu. Iraganean lepo luzea eta lepo motzagoa zuten jirafak zeuden. Lepo luzea zutenak hobeto egokitzen ziren haien ingurunera, zuhaitzen hostoak errazago harrapatzen baitzituzten lepo motza zutenak baino.
* '''Ondoretasuna''': lepo luzeko jirafak hobeto elikatzen ziren lepo motzekoak baino, eta gehiago bizi eta ugaldu egiten ziren. Hautespen naturalak haien ingurunera hobekien moldatutako banakoen (lepo luzekoen) aldeko hautaketa egin zuen, eta horiek izan ziren nagusitu zirenak eta gaur arte iritsi izan diren jirafa bakarrak.
 
== Hautespena eta biziraupena ==