Gizako piramide handia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
8. lerroa:
Keopsek Piramide Handia eraikitzea agindu bazuen, ez zuen [[esklabotza|esklaboekin]] egin, denbora askoan pentsatu izan den bezala, baizik eta ondo prestaturiko langileekin, [[geometria]]n, [[estereotomia]]n (harria mozteko artea), [[astronomia]]n eta abar, ezagutza handiak zituzten buruzagiek zuzenduak. Horregatik, litekeena da piramidearen eraikuntza ez izatea Keopsen erregealdiak ospea galtzearen arrazoia, baizik eta errege horrek hartutako neurri erlijioso eta administratiboak, oso modu kaltegarrian eragin baitzuten ondorengo tradizio egiptoarrean: handik aurrera, mendeak joan, mendeak etorri, Keopsen irudia okertu zen.

== Ezaugarriak ==

Piramidearen oina [[karratu]] ia perfektu bat da, 230 metroko aldea duena (440 egiptoar [[besabete]]). Zorua berriz ia erabat horizontala da, gehieneko desnibela 0,0021 m besterik ez baita. Oineko karratuaren aldeak [[lau puntu kardinal]]ekiko guztiz [[perpendikular]]rak dira. Eraikuntzak 146,59 metroko garaiera zuen amaitu zutenean (280 besabete), baina gaur egun ez da 138,75era baizik heltzen. Kareharrizko 2.300.000 bloke handiz egina dago, milimetro erdi eskaseko [[igeltsu]]zko geruza tartean dutela. Blokeen batez besteko garaiera 0,69 metrokoa da, eta pisua 2,5 tonakoa, baina badira 1,5 m altu direnak eta 15 tonako pisua dutenak ere. Eraikin eskerga honen guztizko bolumena 2.600.000 m3-koa da eta 6.000.000 [[tona]] pisatzen du, gutxi gorabehera.
15. lerroa:

=== Arkitektoa ===
Keopsen piramidearen arkitektoa Hemiunu izan zela uste da, Nefermaat arkitektoaren semea, zeina Seneferu erregearen piramidearen arkitektoa izan zen, Keopsen aitari egin zitzaion piramidearena, hain zuzen. Halako baieztapenak egiteko arkeologoek Hemiunuri eginiko zenbait adierazpen hartzen dituzte oinarritzat; zeinetan ustezko arkitektoa "Obren maisu" edo "Bisir" gisa izendatzen den. Bere hilobia Keopsen piramidetik gertu dago eta bere itxura adierazten duten irudiak ditu. Bere mastabako zenbait harritan Khufuren erregealdiaren datak aurkitu dira idatzita. Hemiunuren estatua gaur egun Hildesheimgo museoan aurki daiteke, Alemanian.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=La pirámide de Keops (Khufu) l la gran pirámide de Guiza|hizkuntza=es-ES|data=2019-05-28|url=https://www.siatours.com/es/atracciones-en-el-cairo/la-piramide-de-keops-khufu/|sartze-data=2020-05-15}}</ref>

=== Datazioa ===
Piramidearen datazioaren inguruan eztabaidak egon dira. Egiptologoen eta historialarien arabera, piramidea Keopsen erregealdian eraiki zen, K. a. XXVI. mendearen lehen erdian. 2013an portu bat aurkitu zuten eta bertan piramidearen ustezko eraikitze-datan idatzi ziren zenbait eskuizkribu, zeinetan harrizko blokeen ontziratze erregistroak agertzen diren, Turatik Gizara. Erregistro horietan hileko berrehun bloke garraiatzen zirela ere irakurri da.<ref>{{Erreferentzia|izena=Alexander|abizena=Stille|izenburua=The World's Oldest Papyrus and What It Can Tell Us About the Great Pyramids|hizkuntza=en|url=https://www.smithsonianmag.com/history/ancient-egypt-shipping-mining-farming-economy-pyramids-180956619/|aldizkaria=Smithsonian Magazine|sartze-data=2020-05-15}}</ref>

Pseudoarkeologia gisa sailkatu diren teoriak ere badira, zeinak piramidearen eraikitze-data azaltzeko beste hainbat erreferentzia hartzen dituzten. Orionen Korrelazioaren Teoriaren arabera, zeina Gilbert eta Hancock ikerlariek babestu duten besteak beste, Giza bailarako hiru piramide handiak Orion konstelazioaren gerrikoa osatzen duten hiru izarren irudikapen zehatza egiteko moduan eraiki ziren. Izarrak milurtekoetan zehar haien posizioetatik mugitzen direnez, gaur egun irudikapena akastuna da, baina teoriak dio eta matematikoki egiaztatu da irudikapena bat datorrela K. a. 10.500 urtean izar horiek zuten posizioarekin.

=== Barnealdea ===
Piramidea hiru ganbera nagusik osatzen dute, horietatik bi piramidearen barnean daude eta gaur egun Erregearen Ganbera eta Erreginaren Ganbera izena jasotzen dute. Hirugarren ganbera lurpean dago eta Lurpeko Ganbera izenez ezagutzen da.

Ganberetarako jatorrizko sarbidea iparraldean dago. Bide beherakor bat da, bukaera granitozko bloke batzuk oztopatzen dute. Bide hori bidegurutze bateraino iristen da eta bertan bi bide har daitezke: gorakorra, Galeria Handira dihoana eta beherakorra, Lurpeko Ganberara iristen dena.
{{Zutabe berria}}[[Fitxategi:Cheops-Pyramid.svg|ezkerrera|frameless|500x500px]]{{Zutabe amaiera}}
{{Zutabe berria}}'''Irudiko zenbakiak hurrena dira:'''

1. Jatorrizko sarrera, iparraldekoa, gaur egun harriek oztopatuta dagoena.

2. Egungo sarbidea, Al-Mamun kalifak irekitzea agindu zuena 823. urtean, garaiko jendartean piramidearen barnean altxor baliotsuak zeudelako ustea zabaldua baitzegoen. Palanken bidez zulatu ziren hamasei metro.

3. Jatorrizko sarrera oztopatzen duten granitozko harlauzak.

4. Lurpeko Ganberara doan pasabidea.

5. Lurpeko Ganbera.

6. Galeria Handira iristeko jarraitu behar den pasabidea.
7. Erreginaren Ganbera.

8. Erreginaren Ganberara iristeko jarraitu behar den pasabidea.
9. Galeria Handia.

10. Erregearen Ganbera eta arintze ganberak.
11. Ganberaurrea.

12. Galeria Handia eta Lurpeko Ganbera lotzen dituen zulatutako pasabidea.

7-10: Erreginaren eta Erregearen ganberen aireztatze kanalak.{{Zutabe amaiera}}
==== Galeria Handia ====
Galeria Handia berrogeita zazpi metroko luzera eta zortzi metroko altuera duen bide handi bat da. Galeria Handiko paretak bertikalak dira bi metroko altuerara arte eta hortik gora gezurrezko bobeda bat eratzen da mailakatutako harrizko errenkadak elkarrengana hurreratu ahala.

==== Erregearen Ganbera ====
Erregearen Ganbera granitozko harlauzek osatzen duten lau paretako ganbera bat da. Pareta guztiak lauak dira, leunak eta inolako apaingarri edo eskuizkriburik gabeak. Gaur egun ganberaren baitan soilik sarkofago huts bat dago, granitozkoa, eskuizkribu edo apaingarririk gabea eta piramidea eraiki aurretik bertan jarri zena, pasabideak baino zabalagoa baita. Erregearen Ganberaren gainean ''arintze ganberak'' izenekoak daude, altuenaren sabaia bloke makurtuek osatzen dute eta beraien funtzioa Erregearen Ganberari bere gainetik dauden blokeek sorrarazten dioten presioa arintzea da, hau da, pisu guztia ganbera nagusi haren gain gera ez dadin egin ziren. Erregearen Ganberara iristeko pasabide horizontal bat pasa behar da, ''ganberaurrea'' izenez ezaguna, Galeria Handitik ateratzen dena.

==== Erreginaren Ganbera ====