Gero (Axular): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
41. lerroa:
Hirugarren edizioa 1864koa da; Baionan inprimatu zen Intxauspe [[kalonje]]aren eskutik, [[Luis Luziano Bonaparte|Bonapartek]] hala proposatuta.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=literaturaren zubitegia - Aurkibide alfabetikoa|url=https://zubitegia.armiarma.eus/?p=sal-554|aldizkaria=zubitegia.armiarma.eus|sartze-data=2019-06-04}}</ref> Hirugarren edizio horrek badu berezitasun bat: gaien hurrenkera aldatu egin zen eta testuan hainbat aldaketa barneratu ziren, errealismoa oso agerikoa zenean, bereziki.<ref name="Auñamendi Eusko Entziklopedia: Agerre Azpilkueta, Pedro" />
 
Laugarren edizioa [[Zarautz]]en inprimatu zen 1954an. Bertan ortografia modernoagoa baliatu zen eta bigarren edizioan egindako aldaketak ageri dira oraindik.<ref>{{Erreferentzia | izena=Amitabh Shukla | izenburua=kritiken hemeroteka » Gero|url=https://kritikak.armiarma.eus/?p=3720|sartze-data=2019-06-04}}</ref> Nazioarteko Eusko Ikaskuntzen Aldizkarian (1910) lehenengo edizioa argitaratzeari ekin zitzaion faksimile modura baina lana amaitu gabe geratu zen, aldizkaria argitaratzeari utzi baitzitzaion 1936an.
 
1964. edizioa elebiduna da eta [[Donostia]]n inprimatu zen 1643ko jatorrizkoari jarraiki. Itzulpena Aita [[Luis Villasante]]k egin zuen. Axularren lana Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroara ere hedatu zen nahiz eta lapurtarrez idatzita egon.
 
[[1820]]an, [[Aita Añibarro]]k bizkaierazko bertsioa egin zuen baina ez zen argitaratu. [[Euskal-Esnalea]] delakoan hasi zen gipuzkerazko bertsioa ematen 1909an, baina hau ere lehenengo kapituluetan amaitu zen. Gaur egun ''Gero'' balio handiko liburutzat jotzen da eta aipagarria da edizio elebiduna Aita Luis Villasanteren hitzaurre batekin hornitzen dela. Axular eta bere obra goitik behera aztertzen da bertan. 1988an Euskaltzaindiak faksimile bat argitaratu zuen 1643an Bordelen argitaratutakoan oinarritua.<ref name="Auñamendi Eusko Entziklopedia: Agerre Azpilkueta, Pedro" />