Gerardus Mercator: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
 
== Biografia ==
Rupelmonden sortu zen, [[Flandria|Flandrian]]n, Gerard Kremer izenez. Mercator abizenaren latinizazioa da, garaiko ohiturei jarraiki.
 
1534tik aurrera matematika, astronomia eta geografia ikasteari ekin zion, [[Gemma Frisius]] matematikariaren gidaritzapean. [[Gaspard van der Heyden]] grabatugilearekin grabatuak egiten ikasi zuen, mapak egiteko. Garaiko usadioaren kontra, mapetan ageri zen letra mota xinpletu eta ttipitu zuen, mapak irakurterrazagoak izan zitezen. Frisius eta van der Heyden irakasleekin lan egin zuen munduko mapa esferiko bat sortzeko 1536an. Beranduago, bakarka, Flandriako mapa zehatz bat egiten hasi zen, hiru urteren buruan bukatu zuena (''Exactissima Flandriae Descriptio).''