«Gengis Khan»: berrikuspenen arteko aldeak

1 byte removed ,  Duela 1 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
[[1218]]an [[Kara-kitai]] erreinua lortu zituzten. Azken honekin inperioak [[Khwarezm]] inperio [[musulman]]arekin (gau egungo [[Irak]], [[Iran]] eta [[Turkestan]]go zati bat direnarekin) muga izatea lortu zuen eta hemengo agintariak erasorako asmorik ez zuela ematen zuenez, merkatariei inperiorako bideak zabaltzea erabaki zuen Gengis Khanek. Baina [[Ala al-din Muhammad]] agintariak, Mongoliatik itzultzen ari zen karabana bat erasotu zuen eta bertako pertsona guztiak hil zituen. Honengatik, eta merkatu bideen erabateko jabetza lortu nahi zuelako, Gengis Khanek musulmanak erasotzea erabaki zuen. Ala al-din- ek bere armada talde txikietan banatu zuenez eta Mongoliarrak agertzean ihes egin zuenez, erraza izan zen hauek garaitzea, nahiz eta bere semea armada berriro osatzen eta mongoliarrei aurre egiten saiatu. Beraz, [[Bukhara]] eta [[Samarkanda]] (Khwarezmeko hiriburua) suntsitu zituen, bere jeneraletako bik iparraldean eta hegoaldean aurrera jarraitzen zuten bitartean. [[1223]]rako Jwarizm guztia bereganatua zuten mongoliarrek. Geroago, Peshawar eta Lahore hiriak (gaur egungo Indiako iparraldea eta [[Pakistan]]) konkistatu zituzten. 122an, gaur egun Errusia denean sartu ziren eta [[Volga]] eta [[Dnieper]] ibaietatik [[Persiar golkoa|Pertsiako golkoraino]] iristen zen eskualdea arpilatu zuten.
 
[[1225]]an Mongoliara itzuli zen garaile. Ondoren, sortu ziren matxinadak zapaltzeari eskainiz izan bere denbora, [[Hisi-Hisia]]ko lurraldean batez ere, ez zituztelako azken kanpainarako soldaduak bidali nahi eta matxinada hasiera izan zitekeelako (Gengis Khan hil arte ez ziren deuseztatu).