«Dobruja»: berrikuspenen arteko aldeak

1 byte removed ,  Duela 12 urte
 
[[Irudi:Rumania-Bulgaria.svg|frame|Errumaniaren mapa Iparraldeko Dobrudjarekin, laranjaz nabarmendua, eta Bulgariarena, Hegoaldeko Dobrudja horiz nabarmendua]]
== Esparru geografikoa ==
'''Dobruja''', edo, batzuetan, '''Dobrudja''' (''Dobrogea''' [[errumaniera]]z, ''Добруджа'' -''Dobrudzha'' transliteratua- [[bulgariera]]z, ''Dobruca'' [[turkiera]]z) Behe [[Danubio]] eta [[Itsaso Beltza]]ren artean aurkitzen den eskualdea da, bere barnean [[Danubioren delta]], [[Errumania]]ko kostaldea eta [[Bulgaria]]k Itsaso Beltzean duen kostaldearen iparraldeko zatia hartzen ditu. Iparraldeko Dobruja, (''Dobrogea'') Errumaniarena, eta Hegoaldeko Dobruja, (errumarieraz [[Cadrilater]]), Bulgariarena dena, zatietan banatzen da.
 
'''Dobrogea'''ko eskualde errumaniarra [[Constanţa (barrutia)|Constanţa]] eta [[Tulzea (barrutia)|Tulzea]] probintzietaz osatuta dago, bien artean, 15.500 kilometro karratuko azalera dutenak, eta milioi bat biztanle baino zerbait gehiagoko biztanleria. Bertako hiri nagusienak [[Constanţa]], [[Tulzea]], [[Medgidia]] eta [[Mangalia]] dira. Dobrogea, [[Errumaniako armarria]]n, bi [[izurde]]k ordezkatzen dute.
15.106

edits