François-Louis Cailler: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''François-Louis Cailler''' ([[Vevey]], [[1796]]ko [[ekainaren 11]] - [[Corsier-sur-Vevey]], [[1852]]ko [[apirilaren 6]]a) [[Suitza|Suitzako]]ko lehen [[txokolate]] ekoizlea izan zen, Cailler txokolate konpainiaren sortzailea.
 
== Biografia ==
 
Lehen aldiz bertako [[azoka]] batean probatu zuen txokolate italiarra, eta lau urte eman zituen Turinen (Italia) txokolatea prestatzeko trebetasunak eta ezagutzak lortu arte. [[1819]]<nowiki/>an lehen txokolate fabrika sortu zuen. Hasieran, txokolatea azukrearekin ehotako kakao-baba nahasketa bat zen, produktu exotiko bat, aberatsek bakarrik onar zezaketena. Suitzara itzuli zenean, lehen txokolate fabrika ezarri zuen [[Corsier (Geneva)|Corsierren]], [[Vevey|Veveytik]]tik gertu. [[1825]]ean, bigarren fabrika bat ireki zuen, gero Julian semeari eta Daniel Peter-ri saldu ziena.
 
François-Louis Cailler Suitzako lehen txokolate-ekoizletzat hartzen da, eta, gainera, aitzindaria izan zen elaborazio-prozesuaren automatizazioan. Berrikuntza nagusia barretan sor zitekeen txokolate leun baten garapena izan zen. Hau mundu mailako sentsazioa izan zen.
 
== Cailler etxea ==
Cailler Suitzako erakunde bat da, esnedun txokolate ospetsua sortzen aintzindariak. [[Nestlé|Nestlerekin]] bat egin zuenetik, txokolate industriaren inperioa eratu zuen.
 
Hainbat lantegi erosi eta enpresa aurrera atera ondoren, Daniel Peterrek, bere semeordea, berriro ekin zion negozioari eta txokolate esnea asmatu zuen [[1875]]<nowiki/>ean. Hamabost urte geroago, [[1890]]<nowiki/>ean, konpainiak pralinesak asmatu zituen.
 
[[1898]]<nowiki/>an, Alexandre Cailler, Louis Caillier-en bilobak, gaur egungo txokolate fabrika ireki zuen Brocen, Suitzaren bihotzean, larreetan oso emankorra den eskualdea.