Fauno: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Kultura klasikoa}}
[[Fitxategi:Faun merse.jpg|thumb|Fauno, [[Pál Szinyei Merse]] [[hungariar]]rak margotua]]
'''Fauno''' (latinezko ''faunus'' hitzetik, bere aldetik antzinako grezierazko ''φαῦνος'', ''phaunos'' hitzetik datorrena) [[Erromatar mitologia|erromatar]] pertsonaia da. Baso eta oihanetako izpirituen pertsonifikazioa zen, artalde eta [[Artzain|artzainenartzain]]en zaindaria, eta [[Greziar|greziarrengreziar]]ren [[Pan]] jainkoaren parekoa. ''Lupercus'' (“otso”) deitura gaineratzen zaio maiz. Ahuntzaren adarrak eta apatsak dituzten basoetako izakiei egiten die erreferentzia.
 
Faunoa zelai eta basoetako jainkoa zen, sailak babesten zituena, ugalkortasuna handitzen zuena eta piztiengandik babesten zituena. Jainko profetikotzat hartzen zen, basoetan entzuten ziren ahotsen bitartez edota ametsen bitartez komunikatzen zena; batzuetan amesgaiztoen errudun gisa ere hartzen zen. Izaera lizunarekin irudikatzen zen, etengabe basoko [[Ninfa|ninfei]] jarraika. Batzuetan baserritarren aurkako sorginkeriak bidali zitzakeela ere sinesten zen; haiek orduan, gorputza sendabelarrekin igurzten zuten.