Fashodako gatazka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
'''Fashodako gatazka''' istilu inperialista izan zen, [[1898]]an gertaturikoa, [[Frantzia]]k eta [[Erresuma Batua]]k beren afrikar koloniak lotzeko [[trenbide]]ak egin zituztenean. [[Kodok|Fashoda]] -[[Sudan]]go herri txiki bat- trenbide bien elkargunean zegoenez, istiluen agertoki bilakatu zen.
 
Britainiarrek [[Kairo]]tik [[Esperantza Oneko lurmuturra|Esperantza Oneko lurmuturreraino]] hedatu nahi zuten beren agintea; frantziarrek, berriz, [[Atlantiko]]tik [[Itsaso Gorri]]raino [[Sahara]] eta [[Sahel]]en zehar, eta [[Brazzaville]]tik [[Djibuti]]raino Afrika ekuatorialean. Potentzia bien asmoek Fashodan egin zuten talka. Frantziarrek Brazzavilletik bidali zuten espedizio militar bat, eta Djibutitik zetorren zutabe batekin elkartu zen bertan.<ref>Michel Côte, Mission de Bonchamps: ''Vers Fachoda à la rencontre de la mission Marchand à travers l’Ethiopie'', Paris, Plon, 1900.</ref> Ondoren, britainiar ontzidi bat Egiptotik iritsi zen, [[Nilo]]n barrena. Tirabirak eta negoziazioez beteriko hilabete batzuk pasa ondoren, frantziarrek atzera egin zuten (izan ere, gutxiago izateaz gain, ez zuten ontzien babesik).
 
Metropolietan besteen espansionismoaren ikurtzat hartu zuten gatazka, eta alde bietan agerraldi nazionalistak egin zituzten. [[1904]]an, [[Entente Cordiale]] sinatzean, Frantziak Egiptoren britainiar jabetza onartu zuen, eta baita [[Sudan]]en anglo-egiptoar jabekidetza ere; trukean [[Maroko]] bereganatu zuen.<ref>{{erreferentzia|abizena=Bell|izena=P.|urtea=2014|izenburua=France and Britain, 1900–1940: Entente and Estrangement|lekua=Londres|argitaletxea=Routledge|isbn=9781317892731|orrialdea=3}}</ref>