Eslovenia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
196. lerroa:
 
=== Biztanleria ===
Esloveniarren erdiak, gutxi gorabehera, hirian bizi dira (Ljubljanan, Mariborren eta Celjen, batik bat) eta gainerakoak lurralde guztian banatutako herri txikietan, horietako asko mendi garaietan. Adinari dagokionez, 0-14 urte bitartekoak biztanleen % 16 dira, 15-64 urte bitartekoak – % 70, eta 65 urtez gorakoak – % 14. Gizonezkoek 71 urteko [[bizi-itxaropena]] dute, eta 79koa emakumezkoek. Europako gainerako herrialdeetan bezalatsu, demografia-hazkundea oso txikia da, emankortasun-indizea, izan ere, 1,2 haurrekoa baita emakumeko. Hamabi urteko hezkuntzaldi behartua dute Esloveniako haurrek (lehen mailako hezkuntza, zortzi urtez, eta bigarren mailakoa, lau urtez), eta ikasle gehienek goi-mailako ikasketak egiten dituzte. Goi-hezkuntza ematen duten 27 erakunde dituzte, Ljubljanako Unibertsitatea barne dela. Erlijioen banaketa hau da: [[Katolizismo|katolikoak]] – % 71, [[Luteranismo|luteranoak]] – % 1, [[Musulman|musulmanakmusulman]]ak – % 1, [[Ateismo|ateoak]] – % 5, beste batzuk – % 22.
 
=== Banaketa etnikoa ===
Esloveniako biztanleen % 91 esloveniar jatorrikoak dira ([[eslaviar]] herrietako bat). Badira beste talde etniko batzuetako herritarrak ere ([[Kroaziar|kroaziarrakkroaziar]]rak, [[Serbiar|serbiarrakserbiar]]rak), baina gutxi dira. Gainera, 1990 aldera, [[Bosnia-Herzegovina]]ko gerratik ihesi joandako 60.000 iheslari Eslovenian babestu ziren.
 
Horrela beraz Eslovenian bizi diren talde etniko nagusiak hauek dira: esloveniarrak (% 89); kroaziar, bosniar, serbiar eta [[Jugoslavia]] ohiko bestelako taldeak (% 10); eta hungariar eta italiar gutxiengoak (% 0,5).
239. lerroa:
Esloveniako ekonomia, bere testuingururako, aski aberatsa da, [[Europar Batasuna|Europar Batasuneko]] kide berrien artean biztanleko BPGrik altuena baitu. Inflazio-tasa nahiko altua izan da azken urteotan, eta hazkunde ekonomikoak goranzko joera duela dirudi. Oro har, herrialdeak ekonomia sendoa du. [[2007]]ko [[urtarrilaren 1]]ean, euroa hartu zuen errepublikak.
 
Independentzia eskuratu aurretik, Eslovenia zen [[Jugoslavia]]ko errepublikarik oparoena. 1990etik hona agintean egon diren gobernuen ahaleginei, azpiegitura sendoei eta eskulan gaituari esker, Esloveniako ekonomia berehala hasi zen Bosnia-Herzegovinako gerrak eragin zizkion galerak gainditzen. Industria-ekoizpena, esate baterako, % 4,7 hazi zen 1993an eta langabezia-tasa % 7raino jaitsi zen 1997an. Esloveniako [[Barne produktu gordin|BPGaren]] % 35 industriari dagokio. Errepublikako industria garrantzizkoenak elektronika, makina elektrikoak, metalurgia eta motordun ibilgailuak dira. Kontuan hartzekoak dira, orobat, mea-aberastasunak: burdina Kranjen, [[Merkurio (elementua)|merkuriomerkurioa]]a Idrijan, petrolioa Lendavan eta [[lignito]]a Trbovljen, eta baita beruna, zinka, uranioa eta zilarra ere.
 
Nekazaritzari, aldiz, BPGaren % 5 baizik ez dagokio. Behealdeko soroak laboretarako egokiak diren arren, Esloveniako nekazaritzako jarduera nagusiak (ez da ahaztu behar herrialde menditsua dela, eta lurjabe txikiak direla nekazari gehienak) abere-hazkuntza eta basogintza dira (lurraldearen erdia basoz estalita dago). Abere-hazkuntzaren barruan, esne-produkziorako eta haragitarako behi-azienda da garrantzitsuena, baina ardiak eta oiloak ere hazten dituzte. Nekazaritza-produktuei dagokienez, artoa, patata, garia, lupulua, azukre-erremolatxa eta mahatsa dira garrantzizkoenak.