Eskoziako Eliza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
5. lerroa:
 
== Historia ==
Erdi Aroan, Ingalaterrako Koroak tronuaren jaurespena eta gurtza eskatu zuen. Eskozian, baina, besterik ziren gauzak, erregeak ''[[primus inter pares]] ''bat izateko joera zuen, non Elizako ordezkarien taldeak protagonismo berezia zuen. Ingalaterrako kultura politikoa, baina, gero eta nabarmenagoa egin zen Eskoziarren Erresumako erregeen artean.
 
Bi kultura horien arteko tentsioak agerian geratu ziren XIII. mende bukaerako Eskoziako independentzia gerren garaian. Une horretan nabarmendu zen [[Joan_Duns_EskotoJoan Duns Eskoto]] teologoa, eta berehala etorri ziren [[Elizjendearen Adierazpena (Eskozia)|Elizjendearen Deklarazioa]] eta [[Arbroatheko Aldarrikapena]]. Elizjendea, Eskoziako Elizaren ordezkariek gogor egin zieten erregeen botere absolutuari, bereziki ingelesei.
 
Eliza horrek, Europako eliza erreformaren epelean, ''covenant'', hitzarmena hartu zuen oinarri, eta ''covenanter'' mugimendua sortu zen. [[Eskoziako Erresuma]] eta [[Erromatar Eliza Katolikoa]]ren arteko haustura jazo eta [[John Knox]] apaiz eta teologoaren gidaritzapean [[presbiterianismo]]a sortu zen.