«Erromatar arkitektura»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
(Bandalismoa desegin)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
Menperatutako lurraldearen antolakuntza zen konkista ondoren eman beharreko lehen urratsa. Kanpamentu militarren arau-ordenara ohituta zeuden erromatarrak, eta haien araberako antolamendua bideratu zuten espazio handien (nekazaritza-eremuen) eta espazio txikien (hirien) banaketa zehazterakoan.
 
Erromatarrek hiriak antolatzeko eskema landu bat erabiltzen zuten, babes militarra eta gizartearen onura oinarri izanik. Oinarrizko egiturak gune zentral nagusi bat zuen, [[Foro (Antzinako Erroma)| Foroa]], eta bertan kokatzen ziren herritarrentzako zerbitzuak, erdigune honen inguruan kale zuzenez osatutako laukia zegoen eta inguruan dena babesten zuen hesia. Bidaia denborak murrizteko diagonalean eraikitako bi kalek zeharkatzen zituzten kaleak, erdigunetik igaroz.<ref>{{erreferentzia|url=http://academics.triton.edu/faculty/fheitzman/Vitruvius__the_Ten_Books_on_Architecture.pdf|izenburua=The Ten Books on Architecture|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref> Ohikoa zen ibai baten hiria zeharkatzea; ur kontsumorako, garraiorako eta ur zikinak jasotzeko baliatzen zen. Inperioak iraun zuen bitartean ehundaka herri eta hiri eraiki zituzten erromatarrek; Europako hiri askok hiriak eraikitzeko eskema honen arrastoak mantentzen dizute.
 
=== Foroa ===
 
Erromako hiritarra asko errespetatzen zuen bizitza pribatua. Domusean esate baterako bi zati dituela esan genezake, bizitza pribaturako gelak eta bizitza publikorako gelak bereizita daude eta. Baina, Inperioaren jaiotako ideia berriak etxebizitzetan ere izan zuten bere esanahia. Hala nola, Inperioa iritsi arte etxeek ez zuten inongo aldaketa aipagarririk jasan, baina Augustoren garaian, K.a. I. mendearen etxea luxuz eta dekorazioz bete zen. Hots, Domusak sortu ziren. Edozein egoera egokia zen etxeko marmol garestiak erakusteko edota tablinumean gordetzen ziren familiako hildakoen bustoak erakusteko.
 
Etxebizitzek ez zuten ur korronterik, pribilegiatu batzuen etxebizitzak salbu utzita. Ez zuten estufarik, baina bai tximiniak behar zituztenean. Mobiliarioari dagokionez, ez zuten ohe bat, mahi bat eta armairu bat baino gehiago . Higieneari dagokionez, ez zuten komuna pribaturik, komun publikoetara joan behar zen jendea, nahiz eta ohikoena, zereginak ontzietan egitea zen, gero kalera botatzeko.
 
=== Insula ===
{{sakontzeko|Insula}}
Nekazal mundutik hirirako migrazio masiboek, lurraren garestitzean eragin izan zuten. Honen ondorioz, etxeak eraikitzeko garaian goranzkotasuna hasi zen orokortzen, etxebizitza altuak sortuz. Bestalde, aristokraten palazio batzuk, saldu egin ziren eta gero zatitu, familia ezberdinek bizi zitezen. Horrela, eraiketa nahiko kaotikoa eman zen, eta auzoetako bizitza, arriskutsua eta osasungaitza zen. Jada aipatutako, 64. urteko sutearen ondorioz, Neronek Plano Erregulatzaile bat proposatu zuen, aurretik esan bezala “etxeak modu alineatu batean eta kale zabaletan eraiki behar ziren, etxeak altueran neurri konkretu batzuk hartu behar zituzten eta ezin ziren zurez eraiki, suaren aurkako harriekin baizik”. Konkretuki, insulaeak ezin ziren 21 metro baino altuagoak izan; bata bestetik bereizita egon behar zuen suak ez hedatzeko, eta zura neurri oso txikian erabil zitekeen.
 
Eraikin hauetan, bere behe solairuan dendak edo tabernak zeuden. Hemen zeuden eskailera batzuetatik goiko pisuetara iristen zen. Lehenengo pisuan, denda edo tabernetako jabeak bizi ziren. Goiko pisuetan, aldiz, gainontzeko familiak. Insulaeak Neronen araudiaren ondorioz, ezin zuten 5 pisu baino gehiago izan. II. mendearen erdialdean, 46000 insulae inguru zeuden Erroman, 106 insulae hektareako dentsitatearekin, batzuk, araudiak esandakoa baino altuagoak. Baina noski, adreiluz eraikitzen zirenez, ez ziren hain erraz erortzen.
 
[[Fitxategi:Musée BeauxArts Besançon 071.jpg|ezkerrera|thumb|292x292px|Domus baten maketa.]]
K.a. II. mendetik aurrera Erroman sortutako aristokraziak, bere eguneroko bizitzarako hedapen eta konfort nahi batzuk zituen. Eta honetarako palazio batzuen eraiketa bilatzen zuen, ulertuz, mendixka Palatinoan etxebizitza bat edukitzea gizarte botere maximoaren jabetzaren adierazgarri zen. Enperadoreek ere “moda” berri honetara atxiki ziren, denak Oktavio Augusto ez ezik . Beste Enperadoreek, eraikin oso famatuak egin zituzten: Domus Tiberiana (Tiberioren palazioa), Domus Aurea (Neronen palazioa), Domus Flavia (Domizianoren palazioa), Domus Severiana (Séptimo Severoren palazioa), besteak beste. Baina, K. o. 81. urtean, Domizianok mendixka Palatinoan, palazio handiena bihurtuko zen hainbat eraikin multzo bat zuen, hots, Domus Augusta (Enperadoreen palazioa). Augustoren omenez egindako palazioa izan zen.
 
Argitu behar da Enperadoreek ez zutela bizitza guztia etxebizitza hauetan eman. Hauek, bizitza-bulego bezala erabiltzen zituzten enperadoreek. Baina hauek ez ziren Domus ohikoenak, aristokraziak edota jende aberatsak zituztenak, hain zuzen.
 
Domusek, ''insulae''ak ez bezala hedapen horizontala zuten. [[Hektarea]] askoko perimetroa hartu zezaketen bere baitan. Sarrerak hall moduko batera ematen zuen, eta honek, aldiz, atrium deiturikora. ''Atrium''aren inguruan kokatzen zen domusa, patio bat zen, etxearen erdian zegoena. Patioa irekia zen, eta irekia izateari ''impluvium'' esaten zitzaion. Honek, euria egiten zuenean atriumaren erdian zegoen iturriak ura jasotzea ahalbidetzen zuen. Iturri horri, ''compluvium'' deitzen zen. ''Atrium''aren ondoren ''tablinum''a zegoen, etxeko gela garrantzitsua. Honetan, arbasoenganako kultua egiten zen.
 
''Atrium''aren inguruan ''alae'' deituriko gelak aurkitzen ziren. Batzuk ''tablinum''arekin konektaturik zeuden, eta hauek, lo egiteko gelak ziren ''cubicula'' ere deituak. Beste ''alae'' batzuk kalearekin zeuden konektaturik, ''tabernae'' deitzen zitzaien, hau da, saltokiak.
 
Erromatarrek grekoen eredua aplikatu zuten antzerkien eraikuntzarako aldaketa txiki batzuekin soilik, haien ohituretara egokitzeko. Ezberdintasun nagusietako bat eraikinaren kokapena zen; grekoek hirietatik kanpo kokatzen zuten bitartean , Erromatarrek hirietan kokatzen zituzten. Horregatik, antzerkiak eraikin, esan dezagun, propio edo ondo definitua izan behar zuen.
[[Exento]]ak ziren teatroak Erroman eta ez zeuden maldan zulatuak edo oinarrituak, Grezian ziren moduan. Altura hartzeko, [[arku (argipena)|arkua]] eta [[ganga#Kanoi ganga|kanoi gangak]] erabili zituzten horrela mailen azpiko galeria eta irteerak sortuz. Teatrora bide ematen zuten irteerei '''''Vomitoria''''' deitzen zitzaien. '''''Scena'''''ren atzean teloi moduko hiru gorputz [[arkitrabe|arkitrabatu]] eraikitzen zituzten ditu eta ikusgarriak dira.
 
Greziarren espazio naturala espazio arkitektoniko bihurtzen dute. Galeria semizirkularrak eta [[oinplano]]an sortzen diren espazio lauak eta kurboak kanpoaldeari mugimendu asko ematen diote. Arku eta arkitrabearen konbinaketa erromatarren beste berrikuntza bat da eta oso garrantzitsua kanpoaldearen estatikotasuna uxatzeko.