Erlikia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
11. lerroa:
Goi Erdi Aroko kristautasun zeltaren epelean, santu askoren erlikiak agertzen ziren Europa mendebaldean, eskualdean eskualdeko santuenak. Karolingiarrak eta Erroma aliantza iraunkor batean elkartu zirenean, Erromako santu bati lotutako erlikia izan beharra sustatu zuten, [[Benedikto Anianekoa]]k sortutako Benediktar Ordenak aplikatua.
 
Katolizismoan, bereziki, erlikien benerazioak garrantzi handia hartu zuen, eta [[Protestantismo|protestantismoaren Erreformak]] kritikatu zuen kontuetako bat zen. [[Joan Kalbino|Joan Kalbinok]]k esan zuen, adibidez, [[Gurutze|Kristoren gurutzearen]] pusketa ustez benetakoak batuz gero, ez zirela untzi batean kabituko denak<ref>{{Erreferentzia|izena=Manuel|abizena=Ansede|izenburua=Los fragmentos de la cruz de Cristo dan “para llenar un gran barco”|hizkuntza=es|data=2016-03-25|url=https://elpais.com/elpais/2016/03/23/ciencia/1458763912_305135.html|aldizkaria=El País|issn=1134-6582|sartze-data=2019-05-16}}</ref>.
 
Kristautasuneko lehen mendeetako erlikia gehienak susmagarriak dira, halaber, baina beste garai batzuetakoak sinesgarriagoak dira. Adibidez, [[Frantzisko Xabierkoa|San Frantzisko Xabierkoaren]] gorpua Indiako eliza batean dago gordea, eta beso bat falta zaio, eta jakina da apezpiku baten aginduz moztu ziotela ehortzi eta 70 urtera, eta harrezkero Erromako [[Gesù eliza|Gesù]] elizan gordetzen da, ez dabilenean munduan zehar bidaiatzen<ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria.eus|izenburua=Xabierko Frantziskoren beso ustelgabea Kanadan|hizkuntza=en|url=https://www.berria.eus/albisteak/148651/xabierko_frantziskoren_beso_ustelgabea_kanadan.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2019-05-16}}</ref>.
 
21. mendean ere sortu izan dira erlikia baieztatuak. [[Joan Paulo II.a|Joan Paulo II. aita santua]] hil zenean, bi ontzitan gorde zuten haren [[Odol|odolaodol]]a<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Pope blood to be put on display|hizkuntza=en-GB|data=2011-04-27|url=https://www.bbc.com/news/world-europe-13205862|sartze-data=2019-05-16}}</ref>, eta tantak banaturik, hainbat tokitan gordetzen dira orain erlikia horiek, adibidez Madrilgo [[La Almudena katedrala|Almudena]] katedralean, urrezko liburu batean sartutako kristal pusketa batean<ref>{{Erreferentzia|izena=Mª Dolores|abizena=Gamazo|izenburua=Archidiocesis de Madrid - La catedral de la Almudena acoge una reliquia de san Juan Pablo II|hizkuntza=es-es|url=https://www.archimadrid.org/index.php/oficina/25-aniversario/333-catedral-aniversario/9027532-la-catedral-de-la-almudena-acoge-una-reliquia-de-san-juan-pablo-ii|aldizkaria=www.archimadrid.org|sartze-data=2019-05-16}}</ref>.
 
== Iruditegia ==