Enna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
16. lerroa:
=== Antzinaroa ===
[[Fitxategi:Grezia Handia.jpg|thumb|<small><center>Magna Graecia</small>]]
Henna kolonia K.a. 664an [[Gela]]ko kolonizatzaileek fundatu zuten zonaldeko nekazaritza baliabideak ustiatzekotan. [[Esteban Bizantziokoa|Esteban Bizantziokoaren]]ren ustez [[sirakusa]]rrek K.a. 654an fundatu zuten, hau da, Sirakusako fundaziotik 80 urtera. Hala ere, [[Tuzidides]]ek, Sirakusako koloniei buruz idaztean, ez du Henna aipatzen. Egia esan, historian agertzen denean sikuloen hiria zen, ez greziarra.
 
K.a. 397an Sirakusako [[Dionisio I.a Sirakusakoa|Dioniso I.ak]] hiria kontrolatu zuen. Hiria sirakusarren menpean egon zen K.a. III. mendean erromatarrek konkistatu zuten arte. Dioniso I.a saiatu zen hiria konkistatzen bere garrantzia militarrengatik. Eimmesto enniarraz baliatu zen arrakastarik gabeko estatu kolpe bat emateko. Geroago, laguntza eman zien hiritarrei tiranoaren kontra borrokatzeko. Azkenean, ez dakigu nola, baina hiria okupatu zuen. [[Agatokles Sirakusakoa|Agatoklesen]] (K.a. 317-289) garaian, sirakusar tiranoak, hiria kontrolatzen zuen, baina Afrikara joan behar zuenean, [[Agrigentoko probintzia|Agrigentokoek]] zenbait hiri askatu zuten. Enna izan zen horietariko bat (K.a. 309), Jenodiko Agrigentoko buruzagia etorri zenean ateak zabaldu zizkion.
22. lerroa:
[[Lehen Gerra Punikoa|Lehenengo Gerra Punikoan]], Enna sarritan aipatu zen; lehenengoan, [[Hamilkar Barka|Hamilkarrek]] gidatuta, kartagotarrek hiria hartu zutenean eta geroago erromatarrek berreskuratzean. Bi eretitan ez zen indarra erabili, traizioa baino.
 
[[Bigarren Gerra Punikoa]]n, [[Marko Klaudio Martzelo|Martzelok]] Sirakusa setiatzen zuen bitartean (K.a. 214), Ennako gobernadoreak, Pinario, irlaren biztanleen kartagotarren aldeko jarrera nabarituz, erromatar goarnizioari agindu zion hiritar guztiak hiltzea. Hau gertatu zen ennatarrek antzokian ikuskizun bat ikusten zuten bitartean. Hilketa gauzatu orduko, hiriari sua eman zion. Laurogei urte eta gero, Enna izan zen [[Lehen Gerra Serbila|Lehen Gerra Serbilean]] (K.a. 134-132) kuartel orokorra. Matxinada hiri honetan hasi zen [[Euno|Eunoren]]ren zuzendaritzapean. Honek hiria kontrolatu ondoren txikizioak egin zituen irlan zehar. [[Publio Rupilio|Rupilio]] prokontsulak asmatu zuen irla baretzen eta hiria konkistatu ondoren, populazioa gogor zigortu zuen. Ordutik, hiriko gainbehera etorri zen.
 
[[Zizeron|Zizeronen]]en ustez, erromatar udalerri honetan moskatela ekoizten zen, baina [[Gaio Verres|Verresen]] ordainarazpenak zirela eta oso kaltetuta geratu zen. [[Estrabon]]ek zioenez, hiri hau biztanle gutxikoa zen. [[Plinio Zaharra]]k eta [[Klaudio Ptolomeo]]k, berriz, Siziliako udalerrien kategoriaren artean kokatzen zuten. Enna berriro aipatuta da [[Antoninoren Ibilbidea|Antoninoren ''Ibilbideetan'']] eta [[Peutingerren taula|Peutingerrren taulan]]. [[Erromatar Inperioa]] zatitzean 395ean, Sizilia Mendebaldeko Inperioaren parte bat izan zen. Nicomachi familia ospetsuak Sizilian landa eremuak zituen eta 408an politiko eta gramatikoak [[Nikomako Flaviano]]k, bere Ennako egoitzan zegoela, lan egin zuen lehenengo hamar Livi liburuetako argitalpenean. Honela idatzita dago Livi eskuizkribuen harpidetzetan.
[[Fitxategi:Enna_Pano.jpg|thumb|<small><center>Ennako panoramika</small>]]
 
35. lerroa:
== Leku interesgarriak ==
=== Monumentuak ===
* [[Lombardiako gaztelua]], seguruena Siziliako militar arkitekturatik adibiderik garrantzitsuena. Antzinean, [[Sikano|sikanoeksikano]]ek eraiki zuten eta Siziliako [[Frederiko II.a Siziliakoa|Frederiko II.a]]<nowiki/>k berreraiki zuen. Geroago, espainiarren garaian zaharberritu zen. Gazteluari izena badatorkio gotorlekua zaintzen zuen normandiar garaian lombardiar goarnizio batetik. Honek planta irregularra du. Behin, hogei dorre izan zituen. Irauten dutenetatik ''Torre Pisana'' da politena. Gaztelua hiru toki harresidunetan banatu zen: lehenengoa, patioa, gaur egun, antzerki lirikoa da, eta aire zabaleko emanaldiak egiten dira bertan. Bigarrenean parke handi bat dago eta hirugarrenean, berriz, antzinako errege apartamentuak , apezpiku-kapera, erdi aroko presondegiak eta ''Pisako dorrea'' daude.
[[Fitxategi:Ennako katedralaren alboa.JPG|thumb|<small><center>Ennako katedralaren alboa</small>]]
* ''Duomo'' (katedrala), Siziliako arkitektura erlijiosoaren adibide nabarmena da. [[Frederiko II.a Siziliakoa|Frederiko III.a]]<nowiki/>ren emazteak, Eleonorak, XIV. mendean eraiki zuen, baina 1446ko sutearen ondoren guztiz zaharberritu zen. Barroko garaiko fatxadaren gainean, (kolore horiko toba-harriz egina) apaindutako [[kanpandorre]] bat dago. Eskuma aldeko ataria XVI. mendekoa da, baina bestea XIV. mendekoa. Katedralaren [[oinplano]]ak hiru nabe ditu, [[korintoar ordena|korintoar]] zutabez bananduta daudenak. Eraikin honen buruan hiru abside daude. [[Iztuku|Estukoz]] egindako apainketa XVI. eta XVII. mendekoak da. Arte lanen artean badaude: XV. mendean Guglielmo Borremansen Gurutziltzatuaren margo bat, presbiterioko margoak Filippo Paladinirenak dira (1616) eta alboko atari barroko bat. Katedralaren altxorra Alessi Museoan gordeta dago. Beste apainduren artean, urrezko eta diamantezko Ama Birjinaren koroa; bizantziar [[ikono]]ak, antzinako milako monetak eta beste bilduma batzuk ere.
* Palazzo Varisanoan Ennako Museo Arkeologiko Erregionala dago. Museoren materiala [[Kalkolitoa|Kobre Aroko]]<nowiki/>tik K.o. VI. mende artekoa da. Enna probintziako zenbait tokitako bildutakoa.
* ''Torre di Federico'', antzinako dorre oktogonala, ageri denez, [[Frederiko II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Frederiko II.a]] Hohenstaufengoaren udako bizilekua. Bi solairuek [[ganga]] ederrak dituzte. Eraikinaren itxura soila da. Gune handiago baten atala zen, Gaztelu zaharra izenekoarena, arabiarrek suntsitu zutena. Gaur egun, muinoaren gainean antzinako harresien aztarnak eta udal-lorategiak daude.
* San Giovanniren suntsitutako elizaren kanpandorrea, apuntatutako [[Arku (arkitektura)|arkuekin]], ondo landutako [[Arkibolta|arkiboltekin]] eta hiru [[Mainel|mainelezkomainel]]ezko leihoekin, katalan estiloan apainduta.
* Udaletxeko liburutegia, San Francesco eraikinean kokaturik. Eliza honek XV. mendeko kanpandorre eder bat dauka eta barrualdean, mende bereko margotutako gurutze bat.
* San Tomasso eliza gailentzen da bere XV. mendeko kanpandorreaz, hiru ordenekin. Badauka arkiboltatutako leiho bat. Elizak, XV. mendeko [[Haitzurdin|marmolezko]] ikono bat du, antza denez, Giulano Mancinok egindakoa eta baita Borremansaren [[fresko]] ederrak ere.
46. lerroa:
 
=== Pergusa lakua eta toki arkeologikoak ===
Pergusa lakua, (latinez: ''Pergus lacus'' edo ''Hennaeus lacus'') [[Erei mendiak|Erei mendikatearen]] mendi batzuen artean jarrita dago, Ennatik bost kilometrotara. Hegazti emigratzaientzat ezinbesteko tokia da. Txoriez gain, Pergusako erreserba naturaleko protagonistak, narrastiak, anfibioak eta ornogabekoen espeziak dira. Lakuaren ondoan, badago hegoaldeko Italiaren lasterketa-pista garrantzitsuena, [[Autodromo di Pergusa]], nazioarteko lehiaketa eta beste gertaerak antolatzen dituena; hala nola, [[1 Formula|Formula One]], [[Formula 3000]] eta [[Ferrari]] jailadia. Pergusaren ondoan, toki arkeologiko bat dago, ''Cozzo Matrice ''deitutakoa. Hemen aurkitu dira orain dela 10.000 urte gotortutako herri baten aztarnak, zitadela sakratu bat eta 2.000 urte baino zaharrago den tenplu baten hondarrak, [[Demeter]] jainkoari eskainirik. Baso garrantzituak eta gune berdeak ''Selva Pergusina'' izenekoak, Laku Pergusa haranaren parte bat inguratzen du, ezin ederrago panorama bat erakutsiz. Pergusa lotuta dago [[Pertsefone]] greziar mitoarekin. Jainkosa hau, [[Demeter|Demeterren]]ren alaba, [[Hades]]ek bahitu zuen.
 
== Iruditegia ==